Cookie

Profesionalentzako zerbitzuak

Takografo digitala

2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, 3,5 tona baino gehiagoko pisua duten edo 9 pertsona (gidaria barne) edo gehiago garraiatu ahal dituzten ibilgailuek, salbuespen batzuk izan ezik, lehen aldiz matrikulatzen baldin badira, takografo digital berria eraman behar dute.

 

Sustapen Ministerioak Interneten informazioa jarri du, zerikusia duten agenteei behar duten informazioa emateko takografo digitala ezartzeari eta erabiltzeari buruz, eta txartelak eskatzeko, jaulkitzeko eta ordezkatzeko bete behar diren prozedurak azaltzeko.

 

Gainera, Sustapen Ministerioak egoki iritzi dio doako tresna didaktiko bat sortzeari, sektoreko profesionalei takografo digitalen funtzionamendua ezagutzen laguntzeko. Helburu horrekin, simulatzaile birtual bat diseinatu da, dauden fabrikatzaile guztien portaera eta sor ditzaketen egoerak imitatzen dituztenak.

 

Betekizunak:

 

  • Argazki bat, nortasun agiriko argazkien tamainakoa, hondo zuriarekin
  • Gidabaimenaren fotokopia
  • Nortasun agiriaren fotokopia

 

TAKOGRAFO DIGITALAREN SIMULATZAILE BIRTUALA

 

  • Irudiak
    null