Cookie

Izki Parke Naturala

Parke Naturalako Araudia

Martxoaren 1eko 33/2016 Dekretuaren bidez, Izki (ES2110019) kontserbazio bereziko eremu eta hegaztientzako babes bereziko eremu izendatu da eta naturgune babestua kontserbatzeko neurriak onartu dira.


Izki izenez ezagutzen den lurralde honetako zatia, natura eremua Parke Natural izendatu zen, martxoaren 31eko 65/1998 Dekretuaren bidez, Natura Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onartu ondoren martxoaren 31eko 64/1998 Dekretuaren bidez. Halaber, urriaren 10eko 200/2000 Dekretuaren bidez, Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko I. Plan Zuzendaria onartu zen.


Natura 2000 Sarean sartuta dauden naturgune babestuei dagokienez, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, hau xedatzen du 22.5 artikuluan: “Lurralde historikoetako foru-organoek kudeaketa-jarraibideak onartuko dituzte, kontserbazio-helburuak oinarri hartuta, honako hauek jasoko dituztenak: eremuak kontserbazio-egoera egokian mantentzeko neurri egokiak, habitat naturalak eta espezieen habitatak hondatzea ekiditeko neurri egokiak eta inguru horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak ekiditeko neurriak.”


Artikulu horretan ezarrita dagoena betetzeko, Izki (ES2110019) KBE-HBBE Kudeaketako Gidalerro eta Neurriak ezartzen dira. Neurri horiek kontserbazio helburuak dauzkate, hain zuzen ere KBE-HBBE izendatzeko Dekretuaren II. Eranskinean, ‘Izki (ES2110019) KBE-HBBEko kontserbaziorako informazio ekologikoaren, helburuen eta arauen eta jarraipen programaren dokumentua’ izenekoan ezarritakoak eta II. Eranskin horretan identifikatutako funtsezko kudeaketa elementuen arabera egituratzen dira.

  • Irudiak
    null