Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

KULTURA ETA KIROL SAILA

320/2021 Foru Agindua, azaroaren 18koa. Arabako Lurralde Historikoan eskola-kirola ikuska­tzeko araudia
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3937

Eskola kiroleko lehiaketen diziplina araubidea honako hauek osatzen dute: 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena; 391/2013 Dekretua, uztailaren 23koa, Eskola kiroleko lehiaketen diziplina araubideari buruzkoa; lurralde historikoetako foru erakundeek aurrekoa garatuz emandako araudia, eta erakunde antolatzaileek onesten dituzten diziplina xedapenak.

Aurretik aipatutako lehenengo legeak, hau da, Euskadiko kirolaren Legeak, bere 120. artikuluan xedatzen du lizentziak edo baimenak emateko eskumena duen administrazioak ikuskatuko dituela instalazioak eta jarduerak.

Eskola kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretuaren arabera, Arabako Foru Aldundiak eskumenak ditu eskola kirolaren arloan eta, halatan, 23. artikuluak honela xedatzen du: "Lurralde historikoetan kirolaren eskumena duten foru organoek, bakoitzak bere eskumen esparruaren barruan, eskola kirolaren gaineko ikuskatzefuntzioak egingo dituzte. Horretarako, eskola kirolaren alorreko lege eta arau xedapenak betearaziko dituzte".

Hala, autonomia erkidegoko araudiak ikuskaritzaren alorrean esleitzen dizkion eskumenez baliatuz, Arabako Lurralde Historikoko Eskola Kirolari buruzko urriaren 28ko 21/2020 Foru Arauak, eskola kirolaren arloan indarrean dagoen araudiaren ez-betetzeak galarazi edo zuzentzensaiatzeko helburuaz, eta betiere kirolean balioak sustatzeko asmoz, horren barruan indarrean dauden arauak eta akordioak betetzea dagoelarik, bere V. tituluan gaitu egiten du Arabako Foru Aldundia ikuskatze alorreko eskumen horiek garatzeko. Zehazkiago, gaitu egiten du Arabako Foru Aldundian kirol arloko eskumena duen Sailaren burua hura garatu eta gauzatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Beste alde batetik, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa), 25.3 artikuluan, EAEko administrazio publikoen eginbeharren artean, hau aipatzen du: "neurri egokiak hartu... kirol-modalitate guztietan emakumeek eta gizonek tratu- eta aukera-berdintasuna izango dutela bermatzeko". Ildo horretan, aipatutako 21/2020 Foru Arauaren 18. artikuluan xedatzen da eskola kiroleko ikuskaritzaren eginkizunetako bat dela emakumeen eta gizonen berdintasunaren kontuan indarrean dagoen araudia, kirolari aplikatua, betetzen den zaindu eta kontrolatzea.

Azaldutako aginduak ikusirik, eta dauden ikuskatze premiak kontuan hartuz, eskola kirolaren eremuan ikuskatzeak egiteko behar diren bideak gaitu dira, Arabako Lurralde Historikoan eskola kirolaren ikuskatzailetzak bete behar dituen antolaketa eta prozedura arautuz.

Foru aginduaren egituraz denaz bezainbatean, haren I. tituluan Arabako eskola kiroleko ikuskaritzariaplikatzekoak zaizkion xedapen orokorrak jasotzen dira, horien artean eskola kirolaren ikuskatzeekintzaoinarritzen den printzipioen arauketa nabarmentzen delarik. Xedapen orokorrak ezarri eta gero, II. eta III. tituluetan ikuskatzeekintzaren eginkizunak eta helburuak jasotzen dira, arreta berezia jarriz ikuskatzearen gai diren jardueretan, baita ikuskatze eginkizuna gauzatzearen inguruko xedapenak ere, azken titulu horretan harekiko lotura daukaten pertsona guztien eskubideak eta eginbeharrak jasotzen direlarik.

Foru agindu honen IV. titulua ikuskatze prozedurari buruzkoa da, ikustaldiaren garapena eta ikuskatze txostena bezalako alderdi garrantzitsuak jasotzen dituela, eta V. tituluan ikuskatze ekintzaren beharrezko plangintzaz dihardu.

