Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALA

Ogasun Saila
Argitaratuta: 2021/12/03eko 138. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2021-138-3904

Ura hornitu eta ur zikinak garbitzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasen erroldak jendaurrean jartzea - 2021eko laugarren hiruhilekoa

Zergen eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrera lokalen kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorraren 26.2. artikulua betetze aldera, ura hornitu eta ur zikinak garbitzekozerbitzuengatik ordaindu beharreko tasen errolda fiskalak (2021. urteko laugarren hiruhilekoari dagozkionak) hamabost egunez egongo dira jendaurrean jarrita, Uren udal Zerbitzuan -Antilletako pasabidea, 3A- eta San Martineko udal bulegoetan -Teodoro Dublang Margolariaren kalea 25, behea-, interesdunek aztertu eta egokitzatjotzen dituzten alegazioak egiterik izan dezaten.

Erroldan jasotako likidazioen berri denei batera emateko funtzioabetetzen du iragarki honek, Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru-arauaren 98.3 artikuluarekin ildotik.

Jendaurrean jarrita egongo diren erroldetan ageri diren likidazioen kontra berraztertzekoerrekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Ogasun Saileko zinegotzi ordezkariari zuzenduta, ordaintzeko borondatezko epean, eta hura bukatzen den egunaren biharamunetik hilabete igaro bitartean.

Zerga ordaintzeko epea 2022ko otsailaren 1etik martxoaren 15era artekoa da.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 23an

Ogasun Saileko zinegotzi ordezkaria

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE