Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

LURRALDE OREKAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 689/2021 Erabakia, azaroaren 16koa. Onestea estatuko gaikuntzako
toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko 2021eko lehiaketa bateraturako deialdia
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3926

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak bigarren xedapen gehigarriaren 7. paragrafoan -Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (TAAIL) hura idatzitautzi duen moduan- hauxe xedatzen du: gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioakarautzen dituen araudia, lege horren 92.bis eta kidekoetan
aurreikusten dena, Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriak, horren 149.1.18 artikuluak eta
Euskal Herrirako Autonomia Estatutua onetsi zuen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera aplikatuko da, kontuan izanik langile horiei buruz aurreikusitako ahalmen guztiak erakunde eskudunen eskuetan izango direla, autonomia erkidegoko araudian ezartzen denaren arabera, bere lurralderako bakarrik bertan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketetarako deia egiteko ahalmena barne delarik, baita lehiaketa horietan funtzionarioakizendatzeko ahalmena ere.

Bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 92 bis artikuluko seigarren apartatuan aurreikusitakoarekin, lehiaketa hauexek arautzen dute: Estaturako Gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Araubide Juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuan jasotako aurreikuspenek eta estaturako gaikuntza duen toki administrazioko funtzionario merezimendu orokorren balorazioa arautzen duen otsailaren 16ko TFP/153/2021 Aginduak.

Arabako Lurralde Historikoan badaude estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostu hutsak, lehiaketan nahitaez sartu beharrekoak; hortaz, aipatutako araudian ezarritakoa aplikatuz, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kontseiluak gaur egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe

ERABAKITZEN DUT

Lehenengoa. Lehiaketa bateraturako deia egitea, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostu hutsakbetetzeko. Hona hemen lanpostu horiek:

AZPIESKALA/KATEGORIA/LANPOSTUA

HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

DERRIGORTASUN DATA

AZPIESKALA: KONTUHARTZAILETZA-DIRUZAINTZA

KATEGORIA: GOI-MAILAKOA

1. MAILAKO KONTUHARTZAILETZA

Laudioko Udala

4

2022/12/31

KATEGORIA: SARRERA

2. MAILAKO KONTUHARTZAILETZA

Amurrioko Udala

4

2014/01/01

KATEGORIA: SARRERAKOA EDO GOI-MAILAKOA (bata zein bestea)

DIRUZAINTZA

Amurrioko Udala

Gasteizko Udala

4

4

2022/12/31

1991/10/31

AZPIESKALA: IDAZKARIA

KATEGORIA: GOI-MAILAKOA

1. MAILAKO IDAZKARITZA

Gasteizko Udala (Udalbatza)

4

1994/12/31

AZPIESKALA: IDAZKARITZA-KONTUHARTZAILETZA

3. MAILAKO IDAZKARITZA

Aramaioko Udala

Arraia-Maeztuko Udala

Bastidako Udala

Guardiako Udala

Urizaharreko Udala

Erriberagoitiko Udala

Donemiliagako Udala

Gaubeako Udala

Zambranako Udala

Mañueta-Samaniego-Eskuernaga taldea

Añana Lagran-Harana taldea

Leza-Navaridas taldea

Moreda Araba-Iekora taldea

Aiarako Kuadrilla

4

3

3

3

3

4

4

4

4

4

3

4

4

4

1994/12/31

2017/12/31

2017/12/31

2021/10/01

2020/05/20

2015/01/01

15/04/2015

2012/12/12

2020/02/06

2020/08/31

2020/12/31

2020/09/30

2017/12/31

2011/05/05

Bigarrena. Lehiaketa bateratua I. eranskinean jasotzen diren oinarrien arabera egingo da.

Hirugarrena. Lurralde Orekaren Sailak argitara dezala erabaki hau ALHAOn.

Laugarrena. Behin betiko ebazpen honek administrazio bidea agortzen du. Ebazpen honen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakete, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako epaitegian. Horretarako, bi hilabete izango dituzte ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera.

Hala ere, horren aurretik, partikularrek aukerako berraztertzekoerrekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Foru Gobernu Kontseiluari; horretarako, hilabete izango dute argitaratzen denetik aurrera. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo presuntziozko ezespena gertatu arte. Aurrekoez gain egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango dute.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE

Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua

IRMA BASTERRA UGARRIZA

Lurralde Orekaren zuzendaria

JESÚS MARÍA GUINEA DÍAZ DE OTALORA

I. ERANSKINA

OINARRIAK

LEHENENGOA. Lanpostu hutsak.

