Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

AIARAKO UDALA

Aiarako administrazio batzarrei obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako dirulaguntzak
emateko 2021rako deialdia, eta deialdiaren oinarri arautzaileak
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3929

Udal honek, alkatearen 2021ko azaroaren 25ko 688 Dekretuaren bidez, erabaki hau hartu du:

Lehenengoa. Aiarako administrazio batzarrei obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako dirulaguntzak emateko 2021rako deialdia onestea.

Bigarrena. 2021rako dirulaguntza deialdi horren oinarri arautzaileak onestea.

Hirugarrena. Deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratzea.

Laugarrena. Oinarriei publizitatea ematea, ALHAOn, udaleko iragarki taulan eta udalaren web orrian testu osoaren iragarkia jarrita.

Bosgarrena. Dekretu hau udalbatzari jakinaraztea, hark egiten duen lehen bilkuran.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, oinarri horiek argitaratzen dira, guztiek horren berri izan dezaten.

2021rako deialdia, aiarako administrazio batzarrei obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako dirulaguntzak emateko

1. artikulua. Xedea

Oinarri hauen bidez Aiarako udalerriko administrazio batzarrei 2021. ekitaldirako dirulaguntzak
emateko deialdia arautzen da, helburu jakin baterako, obrak egiteko eta haien ordainsari teknikoak
ordaintzeko.

Dirulaguntzak emateko prozedurari jarraikiz, eta dirulaguntzaren beraren izaera kontuan hartuta, dirulaguntza honetara bideratutako gehieneko zenbateko orokorra proportzionalki banatuko da onuradunen artean, oinarri hauetan ezarritako mugekin. Udalaren 2021rako aurrekontuan, gastu aurrekontuko esleipen hauek dira muga:

* Partida: 943.734000: 35.000,00 euro.

* Partida: 943.734001: 35.000,00 euro.

Dirulaguntzak honako hauek beteko dituzte: Udal dirulaguntzak emateko prozedura arautzen duen ordenantza orokorra, Aiarako Udalak onetsia; Obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako Aiarako administrazio batzarreidirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza (2018ko otsailaren 28ko ALHAOn argitaratua, 25 zk.); Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei eta Transferentziei buruzko otsailaren 7ko 3/1997 Foru Araua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; eta aplika daitekeen legeria osagarria.

2. artikulua. Onuradunak

Dirulaguntza hauen onuradun izango dira udalerriko administrazio batzar guztiak; hau da, honako hauek:

* Agiñagako Administrazio Batzarra.

* Añesko Administrazio Batzarra.

* Opellorako Administrazio Batzarra.

* Etxegoiengo Administrazio Batzarra.

* Erbiko Administrazio Batzarra.

* Izoriako Administrazio Batzarra.

* Lexartzuko Administrazio Batzarra.

* Lantenoko Administrazio Batzarra.

* Luiaondoko Administrazio Batzarra.

* Luxoko Administrazio Batzarra.

* Madariako Administrazio Batzarra.

* Maroñoko Administrazio Batzarra.

* Menagarai-Beotegiko Administrazio Batzarra.

* Menoioko Administrazio Batzarra.

* Murgako Administrazio Batzarra.

* Olabezarko Administrazio Batzarra.

* Ozekako Administrazio Batzarra.

* Kexaako Administrazio Batzarra.

* Arespalditzako Administrazio Batzarra.

* Erretes Lantenoko Administrazio Batzarra.

* Salmantongo Administrazio Batzarra.

* Soxoko Administrazio Batzarra.

* Zuhatzako Administrazio Batzarra.

