Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

ASPARRENEKO UDALA

Mendekoen kategoriako plazako karrerako funtzionario bat izendatzea
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3922

2020ko uztailaren 13ko ALHAOn (78. zk.) 2019ko enplegu publikoaren eskaintzari (2019ko abenduaren 18ko ALHAO, 145 zk.) buruzko behin betiko oinarriak argitaratu ziren, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez, txanda irekian, mendekoen kategoriako hiru plaza jabetzanbetetzeko. Bada, Tokiko
Gobernu Batzarrak 2021eko azaroaren 15ean hartutako erabaki bidez, karrerako funtzionario baten
honako izendapen hau egin da, praktiketako funtzionario baten probaldia amaitu ondoren:

- Patxi Xabier Barrena Arambarri. Plaza: 2. dotazioa. Pista edo kiroldegiko atezaina. Kategoria: Mendekoak. Taldea: lanbide taldea Titulazioa: eskola ziurtagiria. Dedikazioa: Osoa. Betetzeko era: oposizio-lehiaketa. Hizkuntza eskakizuna: 2, igarotako derrigortasun datarekin. Izendapenaren eragin data: 2021eko azaroaren 17a.

Izendatutako pertsonak gehienez hilabeteko epea izango dute plazaz jabetzeko, izendapena ALHAOn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzekoerrekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko (1) epean, ebazpena jaso ondorengo egunetik aurrera, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan.

Aukerako berraztertzekoerrekurtso hori aurkeztu ezean bide judiziala irekiko da, eta erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian (txandaren arabera dagokiona). Horretarako, bi hilabete izango dira, argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

Araia, 2021eko azaroaren 18a

Alkatea

CONSUELO AUZMENDI JIMÉNEZ