Cookie

Izki Parke Naturala

Ongi etorri Izki Parke Naturalera

Izki, Arabako hego-ekialdean, 1998an izendatu zuten Parke Natural. Bere 9.143 hektareetan paisaia desberdin ugari biltzen ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko parkeetan hirugarrena da, handitasunean.

Funtsean, Izki basoa eta harkaitza da. Nagusiki ameztia dago, baina pagadiak, artadiak, haltzadiak, ezkameztiak, baso mistoak, urkidiak, lertxundiak, hariztiak... ere badira. Ibai txikiek –Izki, Molino, Berrón–, zeharkatzen dute bailara. Zenbait puntutan ura azaleratu eta putzuak, tranpalak eta zohikaztegi gaiak eratzen dituzte. Hezegune hauetan, anfibio eta hegaztien fauna interesgarriaz gain –txilinporta txiki, murgil handi...–, flora baliotsua ere garatzen da, hala nola, nenufar zuria, eta landare haragijale sorta aberatsa. Zeruan, basoaren gainean planeatuz, arrano beltzaren, zapelatzaren, sai zuriaren eta sai arrearen figura lirainak nabarmentzen dira, Izkiko gailurretako kareharrizko harkaitz ebaki dotoreetan atseden hartu eta kumeak egiten dituztenak. Goiko aldeetako larredi zabalak, non behi, behor eta ardiak bazkatzen diren, pertsonak bizi direla adierazten dute. Kultur ondare oparoak bailara eta mendi hauen historiaren berri ematen du: leizezulo artifizialak, baselizak, herri gotortuak, tumuluak, karegileak, gazteluak, hondakin arkeologikoak... eta azkenik, Korres Erdi Aroko herria, parke barruan biztanlerik duen herri gune bakarra.
Gastronomia, eskulangintza, tradiziozko jaiak, erromeriak, eta Izkitik gertu dauden herrietan han-hemenka dauden landetxe abegitsu eta erosoek Parke Naturala are interesgarriago bihurtzen dute.

* Parke Naturaleko Erabilera Publikoarekin bat ez datozen ekintzen eta debekuen inguruko informaziorik nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Jende aurreko Harreta Zerbitzuarekin.

  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Izkiko Parketxea

Posta helbidea:
Korres
Telefonoa:
945 41 05 02
e-maila:
parqueizki@parques.araba.eus>
Ordutegia:
Neguan (Urritik martxora):
- Asteartetik ostiralera 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
- Larunbata, igandea eta jaiegunetan 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
 
Udan (Apirilatik irailara):
-10:00 -14:30 eta 16:00 - 19:00
 
Oharrak:

Astelehenetan itxita