Lehiaketa honen ondorioetarako, honako hauek lanpostu hutsak dira, eta, beraz, lehiaketan eskainiko dira:

a. 2021eko otsailaren 10a baino lehen hutsik egon arren, toki erakundeek lehiaketa arruntean deitu ez zituztenak.

b. Lehiaketa arruntean haien deialdia egin arren, bete gabe geratu zirenak.

c. Lehiaketa arruntean haien deialdia egin arren, toki erakundeak beste arrazoi batzuengatik esleitu ez zituenak.

d. Toki erakundeek beren beregi deialdian sartzeko eskatu dituzten lanpostuak, nahiz eta hutsik geratu ziren lehiaketa arruntaren deialdiaren ostean.

BIGARRENA. Parte hartzea.

1. Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioek, baldin eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.bis) artikuluaren 2. apartatuan eta Estaturako Gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Araubide Juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 17. artikuluan aipatutako azpieskaletakoak badira. Dena den, funtzionarioek beren azpieskalei eta kategoriei dagozkien lanpostuak baino ezin izango dituzte eskatu.

Halaber, parte hartu ahal izango dute Estaturako Gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Araubide Juridikoaren martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean aipatzen diren toki administrazioko idazkari, kontuhartzaile eta diruzainen lehengo kidego nazionaletako partaideek, azpieskala eta kategoria horietan sarturik ez egon arren, ondoko modu honetan:

a. Hirugarren mailako idazkariek, idazkari-kontuhartzaileen azpieskalarako gordetako lanpostuetan.

b. "Iraungitzear" dauden udal idazkariek, 2.000 biztanle baino gehiago ez daukaten udalen idazkaritzako lanpostuetan.

2. Behin-behineko izendapena duten funtzionarioek nahitaez lehiatu behar dira beren eskalan eta kategorian eskainitako lanpostu guztietarako.

Lanpostu guztiak eskatzen ez badituzte, ulertuko da uko egiten diotela zerrendatuta ez daudenen lehentasun ordena ezartzeari, Balorazio Epaimahaiaren alde, eta horrek haien arteko edozein esleitu diezaieke.

3. Ezin izango dute lehiaketan parte hartu:

a. Epai edo administrazio ebazpen finkoen bidez gaikuntzaz gabetutako edo lanetik kendutako funtzionarioek, xedapen horietan agertzen den etete epea igaro artean.

b. Lanpostutik kendutako funtzionarioek, zehapena jarri zien korporazio bereko lanpostuetara, zehapenak dirauen bitartean.

c. Borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek -urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako langile publikoaren oinarrizko estatutuaren Legearen testu bateratuak 89.1.a) eta b) artikuluan jasotako baldintzetan-, baldin eta ez badira 2 urte igaro eszedentzia egoerara igaro zirenetik.

d. Edozein administrazio publikotan behin betiko destinoa lortu eta lanean bi urte eman ez dituzten funtzionarioek, salbu eta dauden toki erakundean eta duten azpieskala eta kategoria berberean eskaintzen diren lanpostuak lortzekolehiatzen badira.

Hala ere, Estaturako Gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Araubide Juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 27. artikuluaren 1. apartatuaren c) letraren bigarren puntuan jasotako kasuetan dauden funtzionarioek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, nahiz eta bi urte ez igaro edozein administrazio publikotan behin betiko lortutako azken destinoan.

HIRUGARRENA. Parte hartzeko dokumentazioa.

1. Estaturako Gaikuntza duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan soilik lanpostuak eskatzen dituzten lehiaketa bateratuan parte hartu nahi duten toki administrazioko funtzionarioek Eusko JaurlaritzakoGobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute eskaera, lehiaketa bateraturako gaitutako prozedura telematikoaren bidez, interneteko helbide honetan: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1075104. Eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

- Parte hartzeko eskaera, zein lanpostutarako lehiatzen diren, haiexek banan-banan adierazita; eta bigarren oinarriko 3. zenbakian aipatzen diren inguruabarretako batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena. Eskatutako lanpostuak lehentasun ordenaren arabera zehaztuko dira, eskatzen diren lanpostu guztietarako bakarrik. Lehentasun ordenaren bakartasuna mantendu egingo da, baita hainbat azpieskala eta kategoriatako lanpostuak eskatuz gero ere, lanpostu horietako kide izateak horretarako aukera ematen badu.

