Cookie

Valderejo Parke Naturala

Parque Naturalako Araudia

Martxoaren 15eko 47/2016 Dekretuaren bidez, Valderejo-Sobrón-Árcenako mendilerroa (ES2110024) kontserbazio bereziko eremu eta hegaztientzako babes bereziko eremu izendatu da eta naturgune babestua kontserbatzeko neurriak onartu dira.


Valderejo izenez ezagutzen den lurralde honetako zatia, natura eremua Parke Natural izendatu zen, urtarrilaren 14ko 4/1992 Dekretuaren bidez, Natura Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onartu ondoren urtarrilaren 14ko 3/1992 Dekretuaren bidez. Halaber, ekainaren 18ko 146/2002 Dekretuaren bidez, Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko II. Plan Zuzendaria onartu zen.


Natura 2000 Sarean sartuta dauden naturgune babestuei dagokienez, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, hau xedatzen du 22.5 artikuluan: “Lurralde historikoetako foru-organoek kudeaketa-jarraibideak onartuko dituzte, kontserbazio-helburuak oinarri hartuta, honako hauek jasoko dituztenak: eremuak kontserbazio-egoera egokian mantentzeko neurri egokiak, habitat naturalak eta espezieen habitatak hondatzea ekiditeko neurri egokiak eta inguru horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak ekiditeko neurriak.”


Artikulu horretan ezarrita dagoena betetzeko, Valderejo-Sobrón-Árcenako mendilerroa (ES2110024) KBE-HBBE Kudeaketako Gidalerro eta Neurriak ezartzen dira. Neurri horiek kontserbazio helburuak dauzkate, hain zuzen ere KBE-HBBE izendatzeko Dekretuaren II. Eranskinean, ‘Valderejo-Sobrón-Árcenako mendilerroa (ES2110024) KBE-HBBEko kontserbaziorako informazio ekologikoaren, helburuen eta arauen eta jarraipen programaren dokumentua’ izenekoan ezarritakoak eta II. Eranskin horretan identifikatutako funtsezko kudeaketa elementuen arabera egituratzen dira.

  • Irudiak
    null