Azkenean, gaitzeari, eranskinak onesteari eta indarrean jartzeari buruzko ohiko xedapenekin bukatzen da foru agindu hau.

Agindu hau izapidetzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) jasotako arauketa onaren printzipioei jarraitu zaie, zeinak maia­tzaren 23ko 29/2017 Foru Dekretuaren I. eranskineko 3. artikuluan jasota baitaude. Foru dekretu horrek hauexek onesten ditu: izaera orokorreko xedapenak egiteko prozedura, araupetze eta genero eraginaren txostenak egiteko gidak eta araugintza teknikarako zuzentarauak.

Hala, azaldutako aurrekarietan, behar adina arrazoitu da Arabako Lurralde Historikoko eskola kiroleko ikuskatze prozedura arautu beharra dagoela eta, gainera, ekintza arauemaile proportzionatua da, lortu nahi den helburua erdiesteko ezinbesteko gutxienekora mugatzen baita.

Halaber, segurtasun juridikoaren printzipioabermatzen da, nahikoa justifikatuta gelditzen delako ordenamendu juridikoan sartzen dela eta hura ematen duen organoa gaituta dagoela.

Gardentasun printzipioari dagokionez, ez da urratu; izan ere, entzunaldiko eta jendaurrean jartzeko aginduzko izapideetatik pasatu da eta, nolanahi ere, onetsi bezain laster ALHAOn argitaratzeko aginduko da.

Efizientziaprintzipioari gagozkiola, proposatutako arautze horrek, duen izaera dela-eta, ez dakarkie herritarrei ez administrazio karga osagarririk ez premiagabekorik, ez baliabide publikoen kontsumo handiagorik.

Horregatik, Arabako Foru Administrazioko KontsultaBatzordearientzun, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hau

XEDATZEN DUT

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea

Foru Agindu honen xedea Arabako lurralde historikoan eskola kirolaren ikuskaritzak bete beharreko antolamendua eta prozedura arautzea da.

2. artikulua. Eskola kiroleko ikuskatzeekintzaoinarritzen den printzipioak

1. Eskola kiroleko ikuskaritzarenzerbitzura dagoen pertsonalak legezkotasun, inpartzialtasun, eraginkortasun eta efizientziaprintzipioei jarraituz beteko ditu bere eginkizunak. Halaber, bere jardunak garatzean, isiltasun profesionaleko eginbeharra gordeko du, harekin loturiko dokumentu guztien konfidentzialtasuna eta isilpekotasuna begiratuz.

2. Salaketa baten ondorioz hasitako ikuskatzeen kalterik gabe, ikuskatzaileen jardunak plangintzaprintzipioari lotuta egongo dira eta eskola kirolaren arloko ikuskatzeekintzaren urteroko plan bati jarraituko diote, zeinak ekitaldi bakoitzerako aurrez jotako ohiko jardunak jasoko baititu.

3. Ondoko hauek dira eskola kiroleko ikuskaritzaoinarritzen den printzipioak:

a. Eskola kiroleko jardueraren garapena eta harekin lotura daukaten programak hezkuntza eta antolakuntza ikuspuntutik gainbegiratu eta kontrolatzea, betiere etengabeko hobekuntzan lagunduz.

b. Eskola kirolaren gaian indarrean dauden lege xedapenak bete daitezen zaintzea, derrigorrezko eskolatze aldian eskola ikasleek eskolaz kanpoko orduetan kirol jarduera antolatua egiten duten ikastetxe eta leku guztietan.

c. Kirolaren balio eta printzipio gidariak betetzen direla zaintzea. Balio eta printzipio horiek Euskal Autonomia Erkidegoko araudian jasota daude, bai eta horri buruz aplikatu beharreko gainerako araudian ere.

d. Lurralde orekaren printzipioa bete dadin bermatzea, eskola ikasle guztiei aukera emanez eskola kiroleko programan berdintasun baldintzetan parte hartzeko, lurraldearen barruko haien joan-etorriak egitea ahalbideratzen dien garraio sare baten antolakuntza dela medio.