Erakunde onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak eta Gizarte SegurantzarenDiruzaintza Nagusiarekikoak egunean izatea.

b) Aiarako Udaleko diru kutxetako ordainketak egunean izatea.

c) Beste dirulaguntzabatzukitzultzeko betebeharren ordainketak egunean izatea.

d) Ez edukitzeadirulaguntzen onuradun izatea eragozten duen kausarik, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3. artikulua. Diruz lagun daitekeen xedea. dirulaguntzaren zenbatekoa eta mugak

Diruz lagundu ahal izango dira obren eta haien ordainsari teknikoen gastuak, baldin eta jarraian azalduko diren baldintzak eta mugak betetzen badituzte:

3.1. Obrak egiteko gastuetarako dirulaguntza:

3.1.1. Administrazio batzarbakoitzak obra bakarrerako eskatu ahalko du dirulaguntza.

3.1.2. Hona hemen eskatu ahalko diren obra motak:

a) Oinarrizko azpiegitura obrak:

1. Argiteria publikoaren sare orokorra eta energia elektrikoko sareak instalatu, berritu edo handitzea eta konpontzea.

2. Edateko ura etxeetarabanatzeko sareak instalatu, berritu edo handitzea eta konpontzea (lehen mailako sarea eta bigarren mailako sarea); halako sareak guztiz berritu behar direnean, 20 urteko antzinatasuna edo altuagoa eduki beharko dute.

3. Hondakin urak saneatu eta arazteko sistema edo/eta sare orokorrak nahiz euri urak banatzeko sareak instalatu, berritu edo handitzea eta konpontzea; halako sareak guztiz berritu behar direnean, 20 urteko antzinatasuna edo altuagoa eduki beharko dute.

4. Une oro habitatuta dauden tokietarako sarbide komuna duten eta eraikuntzaz finkatuta dauden hiriguneetan edo herritarren interes komuneko zerbitzuakbetetzen dituzten instalazioetarako sarbidea ematen duten tokietan bide publikoak zolatzea; edo landa izaera eduki arren interes komuneko zerbitzuak ematen dituzten instalazioetara sartzekobaldintzakbetetzen dituzten auzo bideak konpondu eta zolatzea.

5. Sute ahoak instalatzea edo berritzea, sareak berritzeko edo urbanizatzeko jarduera baten barruan badaude.

6. Energia berriztagarria ekoizten duten instalazioak egitea, titulartasun publikokoak badira.

7. Herriguneko bide edo kaleetan oinezkoak babesteko sistemak instalatzea.

8. Obra zibila:

8.1. Telekomunikazioa, gasa edo biomasaren bidez sortutako produktuak etxeetara eramateko eta argi publikorako lurpeko kanalizazio lanen obra zibila.

8.2. Elektrizitatea hornitzeko lurpeko kanalizazio lanen obra zibila.

9. Lur publikoetako euste hormak.

10. Aparkalekuei dagozkien obrak.

b) Ekipamendu eta zerbitzuen obrak:

1. Honako hauek eraikitzea, handitzea, zaharberritzea, konpontzea edo aldatzea: kontzeju aretoak, erabilera publikoko biltokiak, gizarte etxeak (erabilera anitzeko aretoak), bolatokiak eta pilotaleku irekiak.

2. Parkeak eta lorategiak eta kanpoko kirol pistak eraikitzea, handitzea, konpontzea edo aldatzea.

3. Titulartasun publikoko kultu lekuak birgaitu edo konpontzea eta herrietako hilerri publikoak handitu edo konpontzea (ondasunen erregistroan edo inbentarioan higiezinaren jabari osoa edukitzeari deituko zaio titulartasun publiko).

4. Hiri altzariak, autobusen markesinak eta hiriko hondakin solidoak batzeko lurpeko edukiontzi sistemak erosi edo/eta instalatzea.

5. Kontzeju aretoak edo erabilera anitzeko gizarte etxeak eraiki edo egokitzea.

6. Pilotaleku irekiak estaltzea, udalerrian pilotaleku estalirik ez badago.

7. Arkitekturako eta hirigintzako oztopoak ezabatzeko jarduerak, kontzejuan ematen diren zerbitzuak eskuragarri egon daitezen.

c) Landa eta abeltzaintza bideetako obrak (basogintzakoak kanpo, eta oinarrizko azpiegitura obren laugarren puntuan jasotakoa salbuespena izanik).

Titulartasun publikokoak izan behar dira.

d) Biztanle iraunkorrik ez dagoen herriguneetan egin nahi diren obrak.

3.1.3. Udalak ez ditu diruz lagunduko honako obra eta zerbitzu hauek:

a) Indarreko hirigintzaplangintzabetetzen ez duten obrak.

b) Urbanizazio gastuei buruzko obrak, baldin eta indarreko legeriaren edo udalerriko hirigintzaplangintzaren arabera, sustatzaileek edo eragindako jabeek finantzatu edo ordaindu behar badituzte.

c) Hamabost urtetik beherako antzinatasuna duten azpiegiturak edo ekipamenduak partzialki konpondu eta berritzeko obrak. Salbuespena izango dira kontzejuaren ohiko gastuan nabarmen aurrezteko sistemak sartzea xede bakartzat dutenak eta inbertsio kostu garrantzitsuak eragiten dituztenak, irizpide teknikoaren arabera.

d) Guztiz edo partzialki laga diren edo partikularrei erabilera pribaturako lagako zaizkien ondasun publikoetan (higiezinetan edo espazioetan) egin beharreko obrak.

e) Eskaria egin duten toki erakundeek burutuko dituzten obrak, haiek ez badira jarduera burutuko duten lursailen, eremuen, instalazioen edo eraikinen jabeak deialdiaren babespean eskariak aurkezteko epea amaitzen denean.

3.1.4. Diruz lagundu nahi den obra amaituta egon beharko da 2021ko ekitaldian, eta azken faktura 2021ko abenduaren 31 baino lehenagokoa izan beharko da, nahiz eta ordainketa 2022eko urtarrilaren 30a baino lehen egin ahalko den.

3.1.5. Dagokion dirulaguntzakalkulatzeko, oinarrizko azpiegitura obrak lehenetsiko dira (3.1.2.a oinarrian jasotakoaren arabera), eta kontuan hartuko da obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako Aiarako administrazio batzarreidirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan xedatutakoa (2018ko otsailaren 28ko ALHAOn argitaratua, 25 zk.).

3.2. Ordainsari teknikoen gastuetarako dirulaguntza:

3.2.1. Honako ordainsari tekniko hauen ehuneko berrogeita hamar lagunduko da diruz:

* Proiektuak idatzi, obrak zuzendu eta obren egikaritzazuzentzeko ordainsariak.

* Segurtasun eta osasuneko azterketak idazteko eta obretan segurtasuna eta osasuna koordinatzeko ordainsariak.

* Baloratutako memoriak idazteko ordainsariak.

* Obrak egiteko beharrezko txosten teknikoak igortzeko ordainsariak, besteak beste txosten geoteknikoak, hondakinen kudeaketari buruzkoak, lan topografikoak, edo proiektu bat idatzi edo obra bat egiteko beharrezkoak diren bestelakoak.

3.2.2. Administrazio batzarbakoitzakdirulaguntza eskatu ahalko du nahi adina ordainsari estaltzeko. Hala ere, dirulaguntzaren urteko muga 6.000,00 eurokoa izango da, administrazio batzarbakoitzeko, aurkeztutako eskari guztietarako.

3.2.3. Halako laguntzetara esleitutako aurrekontu aplikazioaren gehieneko zenbatekoarekin ezin badira erantzun aurkeztutako eskari guztiak, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera, obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako Aiarako administrazio batzarreidirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan (2018ko otsailaren 28ko ALHAOn argitaratua, 25 zk.) xedatutakoari jarraituko zaio.

4. artikulua. Onuradunen betebeharrak

4.1. Dirulaguntza hau jasotzen duten administrazio batzarren betebeharrak honako hauek izango dira:

a) Aiarako Udalean justifikatu beharko dute baldintza eta betekizunak betetzen dituztela, eta laguntza jaso duten obrak edo gastuak egin direla.

b) Dirulaguntza honen esparruan egin daitezkeen egiaztapen jarduerak onartu, eta eskatzen zaien informazioa eman beharko dute.

c) Aiarako Udalari ahalik eta azkarren jakinarazi beharko diote beste dirulaguntza, laguntza edo diru sarrera batzuk lortu direla diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko.

d) Jasotako funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak edukitzea, zeren eta egiaztatuak eta kontrolatuak izan baitaitezke.

e) Dirulaguntzaitzuli behar izateko inguruabarretako bat gertatuz gero, jasotako kopurua itzuli beharko dute.

