Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

DONEMILIAGAKO UDALA

Aldatzea 2021ean Donemiliagako kontzejuek egindako obrak eta inbertsioak finantzatzeko udal laguntzen aparteko deialdiko oinarriak
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3915

Donemiliagako Udalbatzak, 2021eko azaroaren 17ko ohiko bilkuran, erabaki zuen 4. oinarria aldatzea: "Donemiliagako udalerriko kontzejuek garatutako obrak eta inbertsioakfinantzatzeko 2021eko udal laguntzen ezohiko deialdiko dirulaguntzaklortzekobaldintzak".

Bat etorriz Dirulaguntzen azaroaren 27ko 38/2003 Lege Orokorraren 9.3 artikuluak, Dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 4.4 artikuluak eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluak xedatutakoarekin, argitaratu egiten dira oinarri horiek, guztiek jakin ditzaten.

1. oinarria. Deialdiaren xedea

Hurrengo deialdiaren helburua udalerriko kontzejuekinlankidetzanaritzea da, bi alderditan:

1.- Oinarrizko zerbitzu publikoak garatzeko obrak eta inbertsioak egitea.

2.- Auzotarren bizi-kalitatea.

2. oinarria. Onuradunak

Donemiliagako kontzejuek eskatu ahal izango dute dirulaguntza.

3. oinarria. Dirulaguntzen zenbatekoa

Deialdi honetarako gehieneko aurrekontua 600.000 euro izango da.

Dirulaguntzak emateko aintzat hartuko diren irizpideak ondokoak dira:

a) 600.000 euroko zenbatekoaren ehuneko 60 zati berdinetan banatuko da udalerriko hamabost kontzejuen artean.

b) 600.000 euroko zenbatekoaren ehuneko 40 proportzionalki banatuko da, kontzejuek 2021eko urtarrilaren 1ean erroldaturik zituen biztanleen arabera.

APARTEKO BANAKETA, 2021

BIZTANLE KOPURUA

% 60, HAINBANAKETA

% 40, BIZTANLEEN ARABERA

GUZTIRA

2021/01/01

600.000 €

360.000 €

240.000 €

600.000 €

54

Adana

24.000

17.900,55

41.901

25

Axpuru

24.000

8.287,29

32.287

27

Bikuña

24.000

8.950,27

32.950

94

Durruma

24.000

31.160,22

55.160

52

Egilatz

24.000

17.237,56

41.238

39

Galarreta

24.000

12.928,17

36.928

27

Luzuriaga

24.000

8.950,27

32.950

17

Mezkia

24.000

5.635,35

29.635

32

Munain

24.000

10.607,73

34.608

112

Narbaxa

24.000

37.127,07

61.127

36

Okariz

24.000

11.933,7

35.934

44

Erdoña

24.000

14.585,63

38.586

32

Txintxetru

24.000

10.607,73

34.608

80

Uribarri-Jauregi

24.000

26.519,33

50.519

53

Zuhatzu

24.000

17.569,06

41.569

724

360.000

239999,93

599.999,93 €

Deialdi honetan sartzen diren jarduerak deialdia onesten denetik oraingo legegintzaldia bukatu arte egin ahal izango dira. Esleitutako zenbatekoak erabili ez badira, hurrengo udalbatzak erabakiko du deialdia luzatu ala ez.

4. oinarria. Dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak

1. Bizilagunen oinarrizko zerbitzu publikoak eta bizi-kalitatea garatzeko obrak eta inbertsioak lagundu ahal izango dira diruz, zehazki, honako hauek:

1.1. Historia eta kultura ondarea birgaitzeko obrak.

1.2. Kontzejuen ekipamendu kolektiboak eraikitzea, birgaitzea edo hobetzea (kontzejuarenetxea, bolatokiak, pilotalekuak, haurrentzako parkeak...).

1.3. Azpiegitura publikoak berritzeko edo hobetzeko obrak (kaleak, ur sareak, saneamendua...).

5. oinarria. Eskaerak, agiriak eta kobratzea

Onartutako dirulaguntza osoa jasotzeko, gastuek 2023ko maiatzaren 1a baino lehen eginda egon behar dute.

Horretarako, eskatzaileek ondoko agiriok aurkeztu beharko dituzte udal bulegoetan.

1. Eskaera orria, administrazio batzarreko lehendakariak sinatua.

2. Gastu eta inbertsioen zerrenda.

3. Beste erakunde edo organismo batzuetan izapidetutako dirulaguntza eskaerak adierazten dituen egiaztagiria, bai eta jasotako dirulaguntzen frogagiriak ere.

