Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

AIARAKO UDALA

Aiarako Udaleko alkateak emandako 2021eko azaroaren 25eko Dekretuaren laburpena, zeinak onesten dituen Aiarako udalerriko administrazio batzarrei dirulaguntzak emateko deialdia 2021eko obren eta ordainsari teknikoen gastuetarako
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3938

BDNS(Identif.): 597107

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak: (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/597107).

Lehenengoa. Onuradunak

Dirulaguntza hauen onuradun izango dira udalerriko administrazio batzar guztiak.

Bigarrena. Xedea

Deialdi honen xedea da arautzea Aiarako udalerriko administrazio batzarrei 2021eko ekitaldirako dirulaguntzak ematea, helburu jakin baterako, obrak egiteko eta haien ordainsari teknikoak ordaintzeko.

Hirugarrena. Oinarri arautzaileak

Dirulaguntza hauek emateko oinarri arautzaileak alkatearen 2021eko azaroaren 25eko 688 Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Oinarri arautzaileak obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako Aiarako administrazio batzarreidirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan jasota daude. 2018ko otsailaren 28ko ALHAOn (25 zk.) argitaratu zen.

Laugarrena. Zenbatekoa

Dirulaguntzak emateko prozedurari jarraikiz, eta dirulaguntzaren beraren izaera kontuan hartuta, dirulaguntza honetara bideratutako gehieneko zenbateko orokorra proportzionalki banatuko da onuradunen artean, oinarri hauetan ezarritako mugekin. Udalaren 2021rako aurrekontuan, gastu aurrekontuko esleipen hauek dira muga:

Partida: 943.734000: 35.000,00 euro.

Partida: 943.734001: 35.000,00 euro.

Administrazio batzarbakoitzak obra bakarrerako eskatu ahalko du dirulaguntza. Deialdiaren oinarrietan zehaztutako obra motarako eskatu ahalko da laguntza.

Dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, oinarrizko azpiegitura obrak lehenetsiko dira (3.1.2.a oinarrian jasotakoaren arabera), eta kontuan hartuko da obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako Aiarako administrazio batzarrei dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan xedatutakoa.

Deialdiaren oinarrietan zerrendatutako ordainsari teknikoen ehuneko berrogeita hamar lagunduko da diruz. Administrazio batzar bakoitzak dirulaguntza eskatu ahalko du nahi adina ordainsari estaltzeko. Hala ere, dirulaguntzaren urteko muga 6.000,00 eurokoa izango da, administrazio batzar bakoitzeko, aurkeztutako eskari guztietarako.

Halako laguntzetara esleitutako aurrekontu aplikazioaren gehieneko zenbatekoarekin ezin badira erantzun aurkeztutako eskari guztiak, obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako Aiarako administrazio batzarreidirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Bosgarrena. Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik 2021eko abenduaren 17ra aurkeztu beharko dira, biak barne.

Seigarrena. Beste datu batzuk

Eskaeraren eranskin guztiak beteta aurkeztu beharko dira.

Arespalditzan, 2021eko azaroaren 25ean

Alkatea

GENTZA ALAMILLO UDAETA