Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Organismo Autonomoak

GAZTERIAREN FORU ERAKUNDEA

2019 eta 2020an Zuhatzako uharteko aterpetxeko janari zerbitzua luzapena onarpena
Argitaratuta: 2019/02/11eko 18. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-18-345

Kontuan hartuz zerbitzuaren xedea 2019 eta 2020an Zuhatzako uharteko aterpeko janari kudeatzea dela.

Kontuan hartuz gazteriaren foru erakundeak 2017ko urtarrilaren 30ean lehiaketa irekirako dei egin zuela goian aipatutako zerbitzuakontratatzeko.

Kontuan hartuz helburu horrekin dagozkion plegu eta eranskinetan, prozedura eta ondoko administrazio kontratua arautuko dituzten klausula ekonomiko-administratiboak eta baldintza teknikoak jaso zirela.

Kontuan hartuz Tamar Las Arenas, SA enpresak lehiaketan parte hartu zuela eta Gazteriaren Foru Erakundearen zuzendari-kudeatzaileak 2017ko apirilaren 14an berari esleitzeaebatzi zuela.

Kontuan hartuz aipatutako lehiaketa luzatzea aurreikusten dela.

Kontuan hartuta urte honetarako Tamar Las Arenas, SA enpresari leihaketako luzapenaren onarpena beren-beregi jakinaraztea eskatu zitzaiola.

Kontuan hartuta, Tamar Las Arenas, SA enpresak zerbitzua aipatutako baldintzekinluzatzea onartu zuela.

Aurretik azaldutako guztiagatik, honako hau hartu da:

Ebazpena

Lehenengoa. 2019 eta 2020an Zuhatzako uharteko aterpeko janari zerbitzua luzapena onestea.

Bigarrena. 2019rako erabilgarri dagoen gehieneko kontsignazioa, BEZ barne, 545.000,00 euro da, Gazteriaren Foru Erakundearen 2018rako onetsi duen eta 2019 luzatutako aurrekontuko 71.1.00.30.00.2.2.7.99.01 partidaren kontura.

Hirugarrena. 2020an Zuhatzako uharteko aterpeko janari zerbitzuarekinjarraitzeko behar den aurrekontu kontsignazioa onestea, dagokion taldearen 2020rako aukeran jarriko den aurrekontuaren partidaren kontura ordainduko da.

Laugarrena. Likidazioak aleko prezioetan oinarrituz egingo dira, hau da, 2017koak eta ondoren zehazten denaren arabera:

KONTZEPTUA

PREZIOA*

Gosaria

1,10

Bazkaria

4,95

Askaria

0,66

Afaria

4,95

Egun osoa gutira

11,66

(*) BEZa gabe

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 23a

Administrazio Kontseiluaren burua

Igone Martínez de Luna Unanue