Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

KULTURA ETA KIROL SAILA

68/2020 Foru Agindua, martxoaren 13koa, onesten duena udalek eta kuadrillek sustatutako kultura jardueretarako dirulaguntzen 2020ko deialdi publikoa
Argitaratuta: 2020/05/29eko 60. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2020-60-1155

Kultura eta Kirol Sailak Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean, 2020ko ekitaldian, udalek eta kuadrillek sustatutako kultura ekimenei diru babesa emango die.

Horretarako, nahitaezkoa da berariazko esparru bat ezartzea, sailak ematen dituen dirulaguntzen xede diren kultura ekimenak arautzeko.

Aginduzko txostenak aztertu dira.

Horregatik, eta dagozkidan eskumenak baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Onespena ematea udalek eta kuadrillek sustatutako kultura jarduerak garatzeko 2020ko ekitaldian indarrean egongo diren dirulaguntzetarako deialdi publikoari; laguntzaren xede izango dira emakumeen eta gizonen berdintasunean eragin positiboa duten jarduerak. Deialdia gehienez ere 75.000 euroz hornitua dago, eta honen arabera arautuko da: Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretua, zeinak onetsi baitzituen Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak (ALHAO, 134. zenbakia, 2019ko azaroaren 20koa).

Bigarrena. Gastu hau Arabako Foru Aldundiaren 2020ko ekitaldiko gastu aurrekontuaren partida honen kontura egingo da: 70.1.05.73.02.462.90.01 (xedapen erreferentzia: 105.1041).

Hirugarrena. Organo eskudunak emango du, Kultura Ekintza Zerbitzuaren proposamena aztertuta, eman beharreko ebazpena, sei hilabeteko epean, gehienez ere, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Gehienezko epea igarota esanbidezko ebazpenik ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du. Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 123. artikuluan xedatzen duenaren arabera, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edota zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurka egin dakioke bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, administrazioarekiko auzietarako epaitegietan, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena. Laguntza eman edo ukatzen duen ebazpenaren berri emango zaie eskatzaileei, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 42. eta 43. artikuluetan xedatzen dituen moduetan.

Seigarrena. Deialdi hau ALHAOn argitaratzea.

Gasteiz, 2020ko martxoaren 13a

Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

ANA M. DEL VAL SANCHO

Kultura zuzendaria

Mª INMACULADA SÁNCHEZ ARBE

Eranskina

Dirulaguntzen 2020rako deialdia, udalek eta kuadrillek eurek sustatutako kultura ekimenak gauza ditzaten

Lehenengoa. Helburua eta xedea

Deialdi honen bitartez, dirulaguntzak eman nahi dira, lehiaketa bidez, eta horren helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean udalek eta kuadrillek 2020rako sustatutako kultura ekimenak garatzekolaguntzak ematea, betiere emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen dutenak babestuta, Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onesten dituen Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuak xedatutakoaren arabera.

Bigarrena. Aurrekontu egozpena

Dirulaguntzen zenbateko osoa ezin izango da izan inoiz ere helburu horretara bideratu den zuzkidura baino gehiago, hau da, 75.000 euro baino gehiago. Zenbateko hori Arabako Foru Aldundiaren 2020ko gastu aurrekontuko "Udalen eta kuadrillen ekimenak" izeneko 70.1.05.73.02.462.90.01 partidaren kontura ordainduko da.

Esleitzekodirulaguntzabakoitzaren zenbatekoak ezin izango ditu gainditu eranskin honen zazpigarren oinarrian berariaz zehaztutako ehunekoak, eta inola ere ez du gaindituko 4.000 euro erakunde eskatzailebakoitzeko.

Ez dute dirulaguntzarik jasoko, baloratutakoan, 500 euro egiten ez duten eskaerek.

Hirugarrena. Erakunde onuradunak eta baztertuak

Erakunde onuradunak:

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko udalak eta kuadrillak, Gasteizko Udala eta hura parte den kuadrilla izan ezik.

Baztertutako erakundeak:

Kanpoan geratuko dira Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuak, zeinak onetsibaitzituen Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak, hirugarren klausulan zehaztutako egoeretan dauden erakundeak, bai eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Autonomia Erkidegoko 4/2005 Legeak xedatutakoaren arabera zehatuak izan direnak ere.

