Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

EKONOMIA GARAPENAREN ETA LURRALDE OREKAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 52/2017 Foru Dekretua, urriaren 3koa, onartzen dituena kontzejuetako batzarburu eta batzarkideak hautatzeko prozeduran erabili beharreko gai eta inprimakien ezaugarriak
Argitaratuta: 2017/10/06eko 115. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2017-115-3610

Arabako Lurralde Historikoko kontzejuetako errejidore eta kideak hautatzeko foru arauak foru aldundia gaitzen du, alde batetik, arauan xedatzen dena garatzeko, eta, aldi berean, hamahirugarren artikuluak korporazioari agintzen dio erabiliko diren txartelak eta gutun azalak prestatu ditzala.

Hortaz, beharrezkoa da zehaztea zein ezaugarri izango dituzten hauteskunde prozeduran erabili beharreko elementu eta inprimakiek.

Foru Gobernu Kontseiluarenmaiatzaren 23ko 29/2017 Foru Dekretuak, onarpena ematen dienak xedapen orokorrak egiteko prozedurari, arau eraginari eta genero eraginari buruzko txostenak egiteko gidei eta araugintza teknikari buruzko jarraibideei, bere 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, dekretu hau haren aplikazio eremutik kanpo geratzen da, ordenamendu juridikora eransten ez den administrazio egintzahutsa izateagatik.

Horregatik, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak proposatuta, eta niri dagozkidan ahalmenez baliatuz,

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Hautagaiak izendatzeko eskaerak Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeari (egoitza: Arabako Justizia Jauregia, Gasteiz Hiribidea, 18, Gasteiz) zuzenduriko idazki baten bidez aurkeztuko dira, Arabako Lurralde Historikoko kontzejuetako errejidore eta kideak hautatzeko foru arauaren bederatzigarren artikuluan xedatutako epean eta EC. 1 ereduaren arabera, zeina I. eranskin gisa ageri baita. Eredu horien aleak nola Hauteskunde Batzordeari hala Arabako administrazio batzarrei eta udalei bidaliko zaizkie.

Bigarrena. 1. Arabako administrazio batzarretako errejidore eta kideen hauteskundeetan erabili beharreko hautetsontziak apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuan hauteskunde orokorretarako xedatutakoak izango dira, eta foru aldundiak lurralde historikoko Hauteskunde Batzordeari emango dizkio, eta batzorde horrek administrazio batzarretako lehendakarien esku utziko ditu, hauteskunde mahaien lehendakari ere badirenez gero.

Aurreko paragrafoan xedaturikoa gorabehera, Hauteskunde Batzordeak baimena eman ahalko du aurreikusitakoa ez den beste hautetsontzi bat edo botoak jasotzekoegokitzatjotzen diren beste ontzibatzukerabiltzeko.

2. Bai hautetsontziak bai Hauteskunde Batzordeak baimendutako ontziak, hala badagokio, itxita eta zigilatuta egon beharko dira.

Zigiluak itxitura bat izango dira eragotziko dutena hautetsontziairekitzea mahaikideak jakinaren gainean egon gabe.

Baldin eta zigilua apurtu edo hondatzen bada, mahaiko lehendakariak hautetsontziaitxiko du bere eskura dagoen edozein elementu erabilita.

Hirugarrena. 1. Txartelak horiak izango dira, edozein tonutakoak, eta foru aldundiak Hauteskunde Batzordeari emango dizkio, zeinak hauteskunde mahaietako lehendakariei emango baitizkie hartu agiriarekin, eta ez dira izango, inola ere, erakunde bakoitzeko hautagaien halako bi baino gutxiago.

2. Administrazio batzarretako errejidore eta kideen txartelak erabaki honen II. eta III. eranskinetan EC. 2 eta EC. 3 gisa ageri diren ereduen bezalakoak izango dira.

Haiek guztiek, goialdean, idazkun hau izango dute inprimatuta: "Arabako Kontzejuetako Errejidore eta Kideak Hautatzeko Hauteskundeak - Elecciones de Regidores/as y Vocales de los Concejos de Álava".

3. Baldin eta erakunderen batean aurkeztu bada hautagai gehiago administrazio batzarrean bete beharreko postuak baino edo haien beste, EC. 2 ereduaren txartelak erabiliko dira, eta haietan jasoko dena da izendatutako hautagaien izena eta bi abizenak, alfabetoaren ordenan, aurrean laukitxo bat daukatela. Goialdean, erakundearen izena ere agertuko da.

Letrakera berdin-berdina erabili beharko da hautagai bakoitzarentzat.

