Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

26/2021 Foru Araua, azaroaren 24koa, 7/2021 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, azaroaren 2koa, baliozkotzeko dena, Arabako zerga araudira egokitzeko ez egoiliarren errentaren gaineko zergan, balio erantsiaren gaineko zergan, zerga berezietan eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan egindako aldaketak, eta premiazko neurriak hartzea energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergan eta elektrizitatearen gaineko zergan
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3934

Arabako Batzar Nagusiek, 2021eko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran ondoko foru araua onetsi dute:

26/2021 Foru Araua, azaroaren 24koa, 7/2021 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, azaroaren 2koa, baliozkotzeko dena, Arabako zerga araudira egokitzeko ez egoiliarren errentaren gaineko zergan, balio erantsiaren gaineko zergan, zerga berezietan eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan egindako aldaketak, eta premiazko neurriak hartzea energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergan eta elektrizitatearen gaineko zergan.

HITZAURREA

Otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauak -Arabako Zerga Orokorrari buruzkoa- 8. artikuluan baimendutakoarekin bat etorriz, Foru Gobernu Kontseiluak onartu du, presazko arrazoiak direla-eta, azaroaren 2ko 7/2021 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, Arabako zerga araudira egokitzeko ez egoiliarren errentaren gaineko zergan, balio erantsiaren gaineko zergan, zerga berezietan eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan egindako aldaketak, eta premiazko neurriak hartzea energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergan eta elektrizitatearen gaineko zergan.

Aipaturiko 8. artikuluak 2. apartatuan ezartzen du, xedapen orokor horiek Batzar Nagusiek baliozkotu edo indargabetu behar dutela indarrean dauden arauen arabera.

Tramite hori eginda, Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak baliozkotze akordioa hartuta eta 2013ko apirilaren 22ko Arabako Batzar Nagusietako funtzionamendu araudia aldatzeko 17/2013 Foru Arauaren 147. artikuluaren arabera, bidezkoa da aipatutako Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua baliozkotzeko foru araua ematea.

ARTIKULU BAKARRA. Baliozkotuta geratu da azaroaren 2ko 7/2021 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, Arabako zerga araudira egokitzeko ez egoiliarren errentaren gaineko zergan, balio erantsiaren gaineko zergan, zerga berezietan eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan egindako aldaketak, eta premiazko neurriak hartzea energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergan eta elektrizitatearen gaineko zergan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a

Presidentea

PEDRO IGNACIO ELÓSEGUI GONZÁLEZ DE GAMARRA