Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

GUARDIAKO UDALA

Hirigintza hitzarmena, Guardiako Udalaren eta Araba Garapen Agentzia SAren artean, Casablancako industrialdean zenbait hobekuntza jarduketa gauzatzeko eta finantzatzeko lankidetza garatzeko
Argitaratuta: 2019/02/11eko 18. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-18-282

Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoak, bere zazpigarren xedapen gehigarriaren 8. zenbakiak ezarritakoarekin bat etorriz, hogei eguneko informazio epe publikoa zabaldu da, iragarki hau ALHAOn argitaratzen den biharamunetik zenbatzen hasita, Guardiako Udalaren eta Araba Garapen Agentzia SAren arteko lankidetzagaratzekohirigintzahitzarmenaren edukia osorik azaltzeko, Casablancako industrialdea hobetzeko zenbait jarduera gauzatzeko eta finantzatzeko helburuarekin. Epe horretan alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

BILDU DIRA

Alde batetik,

Pedro León García De Olano Guardiako Udalaren alkatea, udal horren izenean eta ordezkaritzan.

Bestetik,

Julio Guinea Martin, 16254541-G zenbakiko NANa duena, ondorio horietarako helbidea Gasteizko Joaquin Jose Landazuri kaleko 15ean duena, Araba Garapen Agentziaren (aurrerantzean AGA) izenean eta hura ordezkatuz, zuzendari gerentea den aldetik. Ordezkapen hori frogatzeko sozietatearen erabakiak publiko egiteko, botereak errebokatzeko eta botereak emateko eskrituraren fotokopia aurkezten du, 2015eko urriaren 1ean EAEko Elkargo Agurgarriko notario den Fernando Ramos Alcázarren aurrean haren protokoloaren 965 zenbakiarekin emandakoarena.

Bertaratuek, erakundeen arteko harreman orok oinarri izan behar dituen koordinazio, lankidetza eta elkarrenganako errespetuaren printzipioen esparruaren barruan, nahikoa lege gaitasun aitortzen diote elkarri lankidetzahitzarmen hau egiteko eta, horregatik, honako hau

ADIERAZTEN DUTE

1. Guardiako udalerrian dagoen Casablancako industrialdearen urbanizazioa Araba Garapen Agentziak gauzatu zuen eta Guardiako Udalak obraren harrera egin zuen (isilbidez). Industrialdea jarduera betean dago, hau da, industrialdeak urbanizazio egoera egokia du.

II. Dena den, industrialdearen egungo egoera ikusita, Araba Garapen Agentziak industria sustatzea eta Arabako industrialdeen baldintzakhobetzea helburu izanik, Guardiako Udalari jakinarazi dio industrialde hori hobetzeko zenbait obra egitea egokia litzatekeela.

III. Hain zuzen ere, Arabako Garapen Agentziak Guardiako Udalari proposatu dio industrialdean hobekuntza jarduketa hauek egitea, 202.035,28 euroko (166,971,31 euro gehi BEZa) aurrekontuarekin:

Jarduketa

Zenbatekoa (BEZik gabe)

Bideak konpontzea

Bigunguneen azaleko konponketa zehatzak, pitzatutako zonak, saretak jartzea eta abar

68.329,63. euro

Habia industrien zonan ezponda egonkortzea

Hesiak hustea, buloi berriak jartzea, ezponda goialdean areka bat egitea, ezpondaren behealdean euri urak biltzeko obra egitea

84.463,35. euro

Industrialdera doan horniketa sarea banantzea

Kutxatila egitea eta mozte-balbula jartzea

3.150,00. euro

Hidranteak konpontzea

industrialdeko sare publikoko hidranteetan konponketa zehatzak

2.216,38. euro

Seinaleztapen horizontala

industrialdeko seinaleztapen horizontala berriz margotzea

6.723,75. euro

Seinaleztapen bertikala

Kaleko seinale bertikalak eta industrialdera sartzeko seinale bertikalak jartzea

2.088,20. euro

IV. Industrialdearen egoera ikusita, Guardiako Udalak uste du beharrezkoa dela proposatutako hobekuntza jarduketak gauzatzea, aurreko atalean zehaztutakoak, eta, beraz, ados dago horiek gauzatzearekin. Hori betetzeko, obrak kontratatu eta gauzatuko ditu.

V. Proiektuan jasotako jarduketak, hitzarmen honen adierazpen zatiaren III. atalean zehazten direnak, diruz lagundu daitezkeen jarduketak dira, "Industrialdeetako Renove programa-Urbanizazioa" aplikatzearen ondorioetarako (2018ko abuztuaren 31ko ALHAO, 168 zk.). Plan horren xedea da "laguntza ematea industrialdeetan, enpresa parkeetan eta jarduera ekonomikoko guneetan kokatutako urbanizazio-gune publiko eta pribatuak berrurbanizatu, zaharberritu, birgaitu eta hobetzeko proiektuak eta ekintzakgauzatzeko" (1. artikulua), "itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak" (2.1 artikulua) ematearen bidez. Diruz lagundu daitezkeen dirulaguntzen barruan sartzen dira "berrurbanizazioko proiektuak idaztea eta/edo gauzatzea, urbanizaziora bideratutako partzelakberroneratzea, birgaitzea eta hobetzea, eta industrialdeetako ekipamenduak, dotazioa eta jabetza publikoa".

VI. Hori dela eta, Guardiako Udalak zegokion dirulaguntza eskatu zuen, eta 2018ko abenduaren 18ko ebazpenaren bidez (RP-0066-2018 espedientea), eskaera onetsizitzaion, 83.285,66 euroko zenbatekoarekin. Dirulaguntzaren ehuneko 25, hau da, 20.821,41 euro, aurrerakin moduan ordainduko zaio.

SPRIk 62.464,25 euro, edo bere kasuan dagokiona, ordaindu beharko dio Guardiako Udalari diruz lagundutako jarduketa amaitzean, "Industrialdeetako Renove Plana-Urbanizazioa" programaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera.

VII. Araba Garapen Agentzia SAk Hitzarmen honen III. atalean zehaztutako hobekuntza jarduketen finantziazioan parte hartu nahi du, aurreko zatian identifikatutako dirulaguntzakestaltzen ez duen zatian.

Aurretik azaldutako guztiagatik, alderdiek lankidetzahitzarmen hau izenpetzea adostu dute, klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea

Hitzarmen honen xedea da Guardiako Udalaren eta Araba Garapen Agentzia SAren arteko lankidetzabaldintzakezartzeahitzarmen honen adierazpen zatiko III. atalean zehaztutako jarduketak gauzatzeko eta finantzatzeko, Casablancako industrialdea eguneratzera eta hobetzera bideratuta daudenak.

Bigarrena. Guardiako Udalaren konpromisoak

Guardiako Udalak konpromiso hauek hartuko ditu:

1. Hitzarmen honen adierazpen zatiko III. atalean zehaztutako jarduketen egikaritzeakontratatzea. Horretarako, Araba Garapen Agentzia SAren laguntza teknikoa izango du eta Araba Garapen Agentziak gainbegiratuko ditu obrak.

Obren kontratazioa Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak xedatutakoaren arabera egingo da.

2. Hitzarmen honen adierazpen zatiko III. atalean zehaztutako jarduketen egikaritze kostua ordaintzea, lehenik eta behin hitzarmen honen adierazpen zatiko VI. atalean zehaztutako dirulaguntzaren kontura, edo jaso ditzakeen edo jadanik jasotako beste baliabide batzuen kontura, hitzarmen honen bosgarren klausulan aurreikusitakoaren arabera.

3. Hitzarmen honen adierazpen zatiko V. atalean zehaztutako "Industrialdeetako Renove Plana- Urbanizazioa" (2018ko abuztuaren 31ko ALHAO, 168 zk.) izeneko laguntza programak emandako dirulaguntzaordaintzeko ezarritako baldintzakbetetzea, baita programa horretan dirulaguntzen erakunde onuradunentzat ezarritako betebeharrak betetzea ere.

4. Araba Garapen Agentziaribidaltzeahobekuntza jarduketak gauzatzeko ardura duten enpresek bidatzen dizkioten obra ziurtapenaren edo fakturen kopiak.

5. Araba Garapen Agentzia Sari itzultzea sozietate horrek aurreratu dion zenbatekoa onartutako baina ordaindu gabeko dirulaguntzagatik (onartutako dirulaguntzaren % 75, edo kasuan kasuko emaitza), SPRIk dagokion zenbatekoa ordaindu eta 10 eguneko epean.

6. Harrera akta sinatzea, hitzarmen honen adierazpen zatiko I. atalean zehaztutako urbanizazio obren isilbidezko harrera berresteko, hitzarmenaren adierazpen zatiko III. atalean zehaztutako hobekuntza jarduketak egikaritzeko obra behar bezala amaitu ondoren.