4. Baldin eta erakunderen batean ez bada izendatu hautagairik edo hautagai kopurua administrazio batzarrean hautatu beharreko kideak baino gutxiago bada, txartelak EC. 3 ereduari egokituko zaizkio.

Laugarrena. 1. Txartelentzako gutun azala IV. eranskinean ageri den EC.4 izeneko ereduari egokituko zaio, eta kanaberaren edo lastoaren kolorekoa izango da, tonua edozein dela ere.

Aurkiaren erdialdean, idazkun hau izango dute inprimatuta: "Arabako Kontzejuetako Errejidore eta Kideak Hautatzeko Hauteskundeak - Elecciones de Regidores/as y Vocales de los Concejos de Álava". Premiarik izanez gero, kanabera edo lasto koloreko edozein gutun azal erabili ahalko da, ereduaren neurrikoak gutxi gorabehera, eta ez du zertan inolako idazkunik eduki.

2. Gutun azalak eta txartelak foru aldundiak emango dizkio Hauteskunde Batzordeari, eta batzorde horrek hauteskunde mahaietako lehendakariei helaraziko dizkie hartu agiriarekin, baita deitutako hauteskundea egiteko beharrezkoak diren bezainbat helarazi ere.

Bosgarrena. Onarpena ematea V. eranskinetik IX. eranskinera zehaztutako eredu inprimatuei, zeinak eredu hauei baitagozkie:

- EC. 5 Boto emaileen zerrenda.

- EC. 6 Boto kontaketaren ziurtagiria.

- EC. 7 Bilkuraren akta orokorra.

- EC. 8 Hauteskunde agirien gutun azala.

- EC. 9 Hauteskunde agirien gutun azala.

Seigarrena. Aipatutako eranskinetan dauden inprimaki guztiak ofizialak izango dira, eta Arabako Foru Aldundiak dagokionean helaraziko dizkio Hauteskunde Batzordeari, hauteskunde mahaien artean banatzeko.

Edonola ere, ezingo da hauteskunde egintzen aurka egin, dekretu honetan aipatzen diren ereduak ez erabiltzeagatik, baldin eta Hauteskunde Batzordeak baimena ematen badu edo onartzen badu beste batzukerabiltzea; baita eskuz edo makinaz paper normalean idatzitako agiriak ere, salbu eta txartelak eta gutun azalak.

Zazpigarrena. Baldin eta hauteskundearekiko auzi errekurtsoaren bidez, deusez aitortzen bada hautagairen baten izendapena, hori baino lehenago egindako txartelak baliozkoak izango dira ondorio guztietarako. Txarteletan hautagaien izena inprimatuta edo mekanografiatua agertzen bada eta izen horiek bazter utzita badaude hauteskundearekiko auzi errekurtsoabaietsi delako, eta txartel horien bidez botoa eman bada, boto horiek baliogabeak izango dira.

Zortzigarrena. Dekretu hau ALHAOn argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 3a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZALEZ VICENTE

Diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua

MARÍA PILAR GARCÍA DE SALAZAR OLANO

Lurralde Orekaren zuzendaria

IÑAKI GUILLERNA SAENZ

ERANSKINAK

I. ERANSKINA: Hautagaitzen aurkezpena. (EC. 1 eredua).

II. ERANSKINA: Kontzeju batean hautagai gehiago izendatu bada hautatu beharreko administrazio batzarreko kideak baino edo haien beste, txartel hau erabili behar da (EC. 2 eredua).

III. ERANSKINA: Kontzeju batean ez bada izendatu hautagairik, edo hautatutakoak badira hautatu beharreko administrazio batzarreko kideak baino gutxiago, txartel hau erabili behar da (EC. 3 eredua).

IV. ERANSKINA: Botoa emateko gutun azala (EC. 4 eredua).

V. ERANSKINA: Boto emaileen zerrenda zenbakiduna. (EC. 5 eredua).

VI. ERANSKINA: Boto kontaketaren ziurtagiria, jendaurrean jartzeko (EC. 6 eredua).

VII. ERANSKINA: Bilkuraren akta orokorra. (EC. 7 eredua).

VIII. ERANSKINA: Hauteskunde agirien 1 zenbakiko gutun azala, Hauteskunde Batzordearen ordezkariari emateko kontzejuak kokaleku duen udalerrian, zeinak, aldi berean, Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeari emango dion (EC. 8 eredua).

IX. ERANSKINA: Hauteskunde agirien 2 zenbakiko gutun azala, Hauteskunde Batzordearen ordezkariari emateko kontzejuak kokaleku duen udalerrian, hark artxibatu dezan (EC. 9 eredua).