Laugarrena. Diruz lagundu daitezkeen programak

1. Diruz lagundu ahal izango dira kultura sustatzeko jarduera programak, zeinen ezaugarriak esparru hauetan zehaztutakoari egokitu behar zaizkion:

1. Folklorea.

2. Eszena eta musika arteak.

3. Arte plastikoak, ikusmen arteak eta ikus-entzunezkoak.

4. Literatura, irakurketa eta liburuak sustatzekoak.

5. Ondarearen eta kulturaren zabalkuntza.

Lehentasuna emango zaie genero berdintasuna barnean hartu eta genero estereotipoak desagerrarazten laguntzen duten kultura programei.

Jarduera programa bakarrerako eskatu ahal izango da dirulaguntza, eta jarduera horren aurrekontua 5.000 euro edo gutxiago (BEZa barne) izango da. Programa horrek diruz lagundu daitekeen esparruetako batekin baino ez du izango lotura, oinarri honetan adierazten den bezala taldekatuta.

2. Kultura arloan urtean 5.000 euro (BEZa barne) baino gutxiagoko aurrekontua daukaten udalek jarduera programa bakarrerako eskaera aurkeztu ahalko dute, eta kasu horretan, aurreko puntuan adierazitako eremu diruz lagungarriren batekin baino gehiagorekin lotuta egon ahalko da. Ezohiko egoera horretarako baimena berariaz eman beharko da organo eskudunaren ebazpen baten bidez.

Kasu horretan, udalak zehaztasun eta xehakapen nahikoarekin egiaztatu beharko du aurrekontutik zenbat diru esleitu den kultura arloko urteko gasturako.

Hala bada, deialdi honetako 2. apartatuko zazpigarren oinarrian ezarritako balioespen irizpideei dagokienez, baldin eta proiektu berean puntuazio desberdinetako jarduerak biltzen badira, proiektua balioetsiko da puntuazio handieneko jarduerari dagokionarekin.

3. Diru laguntza jasotzeko edota jaso izana justifikatzeko, diru laguntza esleitzeko ebazpenak aurkakoa adierazi ezean, ez dira kontuan hartuko gastu hauek:

a) Entitatea mantendu, kudeatu eta funtzionamenduan edukitzeko gastu orokorrak.

b) Ondasun higigarriak eta higiezinak erosi, konpondu eta zaharberritzeko gastuak.

c) Bidaia, egonaldi, publizitate, ordezkaritza, protokolo, opari eta antzeko gastuak.

d) Edozein argitalpenen edizio gastuak, berdin diolarik zein euskarritan eginak diren (papera, CDa, weba eta abar), ezta ondoren egingo den ustiapena ere.

e) Dantzaldi eta jai, ospakizun, erromeria eta herriko jaien inguruko ekitaldiek sortutako gastuak, salbu eta Araban tradiziozkoak diren herri partaidetzako kultura ekintzak.

f) Aisialdiko eta/edo denbora-pasako jarduerek, jaiek eta jarduera ludikoek, kirol jarduerek eta espezifikoki kultura arlokoak ez diren beste batzuek sortutako gastuak.

Ez dira diruz lagunduko Arabako Foru Aldundiko edozein sailek zein haiei atxikitako edo haien eskumenekoak diren edozein erakundek sustatutako beste jarduera, programa edo ekimen batzuetan jasotako programak.

Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzen urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak 29.3 artikuluan ezarritakoa betez, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa handiagoa bada sektore publikoko kontratuak xedatzen dituzten araudiek kontratu txikirako ezarritako zenbatekoa baino (40.000 euro baino gutxiago BEZik gabe, baldin eta obra kontratuak badira, edo 15.000 euro baino gutxiago BEZik gabe, baldin eta horniketa edo zerbitzu kontratuak badira), erakunde onuradunak eskaintza bana eskatu beharko die, gutxienez, hiru erakunde hornitzaileri, zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa beren gain hartu baino lehen, salbu eta, diruz laguntzeko diren gastuen ezaugarri bereziengatik, nahikoa enpresa ez badago zerbitzu edo hornidura hori eskaintzen duenik edo salbu eta gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautaketa, justifikazioan edo dirulaguntza eskaeran aurkeztuko direnen artekoa, eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz egingo da eta, aukeratutako eskaintza diru aldetik hoberena ez denean, egindako aukera espresuki arrazoitu beharko da memoria batean.

Bosgarrena. Eskaerak aurkeztea

1. - Eskaerak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari aurkeztu behar zaizkio, I. eranskinean argitaratzen den ereduaren arabera. Eranskin horretan, jarduera, zeinarentzatdirulaguntzaeskatzen baita, zein datatan bukatuko den adieraziko da.

2. Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Administrazio agiriak.

- Egiaztagiri bat, erakundearen organo eskudunak eskaera baimentzeko eta gastuaren zati bat finantzatzeko hartutako erabakiarena, zeina eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen hartua izan beharko baita.

b) Dokumentazio espezifikoa:

- Jardueren programaren proiektua, balorazio irizpideen zati diren alderdi guztiak islatzen dituena (eranskin honen 2. puntuko zazpigarren oinarria), honako hauek banan-banan adieraziz:

- Kultura programaren azalpen koherentea, honako hauek jasoko dituena: proiektuaren justifikazioa, bete nahi diren helburuak, jardueren xehetasunak, behar diren baliabideak eta programa norentzat izango den.

- Zein hizkuntza erabiliko d(ir) en.

- Proposamen berritzailea den, edo proposamena bera sendotzekoa den.

- Programako jarduerak noiz egingo diren (egutegia).

- Jarduera programaren gastu eta diru sarreren aurrekontu xehatua. Diru sarreren atalean zehaztu behar dira beste administrazio batzuei eskatutako dirulaguntzak, erakundearen ekarpena, Kultura eta Kirol Sailari eskatutako zenbatekoa eta bestelako diru sarrerak, halakorik badago.

- Genero berdintasunaren ikuspegia sartzea diruz lagundu daitezkeen jarduera eta/edo programak garatzean, balioespen irizpideetan adierazten diren gorabehera guztiak adierazita, eta, batez ere, pertsonei buruzko informazioan datuak sexuka banatuta aurkeztu izana adierazita.

Seigarrena. Aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zazpigarrena. Prozedura bideratzea eta balorazio irizpideak

1. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Kultura EkintzaZerbitzua da espedientea izapidetzeko organo eskuduna.

2. Balorazio irizpideak:

A) Jarduera programak zenbateraino laguntzen duen kultura sustatzen, eranskin honen laugarren oinarrian deskribatzen diren kultura arloak oinarritzat hartuta; horri, gehienez ere, 35 puntu emango zaizkio, eta banakapen hau izango da kontuan:

- Kulturarekin zerikusia duten jardueren programazioa, zabalkundea eta erakusketa: 35 puntu.

- Kulturarekin zerikusia duten jardueren arloko prestakuntza eta sorkuntza programak: 25 puntu.

B) Jarduera programaren ekarpena kultura berrikuntzari edo lurraldearen intereserako kultura proposamenak finkatzea: gehienez ere, 20 puntu. Hona banaketa:

- Jardueraren izaera berritzailea. Proposamenaren originaltasuna eta berritasuna eta udalerrian antzeko jarduerarik ez egitea: 20 puntu.

- Kultura proposamenak ibilbide luzea izatea eta finkatzea. Jarduera gizartean errotuta egotea bost urtez baino luzaroagoan: 10 puntu.

- Aurreko irizpideetakoren bat ez betetzea: 0 puntu

C) Aurkeztutako proiektuaren kalitatea. Lortu nahi diren helburuen azalpen koherente eta argia, programa osatzen duten jardueren xehetasunak, giza baliabideen eta baliabide materialak, teknologikoak..., garatu beharreko jarduera bermatzen dutenak: gehienez, 15 puntu. Hona banaketa:

- Lortu nahi diren helburuen deskribapen koherentea eta argia: 6 puntu.

- Programa osatzen duten jardueren xehetasunak: 4 puntu.

- Baliabideak izatea: 5 puntu.

- Aurreko alderdietako bat ere ez adieraztea: 0 puntu

D) Hizkuntzak: gehienez, 10 puntu.

- Bi hizkuntzatan eta, hala badagokio, euskaraz egindako jarduerak: 10 puntu.

- Zehazten ez bada: 0 puntu.

E) Genero berdintasunaren ikuspegia txertatzea diruz lagundu daitekeen jarduera eta/edo programen garapenean: gehienez, 20 puntu. Hona hemen banaketa:

- Berdintasun plana izatea edo berdintasunerako neurriak dituen konpromiso idatzia: 3 puntu.

- Programan inplikatutako pertsonen genero prestakuntza: 2 puntu.

- Berdintasunari buruzko edukiak jasotzen dituzten programa edo kultura jarduerak: 5 puntu

- Dirulaguntzarekin zerikusia duten agirietan idatzizko eta ikusizko hizkuntza ez sexista erabiltzea: 3 puntu.

- Pertsonen informazioa sexuaren arabera bereizita egotea: 7 puntu.

