Cookie

Profesionalentzako zerbitzuak

Ibilbidea errepikatzeko baimenak

Ikasleen, langileen, unibertsitarioen etab. erabilera bereziko garraio erregularra egiteko baimenak. 

 

Betekizunak
Zerbitzu hau erabiltzaile talde homogeneo eta berariazkoentzat kontratatu behar da, jarduera bera leku berean egiten dutenak (lantegia, ikastetxea, etab). Ez da nahikoa jarduera bera egitea eta jatorria edo destinoa udalerri bakarrean izatea.

Eskariak egiteko epea
Eskaera zerbitzua ematen hasi aurretik aurkeztu behar da beti.

Aurkezteko modua eta lekua
Elkarteen kasan, idatziz aurkeztu behar da, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean, Probintzia Plazan, 5. behekoa.
Arabako Foru Aldundiko Garraio Zerbitzuan zuzenean: Probintzia Plaza 6, barrukoa, beheko solairua.

Arauak

  • 16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzkoa, zati batez urriaren 8ko 29/2003 Legeak eta irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak (Lurreko Garraioen Antolamenduko Legearen Araudia onartu zuena) aldarazia. 
  • Urriaren 6ko 266/1998 Dekretua, erabilera bereziko errepideko bidaiarien garraioko zerbitzu erregularrak emateko lehentasun eskubidea arautu zuena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa.