Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑA OKAKO UDALA

Hasierako onespena ematea 5/2021 kreditu gehigarriari
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3924

Alkatearen azaroaren 23ko 607/2021 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zaio 5/2021 kreditu gehigarriaren espedienteari.

Otsailaren 9ko 3/2004 Foru Arauak 34. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente hori hamabost egun baliodunez egongo da jendaurrean, iragarki hau ALHAOn argitaratu ondorengo egun baliodunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote Udalbatzari.

Aipatutako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, kreditu gehigarriaren espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzanargitaratzen da.

Langraiz Oka, 2021eko azaroaren 25a

Alkate-lehendakaria

MIGUEL ÁNGEL MONTES SÁNCHEZ