Eskaeran ezarri beharreko daturen edo agiriren bat ematen ez bada edo datu faltsua ematen bada, eskaria baliogabetuko da, eta horrez gainera, eskatzailearierantzukizuna eskatu ahal izango zaio.

4.2. Administrazio batzar onuradunak guztiz edo partzialki azpikontratatu ahalko du dirulaguntza hau jasoko duen obra edo jarduera teknikoa.

Onuradunak administrazio publikoak direnez, kontratatzeko Sektore publikoko kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten baitu Espainiako ordenamendu juridikora, ezarritako betekizunak, eta aplikagarria den gainerako legedia bete beharko dute.

Hori dela eta, diruz lagundu beharreko jarduerak kontratu txikiaren mugak gainditzen baditu (gaur egun 40.000,00 euro obretarako, eta 15.000,00 euro zerbitzu teknikoetarako), justifikazioarekin batera, fede emailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, administrazio batzar onuraduneko errejidore-lehendakariaren oniritzi eta guzti. Halaber, berariaz adieraziko dira kontrataziorako jarraitutako prozedura, jasotako eskaintza kopurua eta eskaintzen zenbatekoak, eta esleipendunak lortutako puntuazioa, kontratua esleitzeajustifikatzen duena.

5. artikulua. Eskaerak. Dokumentazioa eta epea

Eskaerak deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik 2021ko abenduaren 17ra aurkeztu beharko dira, biak barne.

Aurkeztutako dokumentazioan irregulartasun edo gabeziaren bat sumatuz gero, hamar eguneko epea emango da, deia egiten den egunetik aurrera, eskaria zuzentzeko.

Epea igaro ondoren eskaria zuzendu ez bada, artxibatu eta administrazio baliorik gabe geratuko da.

Eskariarekin batera (I. eranskina) honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Xede bererako beste dirulaguntza eskaririk dagoen ala ez adierazten duen zinpeko aitorpena, eta, hala badagokio, eskariaren fotokopia konpultsatua. Eskaerari erantzun badiote, dirulagun-
tzaonartzen (emandako zenbatekoa adierazi behar da) edo ukatzen duen ebazpenaren fotokopia konpultsatua. Ebazpena emateko zain egonez gero, horren berri eman behar da (II. eranskina).

b) Administrazio eskudunak igorritako ziurtagiria, foru ogasunean eta Gizarte SegurantzakoDiruzaintza Nagusian zergak ordainduta eta egunean dituela egiaztatzen duena, edo, bestela, Aiarako Udalak egiaztapenaren aurka ez egitea. (III. eranskina).

c) Onuradun izateko debekuetan ez dagoela adierazten duen aitorpena (IV. eranskina). Debeku
horiek, zehazki, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak ezartzen ditu 13. artikuluan.

6. artikulua. Dirulaguntzaren justifikazioa

6.1. Justifikatzeko epea.

Onuradun guztiek aurkeztu beharko dute dirulaguntzen justifikazioa, 2022eko urtarrilaren 31rako.

Hala ere, justifikazio fakturen epemuga 2021ko abenduaren 31 izango da. Izan ere, obra edo zerbitzuadirulaguntza eman den urtea amaitu baino lehen burutu behar da.

6.2. Dirulaguntzen justifikazioa.

Obren edo haien ordainsari teknikoen gastuen aurrekontuaren ehuneko ehuna justifikatu beharko da, eta ez soilik udalak emandako zenbatekoa.