3. artikulua. Aplikazio eremua

Arabako Foru Aldundian kirol arloko eskumena duen Sailak, bere eskumenen esparruan, ikuskatze eginkizunak beteko ditu eskola kirolaren arloan, eta kontrolatuko du legezko eta erregelamenduzko xedapenak betetzen direla, eskola kirolaren esparruan parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztien eskubideak bermatzen direla eta betebeharrak betetzen direla.

II. TITULUA

IKUSKATZE EKINTZAREN EGINKIZUNAK ETA HELBURUAK

4. artikulua. Eginkizunak

Honako hauek dira Arabako Lurralde Historikoko eskola kirolaren ikuskaritzaren eginkizunak:

a) Eskola kirolaren alorrean legezko eta arauzko xedapenak betetzen direla zaintzea eta kontrolatzea eta kirolari aplikatutako emakumeen eta gizonen arteko alorrean indarrean dagoen araubidea betetzen dela zaintzea eta kontrolatzea.

b) Eskola kirolaren printzipioak eta hezkuntza-balioak betetzen eta aplikatzen diren gainbegiratzea.

c) Eskola kirolean parte hartzen duten sektoreei aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea beren eskubideez baliatzeaz eta beren eginbeharrak betetzeaz.

d) Erabiltzaileek ustezko arau-hausteei eta irregulartasunei buruz egindako erreklamazioak eta salaketak egiaztatzea aurreko a) izkian adierazitako arloari dagokionez, albo batera utzi gabe beste administrazio publikoek izan ditzaketen eskumenak.

e) Arabako Foru Aldundiak eskola kirola sustatzeko emandako diru-laguntzak eta laguntzak jasotzeko datuak, hau da, zenbateko ekonomikoa jasotzeko kalkulatzeko erabili zirenak, egiazta­tzea eta errealitatearekin bat datozela baieztatzea. Hori guztia beste organoek gauzatu ditzaketen kontrolak albo batera utzi gabe.

f) Eskola kirolaren ikuskaritzaren berezko errealitatea ezagutzetik sortzen diren txostenak ematea, foru agindu honetan ezartzen diren bideetatik.

g) Beste xedapen batzuetanezartzen den edo eskola kirolaren eremuan eskumena duten agintariek haren gain jartzen duten beste edozein.

5. artikulua. Ikuskatze jarduera

1. Ikuskaritzaren helburua egitateak egiaztatzea da, horretarako beharrezko informazioa eta datuak bilduz eta balio judizioak eta/edo presuntzioak ekidinez.

2. Ebazpen honen 6. artikuluan adierazten den espezializazio teknikoa daukaten eta ikuskaritzarako izendatu diren pertsonek egingo dute ikuskatze jarduera.

3. Orokorrean, Arabako Lurralde Historikoan ikuskatze jarduera eskumena dagoen eskola kirolaren elementu eta alderdi guztiak hartuko ditu barnean, ondoko hauek ziurtatzeko helburuaz: lege eta erregelamenduzko xedapenak betetzea eta eskola kirolaren eremuan parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztien eskubideak bermatzea eta beraien eginbeharrak betetzea.

4. Ikuskatze jarduerak arreta berezia jarriko du ondoko kontu hauetan:

A) Eskola kiroleko programaren barruan dauden jarduerei dagokienez, ondoko ibilbide eta joan-etorri hauek egiaztatuko dira:

* Kirol partaidetzako ibilbidea:

- Hastapen jarduerak.

- Aldatutako lehiaketak: Arabako eskolarteko kirol jokoak.

- Jolas jarduerak.

- Kultura eta kirol jarduerak.

* Errendimenduaren hastapenetako ibilbidea:

- Detekzio jarduerak.

- Teknifikazio jarduerak.

- Errendimenduaren hastapenetako lehiaketak.

* Kontratatutako autobusekin bidaiak eginez gero, egiaztatuko da ea baimendutako ibilgailuek eta pertsonaeskatzaileek bakarrik egiten dituzten honako hauek:

- Astegunetan entrenatzeko baimendutako ibilbideak.

