Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

AIARAKO UDALA

Datu pertsonalak babesteko ordezkaria izendatzea
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3918

Alkatetzaren azaroaren 19ko 2021/682 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi da:

Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorrak (2016/679 Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazioari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) 37.1 artikuluan xedatzen du ezen, datu pertsonalen tratamendua aginte edo organismo publiko batek egiten duen guztietan, datuak babesteko ordezkari bat izendatu beharra dagoela.

Ildo beretik, Datu Pertsonalak babesteko eta Eskubide Digitalak bermatzeko abenduaren 3/2018 Lege Organikoak 34. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen du datuak babesteko ordezkari bat izendatzea.

Horregatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluaz baliatuz,

EBAZTEN DUT

LEHENENGOA. Global Factory SL enpresaren menpeko Jesús Soler Lorent datuak babesteko ordezkari izendatzea, haren lanbide ezaugarriak eta eginkizunak betetzeko gaitasuna dela eta.

BIGARRENA. Zehaztea figura horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 39. artikuluan ezarritako funtzioak beteko dituela (2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa), eta, horrenbestez, eginkizun horiek betetzeko behar diren baliabideak emango zaizkiola, bai eta datu pertsonaletarako eta dagozkion tratamendu eragiketetarako sarbidea ere.

HIRUGARRENA. Erabaki hau udaleko langileei jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen.

LAUGARRENA. Datuak babesteko ordezkariaren izendapena interesdunari jakinaraztea.

BOSGARRENA. Bat etorriz Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorrak 37.7 artikuluan araututakoarekin eta datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak 34.3 artikuluan xedatutakoarekin, argitara emango dira datuak babesteko ordezkariaren beharrezko datuak, berarekin harremanetan jarri ahal izateko, eta haien berri emango zaio kontrol agintaritzari.

SEIGARRENA. Erabaki hau ALHAOn argitaratzea.

ZAZPIGARRENA. Dekretu hau udalbatzari jakinaraztea, hark egiten duen lehen bilkuran.

Arespalditza, 2021eko azaroaren 24a

Alkatea

GENTZA ALAMILLO UDAETA