Sansoheta etxea

 

Sansoheta gizarte eta hezkuntza etxeak eguneko egoitza eta arreta zerbitzua ematen die Arabako Lurralde Historikoko nerabeei. Osoko arreta ematera bideratuta dago, nerabe horien familiaren aldetiko babesgabetasun egoerek laguntza eta hezkuntza beharrak sorrarazi dituztenean; eta baita desegituratze pertsonala eta jokabide nahasteak sortu dituztenean ere. Horiek, beren ezaugarri pertsonalak direla eta, lan programa berezia behar izaten dute.

Programa orokorra jarrerak aldatzera eta jokabide arazoak gainditzera bideratutako hezkuntzako esku-hartze psikosoziala izango da, neska-mutilak gizartean eta familian txertatzeari begira. Horretarako kasu bakoitza banaka programatuko da eta haiekin eta haien ingurunearekin (familia, gizartea, eskola, lana) esku hartzera zuzenduko da, eguneroko bizimoduaren pedagogian oinarritutako metodologiaren bidez. Metodologia hori jarduera sorta dibertsifikatu baten bidez (gizarte eta autokontroleko trebetasunak garatzea, baratzezaintza eta lorezaintza, kirola, etab.) osatu eta aberastuko da.

Hartzaileak

 

13 eta 18 urte bitarteko adingabeak, babesgabetasun larrian egonik Arabako Adingabeen Kontseiluak zaintza edo tutoretzapean hartu dituenak.

Leku kopurua

 

24 egoitza plaza eta 4 eguneko zentroan.

Prestazioak

 

  • Adingabearen banako eta familiako egoeraren balorazioa eta diagnostikoa egiteko.
  • Oinarrizko programa orokorra: aterpea, mantenua, garbitegia, garbitasuna, esku-hartzea.
  • Familiari arreta programa.
  • Gizarteko nahiz komunitateko esku-hartze programa.
  • Portaera arazoak dituzten adingabeentzako arreta programa berezia.

Kontaktua

San Prudentzio kalea 30
01005 VITORIA - GASTEIZ