- Asteburuetako lehiaketetarako baimendutako ibilbideak.

B) Eskola kiroleko programaren barruan ez dauden jarduerei dagokienez, ondoko kontu hauek egiaztatuko dira:

* Eskola kiroleko programan jaso gabeko eta Kirol Zerbitzuak baimendutako kirol ekitaldiak antolatzeari dagokionez, baimendutakoaren arabera antolatzen diren egiaztatuko da. Baimenik ez duten ekitaldiei dagokienez, ukatze ebazpena betetzen den egiaztatuko da.

* Eskola kiroleko programatik kanpoko eta Kirol Zerbitzuak baimendutako kirol ekitaldietan parte hartzeari dagokionez, baimendutakoaren arabera egiten den egiaztatuko da. Ukatutako eskariei dagokienez, ukatze ebazpena betetzen den egiaztatuko da.

* Eskola kiroleko programaren barruan ez dauden ekitaldiak antolatzeari eta haietan parte hartzeari dagokienez, haietarako baimenik ez bada eskatu, beste pertsonabatzuen bitartez haiek egiten diren berri jakinez gero, haien antolaketa edo haietako partaidetza egiaztatuko da.

III. TITULUA

IKUSKATZE EGINKIZUNA BETETZEA

6. artikulua. Ikuskatzaileak

1. Arabako Foru Aldundiaren eremuan ikuskaritza lanak egiten dituzten ikuskatzaileak beren jardunak agintea erabiltzea berekin dakarren neurrian, funtzionarioak izan beharko dira eta jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua edo balio bereko titulua eduki beharko dute, prestakuntza horrek gaitu egiten baititu ikuskatutako kirol jarduerak balioesteko, eskola kirolari buruzko araudian jasotakoaren arabera. Halaber, kirol arloko eskumena duen sailari atxikita egongo dira.

2. Ikuskatzaileek ziurtagiriak izan beharko dituzte eta hala, agintaritza agenteak izango dira. Horrenbestez, agintaritza agenteek indarrean dagoen araubidearekin bat eginez dituzten babesa eta eskumenak izango dituzte. Zereginak gauzatzeko beharrezko egiaztagiria eta beren izendapenari buruzko Foru Agindua erakutsi beharko dituzte.

3. Beharrezkoak diren legezko baldintzekin bat eginez aktetan jasotzen diren eta ikuska­tzaileek egiaztatu dituzten egitateek ziurtasun presuntzioa izango dute, albo batera utzi gabe interesatuek eskubideak edo interesak defendatzeko aurkeztu ahal izango dituzten frogak.

4. Egokitzatjotzen dutenean eta zereginak hobeto egikaritzekoikuskatzaileek beste administrazioetako eta erakunde publikoetako langileen eta zerbitzuenlankidetza eskatu ahal izango dute. Horrez gain, alorrean eskumenak dituzten beste erakundeen informazioa eta aholkularitza eskatu ahal izango dute baita ere. Beharrezkotzatjotzen dutenean, segurtasun indar eta kidegoen lankidetza ere eskatu ahal izango dute.

5. Beren eginkizunak betetzeko, beharrezko titulazioa eta kualifikazioa edukitzeaz gainera, kirolaren gaian eskumena duen sailak emandako berariazko prestakuntza hartu beharko dute ikuskatzaileek.

7. artikulua. Ikuskatzaileen eskumenak

Zereginak gauzatzeanikuskatzaileek eskumen hauek izango dituzte:

a) Sartu ahal izatea ikuskaritza gauzatu beharreko eskola kirola egiten ari diren zentro eta leku guztietan eta leku horietan egotea, betiere egoitzarenbortxaezintasuna errespetatuz.

b) Ikuskaritzarenpresentzia jakinaraztea. Jakinarazpen hori egiaztatze ikustaldiaren hasieran egin daiteke, edo hasiera hori baino geroago, hala komeni baldin bada. Ikuskaritza bisita hastean edo hala badagokio hasi ondoren ikuskatzaileak bertan daudela jakinaraztea. Hala behar denean, ikuskatzaileak une horretan zentroaren arduradun nagusia bertan egoteko eskaria egin ahal izango du.

