Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

DIPUTATU NAGUSIAREN SAILA

Diputatu Nagusiaren Kabinetearen Zuzendaritzaren urriaren 25eko 4258/2021 Ebazpena, agin­tzen duena Arabako Foru Aldundiko sailek hainbat erakunde eta elkarterekin izenpetutako lankidetza hitzarmenen laburpenak argitaratzeko
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3939

Diputatu Nagusiaren Saileko Idazkaritza Teknikoko eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuari lankidetza hitzarmenen hainbat kopia bidali zaizkio, Arabako Foru Aldundiko sailek behar bezala sinatuta.

Kontuan hartu da horretarako zer xedatzen duten Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47. artikuluak eta ondorengoek; Arabako Foru Aldundiaren antolaketa, funtzionamendu eta araubide juridikoari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak 79. artikuluan, eta Diputatuen Kontseiluaren maiatzaren 11ko 129/1993, urriaren 29ko 95/1996 eta maiatzaren 27ko 53/1997 foru dekretuek.

Lehen aipatutako lege aginduak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzkoak, 102. artikuluan eta Diputatuen Kontseiluaren urriaren 29ko 95/1996 Foru Dekretuaren hirugarren apartatuan xedatutakoaren arabera dagozkidan eskumenak egikarituz, ondoko hau

EBAZTEN DUT

AgintzeaALHAOn argitaratu daitezela lankidetzahitzarmen hauek:

IZENPETZE EGUNA: 2021eko maiatzaren 18a

Izenpetu duten organoak:

Alde batetik: Emilio Sola Ballojera, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saileko foru diputatua eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakaria.

Bestetik: Gorka Salazar Senso, Gaubeako Udaleko alkatea.

Bestetik: Juan Carlos Medina Martínez, Añanako Udaleko alkatea.

Eta bestetik: Francisco Javier Uriarte Jairo, Lantarongo Udaleko alkatea.

Hitzarmenaren xedea: Gaubea, Añana eta Lantarongo udalen menpeko oinarrizko gizarte zerbitzuak ematea, zeinak udal eskumenekoak baitira.

Finantzaketa: 51.710,00 euro.

Indarraldia: 2021eko abenduaren 31.

Luzapena: ez da jasotzen.

IZENPETZE EGUNA: 2021eko ekainaren 29a

Izenpetu duten organoak:

Alde batetik: Emilio Sola Ballojera, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saileko foru diputatua eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakaria.

Bestetik: Ibernalo Basterra Txasko, Kanpezuko Udaleko alkate-lehendakaria.

Hitzarmenaren xedea: Kanpezun dagoen etxebizitza komunitarioa kudeatu eta funtzionarazteko lanetan laguntzea. Etxebizitzak 14 egoitza plaza eta eguneko arretako 4 plaza ditu guztira.

Finantzaketa: 256.089,50 euro.

Indarraldia: 2021eko abenduaren 31.

Luzapena: ez da jasotzen.

IZENPETZE EGUNA: 2021eko uztailaren 30a

Izenpetu duten organoak:

Alde batetik: Cristina González Calvar, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua.

Bestetik: Javier Ochoa de Alaiza Pérez, Ikaslan Araba-Arabako Lanbide Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Elkarteko lehendakaria.

Hitzarmenaren xedea: Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailaren eta IKASLAN ARABA Elkartearen arteko harremanak formalizatzea, modu osagarrian egin ditzaten beren helburuak betetzeko dagozkien ekintzak.

Aldeen ekarpenak eta konpromisoak: Arabako Foru Aldundiaren aldetik, Ikaslan Arabari 17.250,00 euroko dirulaguntza ematea Arabako Foru Aldundiaren 2021eko ekitaldirako gastu aurrekontuaren kontura.

Indarraldia: hitzarmena sinatzen den urtea.

Luzapena: ez da jasotzen.

IZENPETZE EGUNA: 2021eko abuztuaren 2a

Izenpetu duten organoak:

Alde batetik: Ramiro González Vicente, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusia.

Bestetik: María Pilar García de Salazar Olano, lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatua.

Bestetik: César Rico Ruiz, Burgosko Diputazio Probintzialaren presidentea.

Eta bestetik: Lorenzo Rodríguez Pérez, Burgosko Diputazio Probintzialaren 1. presidenteordea.

