Harrera eta larrialdietarako Hazaldi zentroa

Harrera eta larrialdietarako zentroak babesgabezia egoera larrian eta euren etxetik kanpo dauden haurrak edo nerabeak zaintzen ditu, egonaldi laburretan, hain zuzen ere familia laguntzeko edo ordezkatzeko neurriren bat ezarri arte.

Hazaldi zentroak, gainera, 3 urtetik beherako haurren harrerarako ama zerbitzua du, guraso edo zaintzaileek babesgabezia larrian utzi dituzten haurrentzako, jatorrizko familiarekin bueltatu edo, adopzio edo harrera bidez, beste familia batekin joateko zain dauden bitartean.

Hartzaileak

 

Adingabea abandonatuta edota babesgabetasun larrian egotea, eta 0 - 18 urte bitartekoa izatea, eta ama arretarako 0-3 bitartekoa izatea.

Leku kopurua

 

7 sehaska eta 15 ohe.

Prestazioak

 

  • Adingabearen egoera pertsonala eta familia egoera baloratzea eta diagnostikoa egitea.
  • Lehen haurtzaroko oinarrizko arreta programa:
  • Oinarrizko programa orokorra:Ostatua,Mantenua,Ikuztegia,Garbiketa,Esku hartzea
  • Senideei laguntzeko programa.
  • Gizartean eta komunitatean esku hartzeko programa.
  • Irudiak
    null

Kontaktua

San Prudentzio kalea 30
01005 VITORIA - GASTEIZ