c) Bisitan zehar arduraduna edo ordezkaria beraiekin batera egotea.

d) Aplikatu beharreko xedapenak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoak diren ikerketa diligentziak, azterketak edo probak egitea.

e) Ikuskaritzarakogarrantzitsuak diren informazioa, datuak edo aurrekariak biltzea eta jasotzea. Informazio hori idatzizko eskakizun bidez jasoko da. Eskariak betetzekoikuskatzaileekgutxienez hamar eguneko epea emango dute, eta zehaztu egingo dituzte eskatutako datuak, aurrekariak eta informazioa.

8. artikulua. Ikuskatzaileen betebeharrak

Zereginak gauzatzeanikuskatzaileek honakoak egin beharko dituzte:

a) Interes orokorrak objektibotasunez betetzea eta eraginkortasun eta hierarkia printzipioekin bat eginez jardutea, legea eta zuzenbidea guztiz betez, eta eskumenak dituzten agintaritzek zehaztutako irizpide teknikoak eta zuzentarauak errespetatzea.

b) Herritarrekin modurik egokienean jokatzea eta pertsonen jardueren garapena ahalik eta gutxiena nahasten saiatzea, horrek haien aginteari edo eginbeharren betetzeari kalterik egin gabe.

c) Ikuskaritzetanezagutzen dituzten gaiak sekretuan mantenduko dituzte.

d) Funtzio publikoaren araudian ezarritako bateraezintasunen, abstentzioen eta ezespenen araubide orokorra betetzea.

9. artikulua. Ikuskatutako erakundeen betebeharrak

Ikuskatutako erakundeek eskubide hauek edukiko dituzte:

a) Ikuskatzaileen jarduna oinarritzeko balio duten datuak eta frogak eskuratzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik egin daitezen, eta kirol jarduerak normaltasunez garatzea ahalik eta gutxiena nahasteko moduan.

b) Aholkularitza, orientazioa eta informazioa beren eskubideez baliatzeaz eta beren eginbeharrak betetzeaz.

c) Ikuskatze txostena idatzi ondoko entzunaldiko izapidea, jarduna eskola kiroleko araudiaren arabera dela edo ez dela oinarritzeko beharrezkoak diren datu eta froga guztiak eskuratu direla uste denean.

d) Aktaren ale bat jasotzea, zeina haren sinaduraz jakinarazitzat emango baita.

10. artikulua. Adingabeek ikuskaritzan dituzten eskubideak

1. Ikuskatze jardunean, adingabekoen lankidetza ez da eskatu behar behar-beharrezkoa denean baizik, esku-hartze txikienaren printzipioari jarraituz, eta betiere adingabekoaren adinaren, heldutasun mailaren eta gainerako inguruabarren arabera jokatuz.

2. Inoiz ere ez dira deklaratzera behartuko, eta ez da beharrezkoa izango adingabeek akta izenpetzea. Adingabeei aitorpena hartu edo haiengandik informazioa eskuratuz gero, prozeduran jaso beharko da gurasoek edo legezko tutoreek baimena eman dutela horretarako, eta betiere laguntza pertsona batekin batera egingo da.

Adingabekoengandik deklarazioa edo informazioa hartzekotan, hori eten beharko da per­tsona horiek asaldura seinalerik ematen badute.

11. artikulua. Ikuskatutako erakundeen betebeharrak

1. Ikuskatutako erakundeek ikuskatzaileek beren lana zuzentasunez egiteko beharrezko laguntza emango dute.

2. Kirol zentro eta erakundeetako titularrek eta eskola kirolean lan egiten duten pertsonek eta erakundeek ikuskatzaileei instalakuntzetara sartzen utzi beharko diete eta agiriak eta ondasunak kontrolatzen eta aztertzen utzi beharko diete.

3. Ikuskatzaileek ikuskatuak bertan egotea eskatu ahal izango dute, edo ikuskatuak bertan ez baldin badaude administrazioan ordezkaritza gauzatzen dutenak. Hori guztia ikuskaritza diligentziak egiaztatzeko izango da.

