Paula Montal etxea

Egoitza arreta emateko baliabidea da. Beraren egitekoa familian beharrizan materialak, afektiboak eta hezkuntzakoak beteta ez dauzkaten haurrei eta nerabeei aldi batez arreta integrala ematea da.

Etxe funtzionalaren egitura dauka, eta beti izaten dira lanean haurren eta nerabeen kopururako eta adinetarako behar beste hezkuntza profesional.

Hartzaileak

 

3 eta 18 urte bitarteko adingabeak, babesgabetasun larrian egonik Arabako Adingabeen Kontseiluak  zaintza edo tutoretzapean hartu dituenak.

Leku kopurua

 

7 plaza

Prestazioak

 

  • Adingabearen egoera pertsonala eta familia egoera baloratzea eta diagnostikoa egitea.
  • Oinarrizko programa orokorra: ostatua, mantenua, ikuztegia, garbiketa, esku hartzea.
  • Senideei laguntzeko programa: harremanak berreskuratzea.
  • Gizartean eta komunitatean esku hartzeko programa:  ingurunearen ezagutza eta hartara moldatzea; nor bere kabuz moldatzeko gaitasunak trebatzea.
  • Garapen pertsonalerako programak (gizarte trebetasunak, arazoak konpontzea, antsietatea kontrolatzea, sexualitatea, drogamenpekotasunen prebentzioa).
  • Hezkuntza programak, kirola, osasunerako hezkuntza, gorputz adierazpena.
  • Laneratzeko programak (curriculuma egitea, lana bilatzea, gizarteratzea eta laneratzea).

Kontaktua

San Prudentzio kalea 30
01005 VITORIA - GASTEIZ