- Autonomia erkidegoek ezarritako merezimenduei dagokien dokumentazioa, seigarren oinarrian adierazten den bezala; baita euskara jakiteko baldintzabetetzen dela egiaztatzeko agiriak ere, baldin eta kasuan kasuko hizkuntza eskakizuna egiaztatuta izanez gero.

- Interesdunak bizitzapertsonala, familia eta lana uztartzeari buruzko merezimenduak egiaztatzen baditu, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

a. Ezkontidea edozein administraziotako enplegatu publiko finkoa bada, haren aurretiko destinoa: Ezkontidearen destinoa eta haren hornitze modua egiaztatzen dituen ziurtagiria, ezkontidea destinatuta dagoen administrazio unitate eskudunak emana.

b. Seme-alabak zaintzea:

1. Familia liburuaren kopia edo familia unitatea osatzen duten kideak egiaztatzen dituen agiri ofizialaren kopia, edo, hala badagokio, adopzioaren, harrera iraunkorraren edo adopzio aurreko harreraren ebazpen administratibo edo judizialaren kopia.

2. Guraso eskatzailearen adierazpena, behar bezala sinatua, eta modu frogagarrian justifikatuz lanpostu aldaketak adingabeari arreta hobea ematea ahalbidetzen duela eta deialdiko lanpostuaren kokapenaren edo ordutegi ofizialaren arabera arrazoituta dagoenean bakarrik izango duela balioa, eta, hala badagokio, dagozkion egiaztagiriak ere aurkeztuko ditu. Adierazpen hori ez da kontuan hartuko, baldin eta Balorazio Epaimahaiak adierazpen horretan jasotako justifikazioa negatiboki baliogabetzen duen dokumentazio ofiziala badu.

c. Senitartekoren bat zaintzea:

1. Ahaidetasuna egiaztatzeko: Familia liburuaren edo familia unitatea osatzen duten kideak egiaztatzen dituen agiri ofizialaren kopia eta/edo bigarren mailarainoko, hura barne, odol ahaidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna egiaztatzen duten beste agiri publiko batzuen kopia.

2. Mendekotasun egoera egiaztatzeko, adinagatik, istripuagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik: Mediku ziurtagiri ofiziala edo arlo horretan eskumena duen administrazio publikoko organoen agiria, alderdi horiek egiaztatzen dituena.

3. Senitartekoaren baimen fede emailea, zeinaren bidez baimentzen baita egiaztatutako merezimenduari buruzko datuak tratatu eta kontsultatzeko, hala badagokio. Ezgaituta egonez gero, ebazpen judizialaren kopia aurkeztuko da, eta baimena tutoretza/kuradoretza duen pertsonak eman beharko du.

4. Ordaindutako jarduerarik ez duela egiten egiaztatzeko: Gizarte Segurantzako araubide batean ere alta emanda ez dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eta mendekotasuna duen pertsonak inolako jarduera ordaindurik ez duela egiten adierazten duen adierazpena.

5. Beste udalerri batetik sartu izana egiaztatzeko: Beste udalerri batetik sartuz gero, mendeko senidearen baimen fede emailea eman beharko da Bizilekuaren Datuak Egiaztatzeko Sisteman kontsulta egiteko, erroldatze datuak ofizioz jaso daitezen. Baimen hori ematen ez bada, edo araudi erregulatzailean zehazten diren beste kasu batzukgertatzen badira, eskatzaileak mendeko senidearen errolda ziurtagiria aurkeztu beharko du, apirilaren 28ko 523/2006 Errege Dekretuaren eta abenduaren 27ko PRE/4008/2006 Aginduaren arabera. Arau horiek ezabatu egiten dute errolda ziurtagiria helbidearen eta bizilekuaren egiaztagiri gisa aurkezteko eskakizuna.

