Sansoheta eguneko zentroa

Eguneko zentroak laguntza ematen die adingabeei eta beraien senideei. Beren ohiko elkarbizitza ingurunean bizi direla, gizarte eta eskola integrazio eskasa duten adingabeekin lan egiten da, eta senideei laguntza ematen zaie haien hezkuntza estiloak hobetzeko.

Hartzaileak

 

13 eta 18 urte bitarteko haurrak eta nerabeak izango dira, jokabide nahaste larriak izan eta babesgabeko egoeran daudenak; familiako egoeragatik ez da komenigarria izango hartzaileak familia-nukleotik banatzea, eta haien gurasoek Zentrotik garatu beharreko programarekiko lankidetza aktiboa izango dute.

Leku kopurua

 

4 plaza

Prestazioak

    

  • Ikasketa akademikoko jarduerak, bai eskola laguntzako jarduerak bai bestelakoak
  • Garapen pertsonalerako jarduerak
  • Kirolarekin, osasun hezkuntzarekin eta gorputz adierazpenarekin lotutako jarduerak
  • Ingurune normalizatuetan gizarteratzeko jarduerak
  • Familiari hezkuntza arloko laguntza eta orientabidea emateko jarduerak
  • Trebetasun sozialak eta autokontrola garatzeko jarduerak  

Kontaktua

San Prudentzio kalea 30
01005 VITORIA - GASTEIZ