Cookie

Valderejo Parke Naturala

Ongi etorri Valderejoko Parke Naturalera

Valderejo, Arabako mendebaldeko muturrean dagoen bailara txikia 1992an izendatu zuten Parke Natural. Arabako parkerik txikiena da, 3.496 hektarea besterik ez du-eta.

Alabaina, luze-zabaleran txikia izan arren, ekosistema eta paisaia desberdin ugari hartzen ditu.

Haitz malkar ederrek –Recuenco, Vallegrull, Santa Ana– inguratzen dute Puron ibaiaren bailara txikia. Sakonean soro eta larreek nekazaritza eta abeltzaintza antzinatik datozela frogatzen dute. Mendi magaletan baso dentsoak hazten dira. Zabalenak pinu gorrienak, baina artadi eta pagadiak ere aipagarriak dira, eta denen artean ezaugarri desberdinetako paisaia eratzen dute.

Urak naturgune honetako harkaitzak milaka urtetan landu ditu, eta paisaia ederrak eman ditu, hala nola, Puroneko ur jauzia eta haizpitartea. Alderik gorenetan larre, ipuru, azerimahats eta txilarrek estaltzen dituzte lautada karstikoak.

Fauna baliotsua bizi da basoetan, basakatu iheskorra edo mokokore bitxia nabarmenduz. Zeruan arrano beltza edo sai zuria ikus daitezke, baina benetako protagonista sai arrea da. Valderejon Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen harrapari haratustel jale horien koloniarik handiena dago. Pertsonak antzina-antzinatik bizi dira bailara honetan. Historia kultura ondareak kontatzen digu: monumentu megalitikoak –tumulu landa San Lorentzon, Lerongo iruinarria–, haitzuloetako eremitorioak, San Lorentzo baseliza, Santa Elena eliza, Lahozeko eliza gotikoa, San Estebe eliza. Larre eta belardiak, baso, txilardi eta abatzez nahastuta, abeltzaintzaren tradiziozko erabilpena adierazten dute eta zeruan, sai arreak planeatu eta isilik behatzen diote paraje bukolikoaren lasaitasunari.

* Parke Naturaleko Erabilera Publikoarekin bat ez datozen ekintzen eta debekuen inguruko informaziorik nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Jende aurreko Harreta Zerbitzuarekin.

  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Valderejoko Parketxea

Posta helbidea:
Lalastra
Telefonoa:
945 35 31 46
e-maila:
parquevalderejo@parques.araba.eus>
Ordutegia:
Neguan (Urritik martxora):
- Asteartetik ostiralera 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
- Larunbata, igandea eta jaiegunetan 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
 
Udan (Apirilatik irailara):
-10:00 -14:30 eta 16:00 - 19:00
 
Oharrak:

Astelehenetan itxita