Cookie

Parke Naturalak

Kalitate sistema eta ingurumen kudeaketako sistema Arabako parke naturaletan

EAEko Babestutako Naturaguneen Sarerako kalitate estrategia

Babestutako Naturaguneen kudeaketari aplikatutako kalitate sistemak ezartzea proiektu aitzindaria izan da EAEko Babestutako Naturaguneen Sarean, eta horixe izan da sare horren kudeaketan erantzukizunak dituzten Euskadiko administrazioen (Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza) asmoa, IKT Nekazal Teknologia enpresari EAEko Babestutako Naturaguneen Sarerako kalitate estrategia prestatzeko lana esleitu ziotenean.
Proiektu horren lehenengo fasea (2009-2010 urteak) . AENORen (Espainiako Normalizazio eta Ziurtatze Elkartea) Babestutako Naturaguneei buruzko UNE 1807002 Arauan oinarritutako kalitate sistema Euskadiko bederatzi parke naturaletatik bostetan ezartzea izan zen: Valderejo, Urkiola, Gorbeia, Pagoeta eta Aralar.
Azken urteotan halako baliabideek (ISO arauak, EMAS arautegia, Urrezko Q eta Zilarrezko Q, etab.) eta, bereziki, Babestutako Naturaguneen baliabide espezifikoek (Kalitate Turistikoaren Q Babestutako Naturaguneetan, Kalitate sistema kontserbaziorako kudeaketan, Turismo Iraunkorraren Europako Gutuna, Parke Naturalaren markak, etab.) izan duten garapenari esker honelako proiektu bati ekin ahal izan zaio. Aipatutako arauaren marka Kalitate Turistikoaren Q da. Estrategia honen helburua da kalitate sistema hauek Babestutako Naturaguneetako berezko hiru lan eremu hauetan ezartzea eta ebaluatzea: erabilera publikoa, garapen sozioekonomikoa eta Biodibertsitatearen kontserbazioa.
 
 
Ekoscan
 
IHOBEk (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko sozietate publikoa) ingurumenaren aldetik hobe daitezkeen alderdiak kudeatzeko diseinatu duen sistema ziurtagarria da Ekoscan.
Ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik diagnostikoa egiteko baliabidea da; helburua gure jardueran ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik hain eraginkorrak ez diren puntuak igarri eta hobetzeko aukerak bilatzea da.
Gaur egun Valderejoko Parke Naturaleko eta Gorbeiako Parke Naturalaren Arabako zatiko parketxeen kudeaketa integralak daude ziurtatuta.
 
  • Irudiak
    null