Bideberria harrera eta larrialdietarako zentroa

Bideberriak egoitza zerbitzua ematen die lehenengo harreran bakarrik dauden atzerriko adingabeei eta bizitza autonomorako prestatzen ditu.


Lagunduta ez dauden adingabe hauek ezaugarri konkretuak dituztenez, beharrezkoa da arreta eredua beraien beharrizan konkretuetara moldatzea.
Helburuak:

  • Adingabe hauek era egokian lagundu.
  •  Baldintza egokiak egonez gero, familiak berriz elkartzera bultzatzea.
  •  Prestakuntza ibilbideetan sartzen lagundu, lanerako prestakuntzarako eta lanerako.
  •  Autonomia trebetasunen garapena sustatu emantzipazioaren prestaketarako ardatz gisa.

 

Etxe funtzionalaren egitura dauka, eta beti izaten dira lanean haurren eta nerabeen kopururako, ezaugarrietarako eta adinetarako behar beste hezkuntza profesional. 

Hartzaileak

 

Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak, 12 eta 18 urte tartekoak.

Leku kopurua

 

Bi moduluntan banatuta dauden 32 plaza.

Prestazioak

 

  • Larrialdiko harrera.
  • Adingabearen banako eta familiako egoeraren balorazioa eta diagnostikoa egiteko.
  • Oinarrizko programa orokorra: aterpea, mantenua, garbitegia, garbitasuna, esku-hartzea.
  • Familiari arreta programa: familiarekin harremanak berreskuratzea.
  • Gizarte nahiz komunitateko esku-hartze programa: prestakuntza jarduerak, gaztelania-eskolak, alfabetizazioa, komunitate barruan kirola, aisialdia eta denbora librea.
  • Lanbide-hastapena.
  • Laguntza eta orientazioa dokumentazio bilaketan: pasaportea, bizileku eta lan baimenak.
  • Autonomia trebetasunetarako programa.

Kontaktua

San Prudentzio kalea 30
01005 VITORIA- GASTEIZ