4. Egindako jardunen ordainagiriak.

Egoki irizten bazaio, adierazitako agirioz gain, dirulaguntza emateko beharrezkoa den zernahi agiri, frogagiri edo faktura eskatu ahal izango da.

6. oinarria. Agiriak aurkeztea

Dirulaguntza deialdia egindakoan, nola dirulaguntza eskaera hala agiriak udal bulegoetan aurkeztu behar dira. Dirulaguntza eskaerak eta justifikazioak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 1ean amaituko da herri guztientzat.

7. oinarria. Onuradunen betebeharrak

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzakjasotzen dituzten kontzejuek honako obligazio hauek bete beharko dituzte betiere:

- Emandako dirulaguntzaonartzea. Dirulaguntza ematen zaiola jakinarazten zaionetik hamar egun igaro baino lehen onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio dirulaguntzari, dirulaguntzaonartzen duela esan nahiko du.

- Dirulaguntzajasotzeko bete beharreko betekizunak eta baldintzakbetetzea.

- Udalaren egiaztapen eta finantza kontrola onartzea.

- Donemiliagako Udalak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta beste erakunde eskudun batzuekeskatzen dituzten argibide guztiak ematea.

- Dirulaguntzen Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta Dirulaguntzen Udal Ordenan­tzak ezarritako betebeharrak.

8. oinarria. Eskaerak aztertu eta ebaztea eta dirulaguntzak ordaintzea

Idazkaritza-kontuhartzailetzazerbitzua ematen duen teknikaria izango da organo izapidegilea. Teknikari horrek ofizioz egingo ditu datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko beharrezko jarduera guztiak, eta haiei jarraiki egingo du ebazpen proposamena.

Donemiliagako Udaleko alkateak du dirulaguntzak emateko eskumena, frogagiriak aurkeztu ondoren; gero ordainduko da onartutako dirulaguntza osoa.

Eskaerei buruzko ebazpena frogagiriak aurkezten direnetik hiru hilabete pasatu baino lehen emango da.

Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da. Ebazpenak amaiera emango dio administrazio bideari, eta bertan adieraziko dira haren aurka jar daitezkeen errekurtsoak. Ebazpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 40. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera jakinaraziko da.

9. oinarria. Ordainketa aurreratuak eta konturako ordainketak

Administrazio batzarrak egiaztatuko balu, dagozkion kontabilitate agiriak aurkeztuta, fakturaren bat ezin duela ordaindu, udalak beharrezko dirua sar lezake haren kontuan; administrazio batzarrak hamar egun izango lituzke, diru transferentzia egiten zaionetik aurrera, ordainagiria aurkezteko.

10. oinarria. Bateragarritasuna beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu berarekin emandakoekin, baldin eta dirulaguntzetan jasotakoa gastua baino gehiago ez bada. Jasotakoa gastua baino gehiago bada, murriztu egingo da dirulaguntza, gastua eta laguntza parekatu arte.

Donemiliagako Udala ez den erakunderen baten dirulaguntza jaso dutenek adierazi beharko dute zein erakundek eman dien dirulaguntza eta zein izan den haren zenbatekoa.

11. oinarria. Dirua itzultzeko prozedura

Emandako dirulaguntzaitzultzeko prozedura Donemiliagako Udalaren dirulaguntzenordenantzan araututakoaren araberakoa izango da.

12. oinarria. Dirulaguntza eskatzeak oinarri hauek ezagutu eta onartzen direla esan nahi du.

13. oinarria. Oinarri hauetan jasotako betebeharrak eta erabakiak ez betetzeak dirulaguntza baliogabe uztea ekarri ahalko du.

14. oinarria. Oinarri hauek interpretatzean zalantzarik sortzen bada, Donemiliagako Udalak ebatziko du.

Hauek dira aplikatu beharreko oinarrizko arauak: Dirulaguntzen Udal Ordenantza, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, zeinak onesten baitu Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arautegia.

15. oinarria. Dirulaguntzen udal ordenantzaren 4.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi hau argitaratuko da Donemiliagako udaletxeko iragarki taulan, ALHAOn eta udalaren web orrian; eta udalerriko administrazio batzarrei jakinaraziko zaie.

16. oinarria. Deialdi honen eta deialdi honetatik sortutako egintzen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Gasteizko administrazioarekiko auzietarako epaitegietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako epean eta moduan.

Erdoña, 2021eko azaroaren 24a

Alkatea

ERIKA LETAMENDI HURTADO