Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
KOKAPENA:

A golpe de palabra-Hitz kolpez 2019

Agdp 2018

Badator "A Golpe de Palabra-Hitz kolpez" programaren bostgarren edizioa!!

 Hitz kolpez, genero indarkeriaren, eskola jazarpenaren eta cyberbullyingaren kontrako sentsibilizazio kanpaina bat da, Arabako gazteei begira.  

Hitz kolpez: irudikatzeko hitzek ere jipoitzen dutela eta, ondorioz, desberdintasunezko eta abusuzko harreman arriskutsuak eraiki daitezkeela hitz kolpez, irainez, mespretxuz, xantaiaz eta abarrez. Kanpaina horren protagonistak hitzezko indarkeria eta indarkeria psikologikoa izatea nahi badugu ere, KOLPE hitza ere sartu dugu, herritar gehienek barneratuta baitaukate kolpea ematea genero indarkeria dela baina, ostera, ez dute hain argi identifikatzen mespretxu egitea, xantaia egitea, iraintzea eta abar ere badirela genero indarkeria.

"A Golpe de Palabra-Hitz Kolpez" programak izugarrizko arrakasta izan du aurreko lau urteetan. 2015an hasi zen Gazteriaren Foru Erakundearen ekimenez, eta 2016etik aurrera lankidetzan hasi zen Arabako Foru Aldundiaren Berdintasun Zerbitzuarekin. Lehenengo bi urteetan ikastetxeetan eta leku publikoetan jarduten zen genero indarkeriaren inguruan herritarrak, oro har,eta nerabeak eta gazteak, bereziki, sentsibilizarazteko. 2016, 2017 eta 2018. urteetan, proiektua ikastetxeetara baino ez zen zuzendu, eta erantsi da ikasleekin mahai-inguru bat egitea saioaren ostean. Halaber, irakasleei materiala helarazi zaie indarkeria mota ezberdinen gaiari ekiten laguntzeko, hala nola, genero indarkeriari eta eskola jazarpenari. 2019ko honetan, gehiago oinarritu da bikote harremanen barruko genero indarkerian eta Gasteizko Udala gehitu da proiektuan laguntzeko Herritarren Harremanetarako Saileko Berdintasun Zerbitzutik.

 

Aurreikusita dago Arabako eta Gasteizko 15 ikastetxek parte hartzea, 50 bat saio egiteko, non Bigarren Hezkuntzako 550 gaztek baino gehiago parte hartuko baitute.

  
    Eduki hau banatu
  • E-mail
  • Twitter
Joaquin Jose Landazuri kalea 3, 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 88
e-Posta: ifj@araba.eus
Fax: 945 18 17 68