Cookie

Gorbeia Parke Naturala

Parke Naturaleko kudeaketa

Arabako Foru Aldundiak kudeatu behar ditu naturagune babestuak.
 

Naturaguneak kudeatzeko organoek honako eginkizun hauek bete behar dituzte:

a) Urtero kudeaketaren aurrekontua eta programa eratzea.
b) Bertako zerbitzuetatik jasotako fondoak eta kanpotik jaso ditzaketen baliabideak administratzea.
c) Natura-gune babestuen babeserako arauak gune horien barruan bete daitezen zaintzea. Babeserako arau horiek Natura Baliabideen Antolamendu Planean edo, hala badagokio, natura-gune babestuaren izendatze-arauan ezarrita daudenak dira. Orobat, natura-gunea kudeatzeko organoak bidezko diren txosten eta baimenak egin beharko ditu.
d) 1/2014 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, apirilaren 15ekoan ezarritako zigortzeko ahala erabiltzea.


Parke Naturaletan patronatu izeneko aholkua emateko eta laguntzeko organoa dago, Parke Naturaleko kudeaketa-organoaren barruan dagoena.

Honako hauek dira patronatuaren eginkizunak:

a) Naturagune babestuaren alde, beharrezkotzat  jotzen duen adina kudeaketa sustatzea eta egitea.
b) Naturagunean ezarritako arauak betearazteaz arduratzea.
c) Erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planen proiektuak eta horien gainean egindako zuzenketak onartzea.
d) Urteroko kudeaketa-programak onartzea.
e) Inbertsio eta jardueren urteko aurrekontua eta programa onartzea.
f) Zuzendari-kontserbatzaileak eratutako jarduera eta emaitzen urteroko txostenak onartzea, disfuntzioak zuzendu edo kudeaketa hobetzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak proposatuz.
g) Parke Naturaleko eragin sozioekonomikoko esparruetan ordaina emateko egin behar diren ekintzen proiektuei buruzko txostenak egitea.
h) Parke Naturalak kontserbatu, hobetu eta ezagutzeko zein eremuko ekonomia eta gizartea garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak proposatzea.
i) Parke Naturaleko balioen ikerketa, zabalkunde eta gozamenerako jarduerak sustatzea eta bultzatzea.

Parke Naturalaren patronatuaren osaera izendatze-dekretuan garatzen da.

  • Irudiak
    null