6. Senideen arreta onena egiaztatzeko: Eskatzailearen adierazpena, behar bezala sinatua, lanpostuz aldatzeak senideari arreta hobea ematea ahalbidetzen duela frogatzen duten arrazoiak justifikatuz. Adierazpen hori ez da kontuan hartuko, baldin eta Balorazio Epaimahaiak adierazpen
horretan jasotako justifikazioa negatiboki baliogabetzen duen dokumentazio ofiziala badu.

Nolanahi ere, norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeari buruzko meritu horien gertaera eragileak mantendu egin beharko dira lehiaketan, hala badagokio, esleitzen zaien lanpostuan hasi arte.

2. Estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioek, lehiaketa bateratuan parte hartu nahi badute eta aldi berean Estatuko gainerako tokietako eta Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuak eskatzen badituzte, dokumentazioa Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzara bidaliko dute, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenean ezarritako moduan, zeinaren bidez, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa bateraturako deia egiten baita. Hona hemen nora bidali eskaera eta dokumentazioa: (https://sede.administracionespublicas.gob.es/procedimientos/portada/idp/81).

3. Eskaera Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzan aurkezten dutenek (Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia), baldin eta euskarazko hizkuntza eskakizunen egiaztatze azterketa egin nahi badute, Eusko JaurlaritzakoGobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatu beharko diote, lehiaketa bateraturako ezarritako prozedura telematikoaren bidez, eskaerak aurkezteko epearen barruan. Nolanahi ere, euskararen ezagutzaegiaztatzeko proba egin nahi dutenek hala adierazi beharko dute parte hartzeko eskaeran, zein hizkuntza eskakizun egiaztatu nahi duten adierazita.

4. Hamazazpigarren oinarrian hizkuntza eskakizunari buruz aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, eskatutako baldintzak, bai eta alegatutako merezimenduak ere, bilduta egon beharko dira estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa bateraturako deialdia egiten duen Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenaren egunerako.

5. Lehiaketan borondatez parte hartzeari uko egin ahal izango zaio, baldin eta Balorazio Epaimahaiaren bilera baino lehen egiten bada; horretarako azken eguna 2022ko urtarrilaren 31 izango da.

Ezin izango zaie partez uko egin eskatutako lanpostuetako bati edo batzuei.

LAUGARRENA. Eskaerak eta gainerako beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea.

Lehiaketan parte hartzeko eskaerak eta gainerako dokumentazioa aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketa bateraturako deialdia argitaratzen duen ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aurreko oinarrian adierazitako moduan.

BOSGARRENA. Meritu orokorrak.

Merezimendu orokorren gehieneko puntuazioa 19,50 puntukoa izango da, honela banatuta: Estaturako Gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Araubide Juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 32. artikuluan eta Estaturako Gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Merezimendu Orokorren Balorazioa arautzen duen 2021eko otsailaren 16ko TFP/153/2021 Aginduaren 2. artikuluan jasotakoen arabera.

SEIGARRENA. Euskal Autonomia Erkidegoaren merituak.

Euskal Autonomia Erkidegoak 9 puntu emango ditu eta modu honetan banatuko dira, Gobernu Kontseiluaren 1988ko azaroaren 8ko Erabakiak xedatutakoaren arabera (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 212. zenbakia, azaroaren 12koa, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren 8. Paragrafoari dagokionez):

Ehuneko horren bi heren, hau da, 6 puntu, gai hauen inguruko lan edo ezagupenengatik: Autonomia Estatutua, eskubide historikoak, autonomia erkidegoko erakunde sareari buruzko araudia eta hizkuntza normalizazioaren plangintza (batez ere administrazio publikoetan aplikatzeari buruzkoa).

Heren bat, hau da, 3 puntu, gai hauen inguruko lan edo ezagupenengatik: ekonomia itunaren ondoriozko berezitasun ekonomiko-administratiboak eta itunak toki ogasunetan duen eragina.

Merezimendu horiek kasuan kasuko Epaimahaiak baloratu beharko ditu, honako bide hauen arabera:

a. Ikastaroetara, jardunaldietara, mintegietara eta gai horri buruz egindako gainerako foroetara joan izanaren ziurtagiriak.

b. Espezialitate horiei buruzko argitalpenak eta lanak.

c. Gai horiekin zerikusia duten ikastaro edo jardunaldietan hizlari edo irakasle gisa egindako parte hartzeak.

ZAZPIGARRENA. Lehentasun ordena.

