Cookie

Gorbeia Parke Naturala

Oreinen orroaldia

Urtero bezala, Gorbeia Parke Naturaleko Arabako isurialdean oreinaren “orroaren epea” ala ugalketa izaten da.

Urtero bezala, Gorbeia Parke Naturaleko Arabako isurialdean oreinaren “orroaren epea” ala ugalketa izaten da.
  • Oreinaren ugalketa irauten duen bitartean gizakion eraginak murrizteko, kontuan eduki itzazu ondorengo arauak:
  • Gorbeia Parke Naturaleko Sarriako Parketxera joan zaitez oreinaren ugalketaren inguruko informazio bila.
  • Parkearen Sare Nagusiaren Zidorren bideune gomendatuak daude animaliak behatu eta entzun ahal izateko (mapa ikusi).
  • “Orroaren sektorean” oinez eginiko ibilbideak Parkearen Sare Nagusiaren Zidorretatik egin beharko da (mapa ikusi), hauetatik irten ezin izango delarik.
  • Zaldiz, mendiko txirrindulaz eginiko ibilbideek eta espeziarekin zuzenean erlazionaturiko  ekintzek (entzutea, behaketa, argazkilaritza, grabaketa, etb.) baimena beharko dute.
  • Oreinen jokabide naturala ez aldatzeko animaliekiko distantzia gorde ezazu eta ez zaitez urbildu.
  • Ez aldendu eta ez ikaratu animaliak, izkutuan egon zaitez, geldirik eta zaratarik egin gabe, oreinak behatzeko aukera gehiago izango dituzu eta.

 
Arabako Foru Aldundiak ikustaldi gidatuak eskainiko ditu Gorbeiako Parke Naturalean oreinen orroaldia ikusteko. Naturaren ikuskizun hori behatoki espezializatuetatik ikusi ahal izango da, hamabost eta hogei laguneko talde murriztuetan bisitaldiak eginez.
 
Bisitaldiak irailaren 20an, 21ean, 27an eta 28an izango dira, iluntzean, eta plazak zozketa bidez adjudikatuko dira. Izenak emateko epea datorren astelehenean, irailak 2, hasiko da eta irailaren 13an amaituko da. Zozketa irailaren 16an hasiko da.
 
Egun, gutxi gorabehera 600 orein daude Gorbeiako parke naturalean. Orroaldian espeziea babesteko eta sakabanatzea eragozteko, aldundiaren Ingurumen Sailak ibilgailuen zirkulazioa murrizten du parkeko pista eta bideetan.
  • Irudiak
    null
  • Mapa

Harremanetarako datuak

Sarriako Parketxea

Posta helbidea:
Baiako Zentrala ( Sarria)
Telefonoa:
945 43 07 09
e-maila:
parquegorbeia@parques.araba.eus>
Ordutegia:
Neguan (Urritik martxora):
- Asteartetik ostiralera 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
- Larunbata, igandea eta jaiegunetan 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
 
Udan (Apirilatik irailara):
-10:00 -14:30 eta 16:00 - 19:00
 
Oharrak:

Astelehenetan itxita.