Hitzarmenaren xedea: Kultura, hezkuntza eta kirol arloko jarduerak sustatzea, esparru akordioaren hirugarren klausulako 13. apartatuan erakunde sinatzaileen arteko lankidetzaren lehentasunezko xedetzatjotzen baitira, Trebiñuko enklabeko biztanleentzat. Horretarako, eginkizun eta erantzukizunen banaketa antolatzen du eta zehazten du zein jarduketa egokituko zaien bakoitzaren administrazio zerbitzueihitzarmen honen indarraldian.

Indarraldia: 2021eko abuztuaren 2tik, eta ezin da 4 urtez baino gehiagoz luzatu.

Luzapena: Indarraldia amaitu aurreko edozein unetan, alderdiek berariaz hala adosten badute, esparru hitzarmenaren iraupen berarekin.

IZENPETZE EGUNA: 2021eko abuztuaren 2a

Izenpetu duten organoak:

Alde batetik: Ramiro González Vicente, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusia.

Bestetik: María Pilar García de Salazar Olano, lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatua.

Bestetik: César Rico Ruiz, Burgosko Diputazio Probintzialaren presidentea.

Eta bestetik: Lorenzo Rodríguez Pérez, Burgosko Diputazio Probintzialaren 1. presidenteordea.

Hitzarmenaren xedea: Alderdien artean, ondasun historiko artistiko babestuak kontserbatzea, mantentzea eta zaharberritzeabultzatzeko jarduera ezartzea, esparru akordioaren hirugarren klausulako 8. apartatuan haien arteko lankidetzaren lehentasunezko xedetzatjotzen baita, Trebiñuko enklabeko biztanleentzat. Horretarako, eginkizun eta erantzukizunen banaketa antolatzen du eta zehazten du zein jarduketa egokituko zaien bakoitzaren administrazio zerbitzueihitzarmen honen indarraldian.

Indarraldia: 2021eko abuztuaren 2tik, eta ezin da 4 urtez baino gehiagoz luzatu.

Luzapena: Indarraldia amaitu aurreko edozein unetan, alderdiek berariaz hala adosten badute, esparru hitzarmenaren iraupen berarekin.

IZENPETZE EGUNA: 2021eko abuztuaren 2a

Izenpetu duten organoak:

Alde batetik: Ramiro González Vicente, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusia.

Bestetik: María Pilar García de Salazar Olano, lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatua.

Bestetik: César Rico Ruiz, Burgosko Diputazio Probintzialaren presidentea.

Eta bestetik: Lorenzo Rodríguez Pérez, Burgosko Diputazio Probintzialaren 1. presidenteordea.

Hitzarmenaren xedea: Alderdien arteko elkarlanean eta biek parte hartuz sustapen jarduera ezartzea, gazteriaren arloko politika publikoen arloan, esparru akordioaren hirugarren klausulako 3. apartatuan haien arteko lankidetzaren lehentasunezko xedetzatjotzen baita, Trebiñuko enklabeko gizartearentzat. Horretarako, eginkizun eta erantzukizunen banaketa antolatzen du eta zehazten du zein jarduketa egokituko zaien bakoitzaren administrazio zerbitzueihitzarmen honen indarraldian.

Indarraldia: 2021eko abuztuaren 2tik, eta ezin da 4 urtez baino gehiagoz luzatu.

Luzapena: Indarraldia amaitu aurreko edozein unetan, alderdiek berariaz hala adosten badute, esparru hitzarmenaren iraupen berarekin.

IZENPETZE EGUNA: 2021eko irailaren 28a

Izenpetu duten organoak:

Alde batetik: Maria Blanca de la Peña Bernal, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua.

Bestetik: Jesús María Llano Loizaga, Miñaogutxiko Administrazio Batzarreko lehendakaria.

Hitzarmenaren xedea: Arabako Foru Aldundiaren eta Miñaogutxiko Administrazio Batzarraren arteko lankidetza hitzarmena, Miñaogutxin (Araba) A-3604 errepidea egokitzeko eta urbanizatzeko eraikuntza proiektua gauzatzeko.

Finantzaketa:

- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila: 235.188,86 euro, BEZa barne.

- Lurralde Orekaren Saila: 610.634,93 euro, BEZa barne.

- Miñaogutxiko Administrazio Batzarra: 320.937,09 euro, BEZa barne.

Indarraldia: 4 urte.

Luzapena: 4 urte gehiago.

Gasteiz, 2021eko urriaren 25a

Kabinete eta Komunikazio zuzendaria

ELENA FERREIRA SEBASTIÁN