Hazibide etxea

Egoitza arreta emateko baliabidea da. Beraren egitekoa familian beharrizan materialak, afektiboak eta hezkuntzakoak beteta ez dauzkaten haurrei eta nerabeei aldi batez arreta integrala ematea da.

Etxe funtzionalaren egitura dauka, eta beti izaten dira lanean haurren eta nerabeen kopururako eta adinetarako behar beste hezkuntza profesional.

Hartzaileak

 

3 eta 18 urte bitarteko adingabeak, babesgabezia larrian egonik Arabako Adingabeen Kontseiluak zaintza edo tutoretzapean hartu dituenak.

Leku kopurua

 

7 plaza

Prestazioak

 

  • Adingabearen banako eta familiako egoeraren balorazioa eta diagnostikoa egiteko.
  • Oinarrizko programa orokorra: aterpea, mantenua, garbitegia, garbitasuna, esku-hartzea.
  • Familiari arreta programa: harremanak berreskuratzea familiekin.
  • Gizartean eta komunitatean esku hartzeko programa: ingurunearen ezagutza eta hartara moldatzea; nor bere kabuz moldatzeko gaitasunak trebatzea.
  • Garapen pertsonalerako programak (gizarte trebetasunak, arazoak konpontzea, antsietatea kontrolatzea, sexualitatea, drogamenpekotasunen prebentzioa).
  • Hezkuntza programak, kirola, osasunerako hezkuntza, gorputz adierazpena.
  • Laneratzeko programak (curriculuma egitea, lana bilatzea, gizarteratzea eta laneratzea).

     

 

 

Kontaktua

San Prudentzio 30
01005 VITORIA - GASTEIZ