Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

27/2021 Foru Araua, azaroaren 24koa, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena berresteko, egungo AP-1 autobidearen eta A-1 errepidearen arteko konexioan, Armiñongo lotunean, sarrera adarren edukiera bi noranzkoetan handitzeko obrak finantzatu eta gauzatzeko
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3935

Arabako Batzar Nagusiek, 2021eko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran ondoko foru araua onetsi dute:

27/2021 Foru Araua, azaroaren 24koa, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetzahitzarmena berresteko, egungo AP-1 autobidearen eta A-1 errepidearen arteko konexioan, Armiñongo lotunean, sarrera adarren edukiera bi noranzkoetan handitzeko obrak finantzatu eta gauzatzeko.

Konstituzioak 149.1.21 artikuluan Estatuaren esku uzten du autonomia erkidego bat baino gehiagoren lurraldetik igarotzen diren trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa.

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onetsitako Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluak ezartzen duenez, errepide eta bideen arloan, Konstituzioaren 148. artikuluko 5. zenbakiko 1. zenbakian jasotako eskumenez gain, lurralde historikoetako foru aldundiek oso-osorik gordeko dituzte beren araubide juridikoa eta eskumenak, edo, hala badagokio, Autonomia Estatutuaren 3. artikuluaren arabera berreskuratuko dituztenak. Era berean, konstituzio xedapen horrek aukera ematen die autonomia erkidegoei errepideen arloko eskumenak beren gain hartzeko, baldin eta errepidearen ibilbide osoa autonomia erkidegoaren lurraldean egiten bada, eta, baldintza berberetan, bide horretatik egiten den garraioaren arlokoa.

Irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari. Haien lege erreferentziak ageri dira Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 eta 10.35 artikuluetan eta, zeharka, azaroaren 7ko 3140/1975 Errege Dekretuan (Errepideei buruzko abenduaren 19ko 51/74 Legearen egokitzapenari buruz), zeinak Arabako Foru Aldundiari esleitu baitzion Arabatik igarotzen diren Estatuko errepide zatien gaineko eskumena).

Abenduaren 3ko 1414/2018 Errege Dekretuaren bidez (errepideen arloan irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutako Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuakgehitzeari buruzkoa), Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion AP-1 autobidearen zati baten titulartasuna, hain zuzen, Burgosko eta Arabako probintzien arteko mugaren (77+200 kilometro puntua) eta autobidearen amaierako Armiñongo 7. lotunearen artean (83+200 kilometro puntua), bidesaririk gabe erabiltzekobaldintzetan, bai eta dagozkion eginkizunak eta zerbitzuak ere, ordura arte Estatuko Administrazio Orokorrak egikarituak, ezertan eragotzi gabe foru aldundiek arlo horretan dituzten eskumenak.

Bestalde, martxoaren 26ko 48/2019 Dekretuaren eta martxoaren 26ko 17/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren arteko TransferentziaBatzorde Mistoaren 2019ko martxoaren 20ko Akordioa, aipatutako autobide tartea Arabako Foru Aldundiari eskualdatzeko, aipaturiko dekretuen argitaratze egunetik aurrerako ondorioekin. Argitaratze hori 2019ko apirilaren 1ean egin zen.

Errepidea kudeatzeko sistema aldatu egin denez, beharrezkoa da egungo azpiegitura, proiektuan erabiltzailearentzako ordainpeko autobide gisa jasoa, bidesaririk gabeko kudeaketa eredu berri batera egokitzea.

Horretarako, egungo AP-1 autobidearen eta A-1 autobidearen lotuneak, bi noranzkoetan sarbide adarren edukiera handitzeko obrak behar ditu, abenduaren 3ko 1414/2018 Errege Dekretuaren eranskinaren B) 3 atalean jasotzen den bezala. Obra horien barruan daude Irun-Madril noranzkoan bide banaketa bat egitea eta Madril-Irun noranzkoan bide elkarketa bat egitea.

1 zenbakiko akordio osagarrian xedatzen da kasuan kasuko hitzarmenaren bidez adostuko direla AP-1aren eta A-1aren arteko lotunean sarrera adarren edukiera bi noranzkoetan handitzeko jarduketak. Hitzarmen horretan Estatuak finantzaketa osoa bere gain hartuko duela zehaztuko da.

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak eta Arabako Foru Aldundiak premiazko­tzat jotzen dute egungo AP-1 eta A-1 lotunearen sarbide adarren bi noranzkoetan edukiera handitzeko lanei ekitea, Armiñongo lotunean.

Horiek horrela, lankidetzahitzarmena izenpetu beharra dago, klausuletan ezarritakoaren arabera, aldeek beren gain hartutako konpromisoak bete ditzaten, hitzarmeneko xedeak gauzatzeko.

Foru Gobernu Kontseiluakonetsi du lankidetzahitzarmenaizenpetzea, bat etorriz 52/1992 Foru Arauak 8.7. artikuluan ezarritakoarekin (52/1992 Foru Araua, abenduaren 18koa, Arabako Foru Aldundiaren antolaketa, funtzionamendu eta lege araubidearena), eta bidezkoa da Arabako Batzar Nagusiek akordio hori berrestea, aipatutako araudiaren 6.1.2. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

Era berean, maiatzaren 23ko Foru Gobernu Kontseiluaren 29/2017 Foru Dekretuko I. eranskineko 9. artikuluan xedatutakoari jarraituz izapidetu da (Foru Gobernu Kontseiluaren 29/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 23koa, onespena ematen diena xedapen orokorrak egiteko prozedurari, arau eraginari eta genero inpaktuari buruzko txostenak egiteko gidei eta araugintza jarraibideei).

ARTIKULU BAKARRA

Berretsi egiten da Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetzahitzarmena, egungo AP-1aren eta A-1aren arteko lotunean bi noranzkoetako sarrera adarren edukiera handitzeko lanei ekiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a

Presidentea

PEDRO IGNACIO ELÓSEGUI GONZÁLEZ DE GAMARRA