Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA FORU ADMINISTRAZIOAREN SAILA

436/2021 Foru Agindua, azaroaren 17koa. Deialdia, Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza Atalaren buru lanpostua (kodea: 1088.001) berariazko lehiaketa bidez betetzeko
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3940

Nekazaritza Zuzendaritzak eskatzen du Ehiza eta Arrantza Ataleko buruaren lanpostu hutsa betetzeko. 1088.001 kodea du eta Mendi Zerbitzuari atxikita dago.

Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak 46.1 artikuluan ezartzen du funtzionarioentzako gordeta dauden lanpostuak lanpostu zerrendetan ezarritakoaren arabera beteko direla, lehiaketa eta izendapen askeko sistemen bitartez.

Arabako Foru Aldundian indarrean dagoen lanpostu zerrendak ezartzen duenez, Ehiza eta Arrantza Atalaren buru lanpostua Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioek beteko dute lehiaketa bidez.

Arabako Lurralde Historikoko aurrekontua gauzatzeari buruzko Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, Kontuhartzailetza eta Kontrol Zerbitzuak eman duen 228 zenbakiko aurretiazko fiskalizazioaren aldeko txostena aztertu da.

Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 30eko 154/1993 Foru Dekretuaren bidez, funtzio publikoaren alorreko eskumenak ezarri ziren. Bestalde, ekainaren 1eko 23/2021 Foru Dekretuaren bidez, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onetsi zen. Bi dekretu horietan ezarritakoarekin bat etorriz,

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Deialdia egitea, Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza Atalaren buru lanpostua (kodea: 1088.001) berariazko lehiaketa bidez betetzeko.

Bigarrena. Onartzea deialdia arautuko duten oinarriak eta parte hartzeko eskaera orria (I. eta
II. eranskinak).

Hirugarrena. Argitaratzea deialdi honen xede den lanpostuari esleitutako zeregin eta egitekoen zerrenda (III. eranskina).

Laugarrena. Foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko administrazioarekiko auzietarako epaitegian, edo, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa hilabeteko epean, ebazpena hartu duen organo berean. Hori guztia, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzibideen jurisdikzioa arautzen duenak, 46.1. artikuluan -urriaren 1eko 39/2015 Legearen, herri administrazioen administrazio prozedura erkidearenaren, 123. artikuluarekin lotuta- xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 17a

Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua

CRISTINA GONZÁLEZ CALVAR