Cookie

Gorbeia Parke Naturala

Bidezidorren sarea

Gorbeiako Parke Naturalak –Euskal Autonomia Erkidegoko zabalena- barruan natura eta kulturazko altxor ikaragarri mordoa gordetzen ditu.

14 mendi zidorreko sareari esker –batzuk eremu babestu honetako Arabako aldean hasten dira, eta beste batzuk Bizkaikoan- eremu babestu honetako paraje ederrak aurkitzeko, flora eta faunari behatzeko eta lurralde honetan bizi izan ziren eta bizi diren pertsonen tradizioak eta kultura hautemateko aukera eskaintzen diote ibiltariari.

Txangorik ohikoena Gurutze ospetsurako igoera da. Horretarako bide bat baino gehiago dago: Baias-Gorbeia, Pagomakurre, Murua... Beste ibilbide batzuetatik bidaiariak pertsonen historiaren “aztarnak”, hala nola, dolmenak, iruinarriak, saroiak, ikaztegi, errota eta txabolak ikusten ditu.

Isilik eta naturarenganako begirunez paseatzekotan, Gorbeiak bere aurpegirik naturalena erakutsiz eskertuko dizu. Hartara, oreina, okil handia, baso igel gorria... ikusi zein entzungo dituzu.

Baso eta mendi larredietatik, ibai eta latsen ondotik, eta harkaitzen artetik paseatuz, argi eta garbi ulertzen da zergatik den Gorbeia gaur Natura Eremu Babestua. Aldi berean, artatu behar dela ulertzen laguntzen du, etorkizuneko belaunaldiak zidor horietatik ibiltzen direnean, naturazko balore guztiez gozatzen segitzeko aukera izan dezaten

 Ibilbide Autogidatuak:

• Arlobiko Menhirra (PDF, GPX)
• Burbonak (PDF, GPX)
• Harrobiak-Artzegi-Mairuelegorretako kobazuloa (PDF, GPX)
• Txintxularra (PDF, GPX)
  • Irudiak
    null