Cookie

Laguntzak eta dirulaguntzak

AP-1 Bidesari soziala
  • Gaia: Garraioa
  • Xedea:
     

    VIAS de Alava S.A.k dirulaguntzak ematea Arabako Lurralde Historikoan bizi diren AP-1 autobidearen erabiltzaileek Arabako zatian ordaindutako bidesarirako.

    Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen AP-1aren zatiarengatik ordaindu beharreko bidesariaren zenbatekoan (BEZa aparte) deskontuak eginez zehaztuko da, jarraian azaltzen denaren arabera:

    -Ehuneko 50eko deskontua aplikatuko zaio egindako bidaien zenbateko osoari, baldin eta hilean hogeita bost bidaia edo gehiago egiten badira. 

    Sakatu hemen dirulaguntzaren zenbatekoa eta ibilaldiak kontsultatzeko.

  • Lekua: 

    Eskabideak Arabat Arabako Bideak - Vías de Álava, Vicente Goikoetxea, 1 -1 Bulegoa 1
    Ordutegia: 10etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

     

  • Hartzailea:
     Oinarrietan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunak izan daitezke beren ohiko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan duten eta AP-1 autobidearen Arabako zatia erabiltzen duten pertsona fisikoak, ibilgailu arinak erabiltzen badituzte, autobideak ezarritako tarifen taulari begira, eta dirulaguntzaren oinarrietan aipatutako autobidean ordainketa egiteko onartutako eta balioa duen gailu telematikoa badute. Gailu horiek finantza erakundeen bidez eskura daitezke edo ordainketak egiteko horrelakoak merkaturatzen dituzten beste erakunde batzuen bidez. Berariaz kanpoan geratuko dira garraio publikorako edozein baimenen titularrak.
  • Egoera: Irekita

Agiriak eta eskaerak

  • Aurkeztu beharreko agiriak 

    - Arabako udalerriren batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.
    - NANaren fotokopia
    - Finantza erankundeak emandako egiaztagiria, bidesari telematikoak bideratuko diren pertsona eskatzailearen banku kontuarena, eta ordainketarako gailu telematikoaren erabilgarritasunarena.
    - Arabako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.
     

Betekizunak

  • - Arabako udalerriren batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.
    - NANaren fotokopia
    - Finantza erankundeak emandako egiaztagiria, bidesari telematikoak bideratuko diren pertsona eskatzailearen banku kontuarena, eta ordainketarako gailu telematikoaren erabilgarritasunarena.
    - Arabako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.
     

  • Hasiera data : 2018/07/01
  • Amaiera data: 2030/12/31

Ebazpena

  • Organo eskuduna: Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra
  • Errekurtsoa ebazteko organo eskuduna: 
  • Berraztertzeko errekurtsoa: Ebazten duen administrazio organoa (Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra).

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa:  Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien sala

     
  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Ebazteko 2 hilabete eta jakinarazteko 10 egun
  • Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: Ezezkoa
  • Administrazio bidearen amaiera: Bai

Araudia

  • Aldaketa eguna: 2018/07/03