San Ignacio egoitza zentroa

Hartzaileak

 

Adimen gaixotasuna duten pertsonak, 40 eta 65 urte bitartekoak, beren ingurunean artatzeko gizartearen eta familiaren aldetik eta ekonomikoki babesik ez dutenak edo babes nahikorik ez dutenak edo ezintasunagatik edo autonomiarik ezagatik beren kabuz bizitzeko gai ez direnak.

Leku kopurua

 

26 plaza (banako gelak). 24 ordu lanean. Mistoa da.

Prestazioak

 

  • Honako arloetan ematen da laguntza: osasuna, harreman sozialak, kultura, lana, aisia eta familiarekiko harremanak. Banakako, taldeko eta komunitate mailako jarduerak dira.
  • Egoitza arreta.
  • Egoitzan dauden pertsonek ahalik eta autonomiarik gehien izan dezatela ahalbidetzea.
  • Eguneroko bizitzako jarduerak eta ekonomia pertsonala gainbegiratzea.
  • Ingurunea ezagutzeko laguntzea ematea: auzoa, hiria, gizarte baliabideak, hezkuntza baliabideak, lana, osasuna, kirola.
  • Denbora librea era osasuntsuan erabiltzea sustatzea.
  • Familia eta lagunekin harreman positiboak sustatzea.