Documento

V - BESTELAKOAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA
Argitaratuta: 2019/02/11eko 18. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-18-343

Araban, Zigoitiako udalerrian, Gopegi-Ondategiko Huan sortutako hondakin urak isurtzeko baimena

Espediente-zenbakia: VDP-A-2017-0027.

Eskatzailea: Zigoitiko Ur Partzuergoa.

Zigoitiko Ur Partzuergoak baimena eskatu du Gopegi-Ondategin eraikitako Huan hondakin-urak isurtzeko. Horretarako, gainera, dokumentazio egokia aurkeztu du Uraren Euskal Agen­tzian.

Beraz, isurketa baimentzeko ebazpen bakarrean jasoko dira Gopegi-Ondategi herrietan dauden eta Zigoitiko Ur Partzuergoaren titulartasunpekoak diren isurketa-puntu guztiak.

Hori guztia jendaurrean jartzen da guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatu den baimenaren ondorioz nolabaiteko kalteren bat hartuko dutela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Zigoitiako Alkatetzan, edo lurralde-bulego honetan (Forondako Atea 9-11- 01010 Vitoria-Gasteiz). Espedientea han egongo da ikusgai.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 21a

Mediterraneoko Arroen bulegoburua

Javier Agirre Orcajo