Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

LEZAKO UDALA

Hasierako onespena ematea Lezako hiri antolamendurako plan orokorrari eta ingurumen azterketa
estrategikoari
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3910

Udalbatzak, 2021eko azaroaren 22an balio osoz egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Lezako hiri antolamendurako plan orokorrari eta hari dagokion ingurumen azterketa estrategikoari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzarri buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 90.3 artikuluan eta Planen eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuak 12. artikuluan ezarritakoa betez, jendaurrean jartzen dira bi agiriak 45 egun baliodunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horretan, interesdunek espedienteak aztertu eta egoki jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta horri buruzko iragarkia lurraldean hedapen handiena duen egunkarian argitaratuko da.

Interesdunek udal bulegoetan eta udal web orrian (www.ayuntamientodeleza.com) dituzte eskuragai espedienteak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzarri buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 85.3. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eten egiten da edozein onespen, baimen eta lizentzia ematea, bi urtez gehienik ere, xedapen berriek indarreko hirigintza araubidea aldatzea dakarten arloetan.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da.

Leza, 2021eko azaroaren 24a

Alkatea

JOSÉ ANTONIO SUSO PÉREZ DE ARENAZA