IV. TITULUA

IKUSKATZE PROZEDURA

12. artikulua. Prozeduraren hasiera

1. Ikuskaritzaren helburua gertakariak egiaztatzea da, eta horretarako beharrezko informazioa eta datuak biltzen dira. Horrenbestez, ez da balio judiziorik eta/edo presuntziorik egingo.

2. Ikuskaritzak ofizioz jardungo du jasotako agindu baten ondorioz, hau da, beste organo batzuk egindako arrazoitutako eskariaren ondorioz, norbere ekimenez edo salaketa bat egon delako. Jarduna norbere ekimenez egitekotan, ikuskatzearen prozedura hasteko arrazoi izan daitezkeen jokabide edo egitateen berri izanik, zuzenean edo zeharka, eta, gainera, gai honetan dagoen urteko plangintzaren ondorioz ere egin ahal izango da jarduna.

3. Ikuskaritzak ikuskatu beharreko zentroetan edo lekuetan egingo dira eta ez dute halabeharrez aurretiazko jakinarazpenik eman beharko. Ikuskaritza bisitak ikuskatzaile batek edo zenbaitek gauzatu ahal izango dituzte eta ikuskaritza lanak egiteko beharrezko denbora guztia hartuko dute.

4. Era berean, ikuskaritzak administrazio publikoetan dauden datuak edo aurrekariak egiaztatu ahal izango ditu. Horretarako, beste administrazio publikoek emandako datuak edo aurrekariak baloratu ahal izango dituzte.

5. Egiaztaketa jarduketek ez dute sei hilabete baino gehiago iraungo, salbuetsizatzerapena ikuskatuari egotzi ahal izatea edo administrazio lankidetza falta izan delako sortu izana. Inguruabar horiek administrazio espedientean jaso beharko dira.

6. Ikuskaritza batean egindako egiaztaketak aurrekariak izango dira hurrengo ikuskaritzetarako.

13. artikulua. Salaketaren ondorioz hasitako prozeduraren berezitasunak

1. Salaketetan, ikuskatze prozedura ofizioz hastea bidezkotu lezaketen egintzak direnez, adierazi beharko dira haiek aurkezten dituzten pertsonen nortasuna, arau-hauste izan litezkeen egitateak eta haiek egin diren data, bai eta ustezko errudunen identifikazioa ere, posible izanez gero.

2. Salatzaileak ezin izango du eskatu interesdun izaeraz jokatu ahal izatea ikerketa faseen ondorioetarako.

3. Ez da izapidetuko salaketa anonimorik, ezta ere eskola kiroleko ikuskaritzak zaindu behar ez dituen alorrei buruzko salaketarik, arrazoitu gabekorik eta organo jurisdikzionaletan jorratzen diren gaiekin bat egiten duenik.

14. artikulua. Aurretiazko informazioa jasotzea

Ikuskaritza egin aurretik ikuskatu beharreko jarduerari buruzko datuak eta informazioa jasoko dira, besteak beste hauek:

a) Izen-emateak: erakundeen, kluben, taldeen eta parte-hartzaileen datuak.

b) Entrenamenduetako eta lehiaketetako egunak eta orduak.

c) Entrenamendurako edo lehiatzeko lekuak.

d) Beharrezkotzatjotzen diren beste batzuk.

15. artikulua. Ikuskapena gauzatzea

1. Ikuskapenak ohikoak izango dira horien helburua urteko planifikazioko zereginak egikaritzea denean, eta ez ohikoak izango dira aipatutako urteko planetik kanpo gauzatzen direnean.

2. Ikuskaritza arrazoiarekin bat eginez, eta urteko programazioaren barne edo alboan egonik,
hirugarren batek eskatuta hasitako urteko planifikaziotik kanpokoa izatea edo ofiziozkoa izatea, ikuskaritzan honako alorrak jorratuko dira:

a) Egiaztatuko dute eskola kiroleko programaren barruan dauden jarduerak araututako eskola kiroleko egutegietan ezarritako egunetan egiten direla.

