Abegia Egoitza Zentroa

 

 Patologia anitza dutenei erantzun oso eta koordinatua emateko asmoz sortutako egoitza da. Arreta soziosanitarioa barne hartzen du, zentzurik zabalenean ulertua (hezkuntza, psikologia, medikuntza, psikiatria…).

 

Hartzaileak

 

18 urtetik 65 urtera arteko pertsonak, toxikoen kontsumo problematikoarekin lotutako buruko patologia larriren bat dutenak, baldin eta errehabilitazio psikosoziala lortzeko aldeko pronostikoa badute eta familiaren edo gizartearen laguntza eskasa, edo bat ere ez.

Leku kopurua

 

14 plaza

Prestazioak

 

    - Banakako gizarteratze ibilbideak jorratzen dira.

    -  Komunitatean modu autonomoan moldatu ahal izateko gaitasun kognitiboak eta instrumentalak lortu edota mantentzea bultzatzen da.

    - Erabiltzaileek familia eta gizarte loturak izan ditzaten lan egiten da, gero, beraien banakako prozesuetan eta inguruan duten komunitatean moldatzerakoan lagungarri izango direnak.

Baldintza ekonomikoak

  

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatiko prezio publikoei buruzko arautegian adierazitakoak.