Aiarako eguneko arretarako landa zentroa

   

Zentro integratua eta komunitarioa da, prebentzioa landu eta laguntza ematen duena; eguneroko bizitzako eta aisialdiko jardueretan laguntzeko hainbat zerbitzu ematen die, autonomia maila desberdina izan, eta, beren familia egitura mantentzen dutelako, etxean bizitza kalitate onargarriarekin bizitzen jarrai dezaketen adinekoei.

Hartzaileak

  

Gaitasun pertsonalak edota sozialak mugatuak dituzten adinekoak.

Leku kopurua

 

 10 plaza

Prestazioak

 

  • Egun erdiko arreta
  • Egun osoko arreta
  • Jangela
  • Bainugela geriatrikoa
  • Garbitegi zerbitzua   
  • Garraio egokitua 

Baldintza ekonomikoak

 

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatiko prezio publikoei buruzko arautegian adierazitakoak.

Kontaktua

La Llana auzoa 46
01476 Arespalditza (Araba)