Horrez gainera, kontratatutako autobusekin bidaiak eginez gero, egiaztatuko da baimendutako ibilgailuek eta pertsona eskatzaileek bakarrik egiten dituztela astegunetan entrenatzeko baimendutako ibilbideak eta asteburuetako lehiaketetarako baimendutako ibilbideak.

b) Indarrean dagoen eskola kiroleko programan jasota ez dauden jarduerei dagokienez beharrezko baimena dutela egiaztatzea.

c) Jarduera eta jardueran parte hartzen dutenen adina eta parte-hartzaileak identifikatuko dituzte: taldeak, arduradunak edo pertsona edo erakunde antolatzaileak eta identifikaziorako kirol arropa.

d) Astero baimendutako edo adierazitako baino entrenamendu gehiago edo gutxiago egitea egiaztatuko dute.

e) Indarrean dagoen eskola kiroleko programan izena emandako ikasleen zerrendak ikuskatutako jardueran parte hartzen ari direnekin bat egiten duela egiaztatuko dute.

3. Zentroan edo ikuskaritza lekuan daudela, ikuskatzen ari diren jardueraren arduraduna identifikatuko da eta jakinaraziko zaio ikuskaritza egiten uzteko betebeharra duela, eta esango zaio ikuskaritza egiteari uko eginez gero edo ikuskaritza oztopatuz gero zehapenak ezarriko zaizkiola, zehapen horien nolakotasuna ere adieraziz.

4. Ikuskaritzan jasotako informazioa eta datuak ikuskaritza aktan jasoko dira, eta akta hori ikuskatzaileak eta arduradunak sinatuko dute. Arduradunek ez badute akta sinatu nahi, ikuskatzaileek hala jasoko dute diligentzia egokiaren bidez, bertan arrazoiak azalduz, haiek adierazi badituzte.

5. Ikuskaritza hasi ondoren horrekin jarraitzea edo bukatzea ezinezkoa denean ikuskatuak eskatutako aurrekariak edo agiriak eman ez dituelako, jarduketak jarraitu egingo du agiri horiek emateko eskariarekin bat eginez.

6. Ikuskaritza bat baino gehiago egin behar izanez gero, ikuskaritzabakoitzeko akta bat egingo da.

16. artikulua. Ikuskatze akta

1. Gaitutako ikuskatzaileek egiaztatutako egitateak aktetan formalizatuko dira 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen, 77.5. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta kontrakorik frogatu ezean ziurtasun printzipioa izango dute.

2. Aktetan gutxienez hauek jasoko dira:

a) Ikuskatze ikustaldia egiten duten pertsonen identifikazio datuak.

b) Ikuskatutako instalakuntzaren eta jardueraren identifikazio datuak.

c) Ikustaldiaren eguna eta ordua.

d) Ikuskatutako jarduera antolatu duen erakundearen eta/edo kirol klubaren datuak.

e) Ikuskatutako jardueraren zuzendarien edo gainbegiratzaileen datuak, entrenatzaileak, monitoreak edo langileak diren adieraziz.

f) Kirol instalakuntzako titularraren edo titularren datuak eta ikuskatutako jardueraren ordezkariarenak, bertan egonez gero.

g) Ikuskatutako jarduera lehiakorra baldin bada, antolatzaileak ez diren kirol erakunde eta/edo klub parte-hartzaileen datuak eta gainerako taldeen eta taldekideen datuak.

h) Ikuskatzearen helburua.

i) Egiaztatutako gertakariak.

j) Ikustaldia egiten duten ikuskatzaileen sinadura eta data, eta hartan egon den jardueraren arduradunarena, edo ez sinatzeko duen arrazoia.

3. Aktak ikustaldian egondako jardueraren arduradunak sinatu beharko ditu. Aurretik adierazitakoek akta sinatzen eta jasotzen badute horren jakinarazpena egingo da, baina ez da halabeharrez aktaren edukia onartuko.