Nolanahi ere, eskatutako lanpostuak bai Euskal Autonomia Erkidegokoak bai Estatukoak badira, eskaerak aurkezteko epearen barruan, Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritzara bidali beharko da eskatutako lanpostuen lehentasun ordena, betiere eskaera eta gainerako dokumentazioa hirugarren oinarriko lehenengo apartatuan ezarritako moduan aurkezteari kalterik egin gabe. Lehentasunei buruzko agiria bakarra izango da eta eskatzen diren lanpostu guztiak agertu beharko dira. Lehentasunak adierazi beharraren arrazoia da lehiakide bati lanpostu bat baino gehiago ez esleitzea, eta orri horrek ez du sekula ordezkatuko eskaera indibidualizatua.

ZORTZIGARRENA. Balorazio Epaimahaia.

1. Euskal Autonomia Erkidegoan Epaimahai bakar bat eratuko da, osaera honekin: pertsona bat Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkaritzan, lehendakari lanetan; lurralde historikoetako foru aldundietako ordezkari bana, eta estaturako gaikuntza eta goi-mailako titulazioa dituen toki administrazioko funtzionario bat.

IVAPeko ordezkari batek parte hartuko du Balorazio Epaimahaian, baina bakarrik euskararen jakite maila egiaztatzeko diren probetan.

2. Eusko JaurlaritzakoGobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak izendatuko ditu Epaimahaiko kideak, eta horretarako hartzen duen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

BEDERATZIGARRENA. Merezimenduen balorazioa.

Balorazio Epaimahaiak lehiakideek deialdian ezarritako betekizunak betetzen dituzten ala ez egiaztatuko du, eta betetzen ez dituztenak baztertu egingo ditu.

Jarraian, bazterturik izan ez direnen merezimenduak baloratuko dituzte, honela:

Merezimendu orokorren balorazioa (gehienez 19,50 puntu) Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenean jasotakoetatik aterako da, zeina deialdiarekin batera argitaratu baitzen eta estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorren eta bizitzapertsonala, familia eta lana uztartzeari buruzko merezimenduen banakako zerrenda argitaratu baitzuen.

Autonomiari dagozkion merezimenduen balorazioa lehiatzaileek egiaztatu dituztenetan oinarrituta egingo da.

Euskal Autonomia Elkarteko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 31. artikuluaren eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 98.4. artikuluaren arabera, euskararen balorazioa, eskakizuna ez denean, lanpostuak hornitzeko kontuan hartu beharreko meritua da, honako eskala honen arabera:

- 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea: 5,70 puntu.

- 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea: 4,28 puntu.

- 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea: 2,85 puntu.

- 1. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea: 1,43 puntu.

Bi lehiatzailek edo gehiagok azken puntuazio berbera izatekotan, Epaimahaiak autonomiari dagozkion merezimenduetan puntuaziorik handiena lortu duenari emango dio lehentasuna esleipen proposamenean. Puntuazio berbera izaten jarraitzen badute, merezimendu orokorretan puntuaziorik handiena duenaren alde, Estatu Osorako Gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Araubide Juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 32.1 artikuluko zenbaki hurrenkeraren arabera. Azken batean, hautaketa prozesuaren lehentasun ordena oinarri harturik ebatziko da berdinketa.

HAMARGARRENA. Ebazpen proposamena.

Epaimahaiak lehiatzaileak, lehiatzaileen arteko baztertzea eta onartzea egin ondoren, eta baztertuen artean azken puntuazioa ezarri ondoren, ebazpen proposamena igorriko dio Foru Aldundiari, baztertuak izan ez diren guztiak jasotzen dituela eta haien arteko puntuazioa handienetik txikienera antolaturik, bai eta baztertuen zerrenda ere, azalduz zergatik izan diren baztertuak.

HAMAIKAGARRENA. Ebazpena.

Lehiaketa Balorazio Epaimahaiak egindako proposamenaren arabera ebatziko da, eta lehiaketaren ebazpenaren arrazoitzat hartuko dira Epaimahai horren aktak eta ebazpen proposamena, eta, hala badagokio, koordinazioaren emaitza.

Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzara bidaliko da, eta hark, berriz, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira (Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritza).

HAMABIGARRENA. Izendapenak koordinatzea.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza eta Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia behar bezala koordinatuko dira pertsona beraren alde izendapen bat baino gehiago ez egoteko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste autonomia erkidego batzuetako toki korporazioetan lanpostuak aldi berean eskatzen direnean. Koordinazioa interesdunek adierazitako lehentasun ordenaren arabera egingo da.

HAMAHIRUGARRENA. Ebazpena argitaratzea.

Lehiaketa bateraturako ebazpena ALHAOn eta Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

HAMALAUGARRENA. Lanpostuaz jabetzeko epea.

1. Lehiaketan lortu diren lanpostuez jabetzeko epea 3 egun baliodunekoa izango da, lanpostua aurreko lantokiaren herri berean lortu duten izangaientzat, eta hilabetekoa lehen destinoa bada edo beste herri batean badago.

Epe hori aurreko lanpostua utzi ondorengo egunean hasiko da; izendapenak ALHAOn argitaratu eta hurrengo 3 egun baliodunetan utziko dira lanpostu horiek.

Ebazpenak zerbitzu aktiboan hasi beharra badakar berekin, lanpostuaz jabetzeko epea ebazpena argitaratzen den egunetik zenbatu beharko da.

2. Interesdunek baimen edo lizentziaren bat izanez gero, haiek amaitu arte ez da hasiko lanpostua jabetzanhartzeko epeen kontaketa.

3. Zerbitzuko beharrizanengatik, lehiatzaileak lanpostua utzi edo lanpostu berriaz jabetu behar duen korporazioen lehendakarien akordio baten bitartez, uztea eta jabetzea gehienez ere 3 hilabetez atzeratu ahal izango dira. Lehiatzaileak erabaki horren berri eman beharko die Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eta Arabako Foru Aldundiari.

Salbuespenez, interesdunak eskaturik eta justifikatutako arrazoiengatik, lanpostuaz jabetzea ere denbora berdinaz atzeratu ahal izango da, kasuan kasuko lehendakarien arteko akordio bat dela medio, horren berri emanda Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eta Arabako Foru Aldundiari.

HAMABOSGARRENA. Destinoen ukaezintasuna eta borondatezkotasuna.

Esleitzen diren destinoak uko egin ezinezkoak izango dira, eta borondatezko izaera izango dute. Ondorioz, ez da ordainik jasotzeko eskubiderik sortuko lekuz aldatzeagatik.

HAMASEIGARRENA. Lanpostua uztea eta lanpostuaz jabetzea.

1. Lehiaketaren ebazpenaren arabera, lanpostu bat lortu duten lehiatzaileek aurreko postua uzteko eta berriaz jabetzeko egin beharreko eginbideen berri eman beharko zaie Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eta Arabako Foru Aldundiari, bi izapide horiek egin eta hurrengo hiru egun baliodunetan.

2. Lanpostuaz jabetzeak lanpostu horri loturik dauden eskubide eta betebeharrak hartzea dakar berekin, eta une horretatik aurrera funtzionarioa kasuan kasuko udalaren menpe egongo da.

HAMAZAZPIGARRENA. Euskararen balorazioa.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAP) dagokio euskararen ezagutzaegiaztatzeko proben edukia eta modua zehaztea.

Balorazio Epaimahaiak, parte hartze eskaerak aztertu ondoren, erakunde horri eskatuko dio
dagozkion probak egitea. Horretarako, euskararen ezagutzaegiaztatzeko proba egin nahi dutenek
hala adierazi beharko dute parte hartzeko eskaeran, zein hizkuntza eskakizun egiaztatu nahi duten adierazita.

Proba horien bitartez ez ezik, hizkuntza eskakizunak IVAPek emandako ziurtagiri bidez ere egiazta daitezke, baita ziurtagiri baliokideen bidez ere, bat etorriz azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak xedatutakoarekin, zeina baita euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzekoa. Agiri horiek lehiaketan parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira.

Lehiatzaileek, parte hartzeko eskaera egin eta gero lortzen badituzte euskararen ezagupenaren egiaztagiri edo tituluak, Balorazio Epaimahaiak lanpostuak esleitzeko proposamena egin baino lehen aurkeztu ahal izango dituzte egiaztagiri edo titulu horiek.

HAMAZORTZIGARRENA. Errekurtsoak.

Lehiaketa prozeduran egindako administrazio egintzak aurkatu daitezke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoaren arabera.