Hirugarrena. Araba Garapen Agentzia SAren konpromisoak

Araba Garapen Agentzia SAk konpromiso hauek hartzen ditu:

1. Hitzarmen honen adierazpen zatiko III. atalean zehaztutako hobekuntza jarduketen egikaritze kostuak ordaintzea, dirulaguntzarik jaso ez duen zatiari dagokionez.

2. Gainera, onartutako dirulaguntzaren % 75 aldi batean finantzatzea, hitzarmen honen adierazpen zatiko VI. atalean zehaztutako % 25eko aurrerakinean sartuta ez dagoena.

3. Guardiako Udalari behar duen laguntza teknikoa ematea hitzarmen honen adierazpen zatiko III. atalean zehaztutako jarduketak behar bezala kontratatzeko eta egikaritzeko, eta obra horiek egikaritzea berrikustea.

Laugarrena. Proiektuan jasotako obra garatzea

Bi aldeek adostu dute hitzarmen honen adierazpen zatiko III. atalean zehaztutako jarduketak egikaritzean hartutako erabakiek, aurrekontuan eragina badute, Araba Garapen Agentzia SAk idatzizonetsi beharko dituela beren beregi.

Inguruabar hori lehiaketaren esleipendun diren kontratistei jakinaraziko zaie.

Bosgarrena. Finantzaketa eta ordainketa

Hitzarmen honen xede diren jarduketen lizitazio aurrekontua 202.035,28. eurokoa da (166.971,31. euro gehia BEZa), Araba Garapen Agentzia SAK bere gain hartutako finantzaketa konpromisoa gorabehera.

Zehazki, finantzaketa hau aurreikusten da:

Araba Garapen Agentzia SA

118.749,62. euro

Udala (dirulaguntza)

83.285,66. euro

Obraren kostu osoa

202.035,28. euro

Aurreikusitako hobekuntza jarduketen ordainketa Guardiako Udalak egingo du, eta jarduketa horien egikaritze materialaz arduratzen diren enpresek haren izenean egingo dituzte dagozkion ziurtapen eta fakturak.

Araba Garapen Agentzia SAk honela hartuko du parte jarduketa horiek egikaritzekofinantzazioan: Guardiako Udala obra egikaritzen joan ahala, obra ziurtapen edo fakturak bidaliko dizkio, eta Araba Garapen Agentziak horietan jasotako kopurua ordainduko du.

Araba Garapen Agentziakfinantziazioan parte hartuko du Guardiako Udalak dirulaguntza aurrerakin (20.821,41. euro) moduan jasotako kopurua agortzen duenean. Hori dela eta, Guardiako Udalak kopuru hori (20.821,41. euro) bidaltzen zaizkion lehen obra ziurtapen edo fakturak ordaintzeko erabiliko du, eta Araba Garapen Agentzia SAren finantziaziora joko du dirulaguntzaren aurrerakina ez denean nahikoa ziurtapen horiek ordaintzeko.

Obra amaitutakoan, eta SPRIk Guardiako Udalari onartutako dirulaguntzaren gainerako zenbatekoa ematen dionean, Guardiako Udalak kopuru hori Araba Garapen Agentzia SAri itzuliko dio, hitzarmen honen 2.5 klausulan jasotakoaren arabera.

Seigarrena. Auziak eta gatazkak

Lankidetzahitzarmen honek administrazio izaera du eta, horrenbestez, hura betetzeko, interpretatzeko, ebazteko eta ondorioak izateko sortzen diren kontu guztiak, alderdien arteko akordiorik ez badago (aldez aurretik beti akordio adiskidetsualortzen saiatuko baita), administrazioarekiko auzien jurisdikzioari jakinaraziko zaizkio, berak ebatz ditzan.

Zazpigarrena. Hitzarmenaren ondorioak eta iraupena

Hitzarmen honek ez du ekarriko parte hartzen duten aldeek beren eskumenei uko egiterik edo eskumen horiek aldatzerik. Aldeek, beraz, hitzarmen honetan hartzen dituzten konpromisoei dagozkien erantzukizunakhartzen dituzte beren gain, ez besterik.

Hitzarmenakizenpetzen den egunetik sortuko ditu ondorioak eta ordutik aurrera behartuko ditu parte hartzaileak. Hitzarmenaren xede diren obren berme epea amaitu arte egongo da indarrean.

Alderdiren batek ez baditu hartutako konpromisoak betetzen, beste alderdiak konpromisoak zehatz-mehatz betetzeko exijitu ahalko du edo hitzarmenasuntsiarazteko eskatu.

Guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzanargitaratzen da hau.

Guardia, 2019ko urtarrilaren 28a

Alkate-lehendakaria

J. Pedro Leon Garcia de Olano