Arabako Foru Aldundiaren ataria, Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuko dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortua. Hainbat motatako agiriak biltzen ditu katalogo horrek: aldundiarenak berak, eta beste erakunde publiko batzuek (Kontzejuek eta Arabako udalek) edo entitate pribatuek (familiek, enpresek edo elkarteek) dohaintza, erosketa edo gordailu bidez emanak. Haren testu, kartografia, argazki eta musika notatuzko funtsen bitartez (1930. urtera arte, gehienbat testuak, eta ordutik aurrera gainerako hirurak), erabiltzaileak aukera du erregistro katalografikoetara sartzeko, bai eta irudi digitalizatuetara ere, zenbait kasutan.