6.3. Justifikazioan aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Obren edo ordainsari teknikoen gastuetan, onartu den eskari bakoitzeko honako hauek aurkeztu beharko dira:

* Fede emailearen ziurtagiria, administrazio batzarreko errejidorearen oniritzi eta guzti (V. erans-
kina), obra gauzatu edo/eta zerbitzu teknikoa eman dela aitortzen duena. Bertan adierazi beharko
dira, halaber, kostuaren zenbateko osoa, eta, hala badagokio, emandako beste laguntza edo dirulaguntzabatzuen zenbateko osoa edo erabilitako funts propioen zenbatekoa.

* Beste laguntza edo dirulaguntzabatzuk jaso badira, horiek ematen dituzten ebazpenen kopia konpultsatua, aurretik aurkeztu ez bada.

* Egindako obrak edo ordainsari teknikoaren gastuak kontratu txikien muga baino zenbateko altuagoa badu (gaur egun 40.000,00 euro obretarako, eta 15.000,00 euro zerbitzu teknikoetarako), oinarri hauen 4.2 artikuluan aipatzen den fede emailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

* Diruz lagundu diren gastuen faktura orijinalak edo kopia konpultsatuak.

* Aurkeztutako fakturak ordaindu direlako frogagiriak. Dirutan ordaindutakoa justifikatzeko, ordainagiria igorri zuen merkataritza establezimendu, enpresa edo profesionalaren sinadura edo zigilua aurkeztu ahalko da, baita enpresa erakundearen kutxako tiketa edo enpresariak sinatutako idazkia ere, ordainagiriaren zenbatekoa dirutan jaso duela adierazten duena, hura identifikatuta.

Ordainketa bankuko transferentzia bidez egiten bada (derrigorrezkoa da 2.500,00 eurotik gorako ordainketa guztietan), transferentziaren banku egiaztagiria edo aipatu ordainketa jasotzen duen libretaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

* Ordainagiria igorri duen profesionalak PFEZa atxikitzeko betebeharra badu, administrazio batzarrakatxikipen hori ordaindu beharko dio foru ogasunari, eta ordainketa egin duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu.

6.4. Batere justifikaziorik edo justifikazio nahikorik ez ematea:

Dirulaguntzajustifikatzeko betebeharra betetzen ez bada, ordenantza honetan, obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako Aiarako administrazio batzarreidirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan (2018ko otsailaren 28ko ALHAOn argitaratua, 25 zk.) edo dirulaguntzei buruzko araudian ezarritako baldintzetan, edo hura nahikoa justifikatzen ez bada, aurretik eman diren zenbatekoak (halakorik egin bada) itzuli beharko dira, oinarri hauetan, ordenantzan eta Dirulaguntzen Lege Orokorrean (lege horren 37. artikuluan) ezarritako baldintzetan.

7. artikulua. Dirulaguntzaren ordainketa

Dirulaguntzaren zenbateko osoaren ehuneko ehuna ordainduko da aurkezten diren egiaztagiriak berrikusten direnean. Hala ere, onuradunek eskariaren inprimakian berariaz adierazi badute ematen zaien laguntzaren ehuneko berrogeita hamarra aurretik jaso nahi dutela, halaxe jokatuko da; hau da, aipatu kopuru hori ordainduko da laguntza ematen duen ebazpena onartzen den unean.

Hala bada, aurretiazko zenbateko horren ordainketa kontura ordaindutako zenbatekotzat joko da, aurkezten diren egiaztagiriak ikusi eta aztertuta dagokiona kontuan hartuta.

Konturako ordainketa jaso arren azkenean obra egiten ez bada edo diruz lagundutako zerbitzu teknikoa ematen ez bada, udalak itzulketa prozedura hasiko du, Aiarako udalerriko administrazio batzarreidirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan eta Dirulaguntzen Lege Orokorrean jasotakoaren arabera, onuradunak jaso dituen zenbatekoak eta legez dagozkion berandutze interesak itzulditzan.

8. artikulua. Dirulaguntza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako Aiarako administrazio batzarreidirulaguntzak ematea arautzen duen orde-
nantza (2018ko otsailaren 28ko ALHAOn argitaratua, 25 zk.), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta aplika daitekeen legeria osagarria.

Arespalditza, 2021eko azaroaren 25a

Alkatea

GENTZA ALAMILLO UDAETA