DocumentoII - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA
MANDAITAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA
Hasierako onarpena ematea etxeak edateko urez hornitzearen tasa arautzen duen zerga ordenantzaren aldaketari
Argitaratuta: 2016/02/10eko 16. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-16-331
Kontzeju honek, 2016ko otsailaren 2ko aparteko bilkuran, hasierako onarpena eman zion etxeak edateko urez hornitzearen tasa arautzen duen zerga ordenantzaaldatzeari, zehaztasun hauekin bat etorriz:
Ordenantzaren eranskineko XIV. paragrafoak jasoriko tarifak aldatzea.
Eta hori jendaurrean jartzen da, interesdunek espedientea aztertu eta egoki deritzeten erreklamazioak egiteko aukera izan dezaten. Erreklamaziook idatziz egingo dira, eta horretarako hogeita hamar egun izango dituzte, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Adierazitako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onartuko da ordenantzaren aldaketa.
Mandaita, 2016ko otsailaren 2a
Lehendakaria
Luis Maria Ibañez Arrondo