4. Egindako aktaren kopia emango zaio ikuskatuari, eta aktaren jakinarazpen ondorioak indarrean jarriko dira.

17. artikulua. Ikuskatze txostena

1. Ikustaldia edo ikustaldiak egin ondoren ikuskatzaileakikuskaritza txostena egingo du, eta bertan hauek jasoko ditu:

a) Aurretiaz bildutako informazioa.

b) Ikuskaritza aktan edo aktetan egiaztatutako gertakariak.

c) Jarduerari buruzko informazioa ematen duten gainerako frogak.

d) Ikuskapen prozedura amaitzeko proposamena, izan daiteke:

* Eskola kirolaren araubidearekin bat egiten duena.

* Titularrak, bere ordezkariak edo langileek ikuskatzaileen lana oztopatu izana jasotzen duena.

* Jakinarazpenekoa, eskakizunak bete ez direnean edo erraz zuzentzeko irizpideei buruzkoa denean, eta betiere horietatik hirugarrenentzat kalte edo galerarik sortzen ez denean. Jakinarazpen txostenean aplikatu beharreko araubidea eta betetze epea jasoko dira.

* Zehapenekoa.

2. Txostenetan ezin daiteke jaso zigor proposamenik eta, haiek egin eta gero, haien berri emango zaio ikuskatutako jardueraren ardura duen pertsonari, egokitzat dauzkaten alegazioak egin ditzaten eta dokumentu eta froga-agiriak aurkez ditzaten, hamar eguneko epean.

3. Eskakizunen ez betetze arinak edo erraz konpontzekoakatsak egonez gero, Kirol Zerbitzuak ikustaldi berri bat egitea aginduko du, eta ikustaldi berri hori okerrak zuzentzeko epea igaro ondoren gauzatuko da. Bigarren ikuskapen horren emaitza kasuan kasuko ikuskatze aktan eta txostenean jasoko dira, eta ikuskapen prozedura amaitzeko proposamenean jasoko da ea haren emaitza eskola kirolaren araubidearekin edo zehapen araubidearekin bat datorren ala ez.

4. Zigortzeko moduko arau-haustea den egitaterik detektatuz gero, txostenean, gainera, arau-haustea tipifikatzeko eta zehapena mailakatzekogarrantzitsuak diren egitateak adierazi beharko dira eta, zehapen prozeduraren instrukziotik ateratzen denaren kalterik gabe, ustez egindako arau-haustea, urratutako agindua eta, kasua izanez gero, ezar daitezkeen zehapenak azaldu beharko dira.

V. TITULUA

IKUSKATZE JARDUNAREN PLANGINTZA

18. artikulua. Eskola kiroleko ikuskatze jardunen urteko plangintza

1. Ikuskapen jarduerak bi helbururekin planifikatuko dira: batetik, administratutako pertsonen segurtasun printzipioabermatzeko, ikuskapen jarduerak norentzat diren erabakitzeko irizpideak egon daitezen, eta, bestetik, ikuskapenaren barne antolaketa egokia izan dadin.

2. Artikulu honetako aurreko apartatuko aurreikuspenak betez, eskola kirolaren ikuskaritzaren eginkizunak urtero antolatuko dira, ikuskapen programa bat onartuta.

3. Urteko planifikazioan zehaztuko dira lortu beharreko helburuak, ikuskaritzaren xede materiala, edukia eta iraupenaren ikuskaritza.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa. Gaitzea.

Kirol arloan eskumena daukan zuzendaritzako titularrari ahalmena ematen zaio arau hau garatu eta gauzatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena. Ikuskatze aktaren eredua.

Onesten da foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den ikuskatze aktaren eredua.

Hirugarrena. Eskola kiroleko 2021-2022 kanpainako ikuskatze plana.

Onesten dira eskola kiroleko 2021-2022 kanpainan egin beharreko ikuskatze ekintzak, foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena. Indarrean jartzea.

Foru agindu hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz. 2021eko azaroaren 18a

Kultura eta Kirol saileko diputatua

ANA M. DEL VAL SANCHO

Kirol zuzendaria

ANA ROSA LÓPEZ DE URALDE GÓMEZ