Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

Lantziegoko Udala

Jendaurrean jartzea alderdi sozial, juridiko, tekniko, ekonomiko eta finantzariori buruzko memoria, kapital osoa publikoa duen merkataritza sozietate bat eratzeko, Arabako Errioxako Ur Partzuergoari atxikitako udal edo erakunde publikoen ur horniketa eta saneamendurako zerbitzu publikoko jarduera emateko
Argitaratuta: 2019/02/11eko 18. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-18-336

Udal honek, 2019ko urtarrilaren 18ko bileran, erabaki zuen jendaurrean jartzea kapital osoa publikoa duen merkataritza sozietate bat eratzeko alderdi sozial, juridiko, tekniko, ekonomiko eta finantzariori buruzko memoria, Arabako Errioxako Ur Partzuergoariatxikitako udal edo erakunde publikoen ur horniketa eta saneamendurako zerbitzu publikoko jarduera emateko.

Memoria hori jendaurrean jartzen da udal honen idazkaritzan hogeita hamar egun balioduneko epeaz, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera, epe horretan egokitzatjotzen diren oharrak aurkeztu ahal izateko.

Lantziego, 2019ko urtarrilaren 31

Alkatea

Gorka Mauleon Olalde