Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
KOKAPENA:

This is not an English class

THIS IS NOT AN ENGLISH CLASS

english class
Aurkezpena:
Ingelesean murgiltzea lantzeko programa da jatorrizko irakasleekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle arabarrentzat. 5 eguneko egonaldiak ikasturtean zehar Espejoko aterpetxean.4 orduko jolas eskola eta lantegiak ingelesez, adinaren mailara egokituta. Ingelesez bizi. Erabateko murgilketa eta ahozko gaitasuna garatzea • Gatz Arana eta baso jangarria bisitatu • Biodibertsitatea, ekosistema, konpostajea, birziklatzea • Aisialdiko beste jarduera batzuk: jokoak, lantegiak, irteerak eta gaualdiak
Objetiboak:
 • Ingelesa ikastea modu ludikoan eta trinkoan.
 • Ikasleak jatorrizko irakasleekin ingeles hutsean komunikatzeko gauza izatea
• Egonaldia gozatzea eta ondo pasatzea
 
Erakunde edo pertsona onuradunak:
ESPEJO
Arabako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak
 
Ordutegiak:
Egonaldi bakoitza bost egunekoak izango da (lau gau), barnetegi erregimenean, asteleheneko 10:00etatik ostiraleko 15:00ak arte
 
Modalitatea:
-  4 egun oso + janaria (astelehenetik ostiralera)
 
 
Kuota:
87€/ plaza Programak zera eskaintzen du: 4 mantenu osoko egonaldiak, otorduak barne, astelehenetik ostiralera.
Iradokizunak:
  • Ez dute dirurik eraman behar .
  • Telefono mugikorra jardueretatik kanpo erabili ahal izango dute bakarrik .
  • Ez eraman balioko gauzarik, antolatzaileak ez baitira arduratuko horiek galtzen badira .

 Ikasleek eramatea gomendatzen den materiala:

● Oinetakoak: kirol oinetakoak eta mendiko botak
● Dutxarako txankletak
● Eguneroko arropak, kiroleko arropak, fraka luzeak, elastikoak, jertsea, jantzi beroak
● Zira
● Galtzerdiak eta barruko arropa
● Lozakua
● Pijama
● Motxila txikia
● Eskuoihala eta garbitasun pertsonalerako produktuak
● Linterna

Izen ematea

 

Honekin batera doan izena emateko eskabidea PDF betegarria eta bidali daitekeena da. Gure posta elektronikoko erretiluan jasoko dugu eta heltzen den ordenaren arabera kudeatuko dugu.Faxez ere bidal daiteke

 

Izena emateko epea: Maiatza

Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68