Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRIBERABEITIKO UDALA

Hasierako onespena ematea Arasur plataforma logistikoko 1 fasea-hegoaldea-ren urbanizazio proiektuari
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3909

Alkateak azaroaren 22ko 365/2021 Dekretuaren bidez xedatu du hasierako onespena ematea Arasur plataforma logistikoko 1 fasea-hegoaldea-ren urbanizazio proiektuari, zeina Araba Logística SAk sustatu baitu.

Bat etorriz Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 196.2 artikuluan xedatutakoarekin, proiektua jendaurrean jartzen da hogei eguneko epe luzaezinez iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, guztiek jakin dezaten eta interesdunek egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Ribabellosa, 2021eko azaroaren 24a

Alkatea

MIREN SANTAMARÍA MARTÍNEZ