Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

Okondoko Udala

Hasierako onespena ematea 6/2018 kreditu gehigarriari
Argitaratuta: 2019/02/11eko 18. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-18-338

Udalbatzak, 2019ko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran, 6/2018 aurrekontu aldaketaren espedienteari (mota: kreditu gehigarria) hasierako onespena ematea erabaki zuen. Horiek horrela, otsailaren 9ko 3/2004 Foru Arauak 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako espediente hori hamabost egunez izango da jendaurrean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Okondo, 2019ko otsailaren 1a

Alkatea

Sergio Tato Eguren