Cookie

Gorbeia Parke Naturala

Ingurumen Hezkuntza

Parkeak eskaintzen dituen ingurumen hezkuntzako ekintzen bitartez Parkeko balore naturalak eta kulturalak, eta hauek zaintzeko beharra, jendeari erakusten zaizkio.

Ikastetxeei zuzendutako hezkuntza programa Arabako Parke Naturaletan
 
Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak hezkuntza programa zabala eskaintzen die ikastetxeei, guztiz doakoa, hurrengo helburuak betetzeko asmoz:
• Geure Parke Naturalen balioak erakustea.
• Inguruko ekosistemak eta bere fauna eta landaredia ezagutzera ematea.
• Ingurune naturalaren kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzea.
• Biodibertsitatea eta ingurumenaren egoera hobetzeko gizabanakoaren ekintzen garrantziaz ohartaraztea.
• Gizakiok gure ingurunearen gain nola eragiten dugun erakustea, eta garapen eredu jasangarri baterantz jotzeak duen garrantzia islatzea.
• Eskolatik kanpo ikasleen arteko erlazioak sustatzea, ingurune berriak eta aisialdiaz gozatzeko modu berriak ezagutuz.
Helburu guzti hauek lortzeko, hezkuntza zikloaren eta Parke Naturalaren arabera gai ezberdinak lantzen dituzten hainbat Unitate Didaktiko garatu dira. Unitate Didaktikoak eskola curriculumak zehazten dituen helburu eta edukietara moldaturik daude, eta Parke Naturaleko hezitzailetaldearen laguntzaz garatuko dira jardunaldi bakar batean.
 
Bisitari buruzko informazioa
• Bisita asteartetik ostiralera egin ahal izango da, euskaraz ala gazteleraz, eta guztiz doakoa izango da.
• Autobusa eta janaria ikastetxearen kontu izango da. Gomendagarria da ikasleek ura eta janaria ekartzea.
• Beharrezkoa da jantzi eta oinetako egokiak, arkatza eta borragoma ekartzea.
• Taldeak 40 ikasle izan beharko ditu gehienez (Haur Hezkuntzaren kasuan 30 ume) eta irakasleak ikasleen portaera egokiaz arduratu beharko dira. Talde handiagoentzat badago bestelako bisitaformatua; horren informazioa jasotzeko beharrezkoa da parketxe bakoitzarekin kontaktatzea.
• Etorrera 10.30etan izango da eta iraupena Unitate Didaktikoaren eta eskolaren beharren araberakoa izango da.
 
  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Sarriako Parketxea

Posta helbidea:
Baiako Zentrala ( Sarria)
Telefonoa:
945 43 07 09
e-maila:
parquegorbeia@parques.araba.eus>
Ordutegia:
Neguan (Urritik martxora):
- Asteartetik ostiralera 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
- Larunbata, igandea eta jaiegunetan 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
 
Udan (Apirilatik irailara):
-10:00 -14:30 eta 16:00 - 19:00
 
Oharrak:

Astelehenetan itxita.