Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia Iragarkiak

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

OGASUN ZUZENDARITZA
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3932

Zergak Ikuskatzeko Zerbitzuaren egintza administratiboak jakinaraztea

Administrazioari ez dagozkion arrazoiengatik jakinarazpena egitea ezinezko izan da. Hortaz, Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak 108. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aipatutako artikuluak eskatzen dituen jakinarazteko ahaleginak egin ondoren, iragarki honen bidez ondoren zerrendatzen diren zergadunei edo beren ordezkariei dei egiten zaie agertu daitezen eta zerrendan adierazten diren prozeduren ondoriozko administrazio egintzen jakinarazpena jaso dezaten.

Interesdunek edo beren ordezkariek gehienez 15 egun izango dituzte agertzeko, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiaren Ogasun Zuzendaritzako Zergak IkuskatzekoZerbitzuaren bulegora jo behar dute (Samaniego kalea, 14 - 3. solairua. Gasteiz), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, bulego horrek izapidetutako prozeduren berri eman diezaien.

Agertzeko epea igaro, eta interesduna edo bere ordezkaria agertu ez bada, jakinarazpena eginda dagoela ulertuko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko emandako epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 26a

Zergak Ikuskatzeko Zerbitzuaren burua

GONZALO LÓPEZ-HUERTA MARTÍNEZ DE ARAGÓN

PROZEDURA

IFZ

SOZIETATEAREN IZENA

Helbidea aldatzeko espedientea amaitu dela jakinaraztea

B09585571

JO CAR MOTORBIKES, S.L.