Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

LEZIÑANAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

Jendaurrean jartzea etxeak edateko urez hornitzearen eta saneamenduaren tasaren kontribuzio errolda, eta borondatezko epean ordaintzeko jartzea 2018ko bigarren seihilekoko ordainagiriak
Argitaratuta: 2019/02/11eko 18. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-18-340

Etxeak edateko urez hornitzearen eta saneamenduaren tasaren 2018ko bigarren seihilekoaren kontribuzio errolda osaturik eta 2019ko urtarrilaren 31n onetsirik, errolda jendaurrean jarrita egongo da hamabost egun baliodunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek aztertu ahal izan dezaten eta egoki deritzeten erreklamazioak aurkeztu.

Interesa dutenek administrazio batzarrarenkontzeju aretoan aztertu ahal izango dute espedientea.

Kontribuzio errolda jendaurrean jartzean, hura osatzen duten likidazioen jakinarazpen kolektiboa egiten da, otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak, Arabako zergenak, 98. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoaren arabera; dena den, interesdunek esleitu zaizkien kuoten aurkako berraztertzekoerrekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoak eta erreklamazioak administrazio batzarreko errejidore-lehendakariari aurkeztuko zaizkio, aurretik adierazitako epeen barruan.

Ordaintzeko borondatezko epea 2019ko otsailaren 25ean hasi eta martxoaren 25ean bukatuko da, egun bi horiek barne direla.

Zergaren ordainketa helbideratuta daukatenei 2019ko martxoaren 4an kobratuko zaie.

Banketxeetan helbideratutako ordainketak:

Administrazio batzarrak zordunketa zuzenean kudeatuko du ordainketa helbideratu den banketxeetako kontuetan.

Banketxeetan helbideratu gabeko ordainketak:

Tasaren ordainketa helbideratuta ez daukaten zergadunek Kutxabanken bulegoetan ordainduko dute, 08:30etik 10:30era, etxean jasoko duten kobratze jakinarazpena aurkeztuta, edo, bestela, Internet bidez. Ordainagiria galtzen bada edo jasotzen ez bada, kopia bat egingo du administrazio batzarrak.

Borondatezko epea amaitu eta diru sarrerarik egin ez bada, premiamendu bidez kobratuko da, dagokion errekargu eta guzti, otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak, Arabako zergei buruzkoak, 28. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Leziñana, 2019ko urtarrilaren 31

Errejidore-lehendakaria

JESÚS MARÍA DÍAZ DE LEZANA FERNÁNDEZ DE GAMARRA