Cookie

Arbitraje Batzordeak

Arabako Garraioaren Arbitraje Batzordea Arabako Foru Aldundiak sortu eta babestutako erakunde organo bat da, bere erabakietan independentea dena, betiere legearen menpean.

Haren esku hartzea eskatzen bada eta eskumena badu, dohainik jarduten du lurreko garraioko kontratuetatik eta horren jarduera lagungarri eta osagarrien kontratuetatik sortutako erreklamazio eta gatazkak ebazteko. Haren esku hartzea bidaiariek, garraiolariek, zamaketariek, erabiltzaileek, kontsumitzaileek etab. eska dezakete, lan edo zigor arloko eztabaidak kanpo utzita.

Bere eginkizun nagusia da lurreko garraio hauekin zerikusia duten ekonomia gatazketan esku hartu eta erreklamazioak ebaztea:
 
  • Hiri barrukoak: autobusa, taxia, tranbia, funikularra, etab.
  • Hiri artekoak: autokarra, taxia, trena, etab.
  • Merkantzien garraioa: karga osoa, zatitua, etab.
  • Bidaiarien garraioa: erregularra, berezia, turistikoa, ibilgailuen alokairua, etab.
  • Garraio nazional zein internazionalak barne hartzen ditu, baita garraio intermodala ere, bietako bat lurrekoa denean (errepidez eta itsasoz, trenbidez eta airetik, etab.).
 
Noiz dira eskudunak?
Erreklamazioa 15.000 eurotik gorakoa ez bada, arbitraje batzordeak dira eskumena duten bakarrak, ez bada behintzat alderdietako batek, kontratatutako zerbitzua hasi aurretik edo zerbitzu hori hasteko eguna baino lehen, besteari espresuki adierazi diola ez duela haren esku hartzerik nahi.
 
Erreklamazioa 15.000 eurotik gorakoa bada, gatazkan nahasita dauden alderdiek ados jarri behar dute, arbitraje prozeduraren mende borondatez jartzeari dagokionez.
 
Zer gehiago jakin behar da?
 
  • Batzordearen zenbait xehetasun ezagutu behar dituzu:
  • Batzordearen esku hartzea doakoa da.
  • Batzordea honela osatuta dago: gaiak eragiten dien sektore guztietako ordezkariak eta, gutxienez, Arabako Foru Aldundiko funtzionario bat, Zuzenbidean lizentziaduna, batzordeburu lanetan arituko dena.
  • Edozein erabiltzaile, garraiolari, zamaketari edo bitartekari ager liteke Batzordeko bileretara. Ez da beharrezkoa abokatu edo prokuradorerik bertaratzea. Dena den, posible da ordezkari bidez jardutea.
  • Erreklamazioa garraioaren abiapuntu edo helmuga lekuko Arbitraje Batzordeari aurkeztu behar zaio, edota kontratua sinatu den tokikoari.
 
 
Prozedura
Arbitraje Batzordearen prozedura azkarra, erraza eta doakoa da. Hona hemen urratsak:
 
1. Erreklamazio idazkia aurkeztea.
Erreklamazioa egiteko idazki sinple bat nahikoa da. Nolanahi ere, erabiltzaileari laguntza emate aldera, bada eredu bat Arabako Garraioaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Garraio Zerbitzuaren bulegoa) eskuratu daitekeena edo hemen, Arabako Foru Aldundiaren web orrian, deskargatu daitekeena:
 
AURKEZPEN LEKUA:
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra.
Probintzia plaza, z.k.
01001 Gasteiz
 
2. Ahozko ikustaldia egitea.
Eskaera onartutakoan, batzordea eztabaidagaia ebazteko organo eskuduna dela erabaki delako, interesdunek ahozko ikustaldira joateko jakinarazpena jasotzen dute. Agerraldi horretan, alde bakoitzak bere uziak azaldu eta frogak aurkezten ditu. Arabako Foru Aldundiaren lokaletan egiten da. Erreklamaziogilea edo haren ordezkaria ez bada ekitaldira joaten, erreklamazioari uko egin diola esan nahiko du. Aitzitik, erreklamatua agertzen ez bada, prozedurak aurrera jarraituko du.
 
3. Ebazpena (arbitrajeko laudoa) ematea.
Batzordearen erabakia epaiaren ordezkoa da eta ondorio berak sortzen ditu. Erreklamazioa aurkezten denetik ebatzi arte, batez beste, bi edo hiru hilabete igaro ohi dira.
 
Zein dira Batzordearen lege oinarriak?
Arabako Garraioaren Arbitraje Batzordearen lege oinarriak hobeto ezagutu nahi badituzu, hemen aurkituko duzu behar duzun guztia:
 
Araudi aplikagarria.
 
  • 5/2013 Lege Organikoa, uztailaren 4koa, aldatzen duena uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoa, estatuak errepide eta kable bidezko garraioaren gainean dituen ahalmenak autonomia erkidegoen esku uztekoa.
  • 5/1987 Lege Organikoa, uztailaren 30ekoa, estatuak dituen ahalmenak autonomia erkidegoen esku uztekoa. Lege hori uztailaren 4ko 5/2013 Lege Organikoak aldatu zuen.
  • 9/2013 Legea, uztailaren 4koa, aldatzen duena uztailaren 30eko 16/1987 Legea, lurreko garraioen antolamenduarena.
  • 1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa, onartzen duena Lurreko garraioen antolamendu Legearen Arautegia.
  • 60/2003 Legea, abenduaren 23koa, Arbitrajearena. Lege hori azaroaren 3ko 13/2009 Legeak eta maiatzaren 20ko 11/2011 Legeak aldatu zuten.
  • 15/2009 Legea, azaroaren 11koa, merkantzien lurreko garraioaren kontratuena.
  • FOM/1882/2012 Agindua, abuztuaren 1ekoa, onartzen dituena errepide bidezko merkantzien garraioak kontratatzeko baldintza orokorrak.
  • Errege Dekretua, 1885eko abuztuaren 22koa, onartzen duena merkataritza kodea.
  • Errege Dekretua, 1889ko uztailaren 24koa, onartzen duena kode zibila.
  • 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, prozedura zibilarena.
 
 
 
  • Irudiak
    null