Irizpide bakoitzari dagozkion puntuen batuketak guztirako kopuru bat izango du emaitza, eta eskala honetara ekarrita, emaitza horren araberako dirulaguntza adieraziko du, dirulaguntzakalkulatzeko aurrekontua oinarritzat hartuta.

Puntu kopurua Dirulaguntzaren ehunekoa

0tik 50era 0

51tik 65era 50

66tik 75era 70

76tik 100era 80

Eskaera kopurua eta eman beharreko dirulaguntzak direla-eta dirulaguntzaren guztirako zenbatekoak gainditu egingo balu deialdiaren diru hornidura, eta beraz, beharrezkoa balitz dirulaguntzen zenbatekoa gutxitzea, neurri berean gutxituko lirateke dirulaguntzaren erakunde onuradun guztien artean.

Zortzigarrena. Ebazpena

1. Balorazio batzordeak aztertuko ditu eskaerak. Kultura zuzendaria izango da balorazio batzorde horren burua, eta honako hauek izango dira batzordekideak: Kultura EkintzaZerbitzuaren burua eta zerbitzu horri atxikitako bi teknikari. Kultura eta Kirol Saileko Idazkaritza Teknikoaren buruak jardungo du idazkari lanetan, hitzarekin baina botorik gabe. Batzordekideren batek, behintzat, emakumeen eta gizonen berdintasun arloari buruz jakin beharko du, edo bestela, esperientzia izan hura praktikoki aplikatzean.

Kultura eta Kirol Sailak, egoki iruditzen zaion kasuetan, datuak edo argibideak eskatu ahal izango ditu aurkeztu diren agiriei buruz, eta, eskaera horiei ez bazaie erantzunik ematen Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutako epeen barruan, gerta liteke espedientea atzeratzea, eta baita artxibatzea ere.

2. Eskatzaileei ez zaie entzunaldirik eskainiko, zeren eta, ebazpena ematean, erakunde eskatzaileek aurkeztutako gertaerak eta agiriak baino ez dira aintzat hartuko.

3. Organo eskudunak eman beharreko ebazpena emango du, Kultura EkintzaZerbitzuak proposatuta, sei hilabeteko epean gehienez ere, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epe hori igarota esanbidezko ebazpenik hartu ez bada, interesdunek ulertu beharko dute eskaera ezetsi egin dela.

4. Dirulaguntzak emateko ebazpenean jaso beharko da dirulaguntza zer erakunde eskatzaileri eman zaien, eta espresuki adierazi gainerako eskaerak ezetsi egin direla.

5. Dirulaguntza eskaerari baiezkoa eman bazaio, ebazpenean datu hauek agertuko dira: dirulaguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko modua, laguntzaren xede den programa edo jarduera, aurkeztu beharreko agiriak eta zer baldintzatan ematen den, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoarekin.

6. Dirulaguntza eman edo ukatzen duen ebazpenaren berri emango zaie erakunde eskatzaileei, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 42. eta 43. artikuluetan xedatzen dituen moduetan.

7. Hainbanaketa egitearen ondorioz dirulaguntza murrizten den kasuetan, eta urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunari eskatu ahal izango zaio bere eskaera berriro formulatu dezala, konpromisoak eta baldintzak eman ahal zaion dirulaguntzaraegokitzeko.

8. Ebazpenak amaiera emango dio administrazio bideari eta haren aurka, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen, administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioa arautzen duenaren, 46.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegi egokian. Horretarako, bi hilabeteko epea egongo da, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Zuzenean aurka egin ezean, nahi izanez gero, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da ebazpena eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso ondorengo egunetik aurrera, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 123. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Bederatzigarrena. Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea

1. Gastuak zuzen zerrendatu eta justifikatutakoan ordainduko da dirulaguntza. Dirulaguntza guztia batera emango da.

Eskuarki, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan, aurkeztu ahal izango dira justifikazio agiriak eta eskatu ahal izango da dirulaguntzakobratzeko, gehineko epea, urtekoa, noiz bete zain egon gabe. Izan ere, hori da dirulaguntzakobratzeko epeak bizkortzeko era egokia.

Aurrekoa gorabehera, egiaztagiriak aurkezteko gehieneko bi epe ezarri dira:

a) 2020ko urriaren 1a baino lehen amaitzen diren kultura ekintzen frogagiriak aurkezteko azken eguna 2020ko urriaren 30a izango da.

b) 2020ko azken hiruhilekoan amaitzen diren kultura ekintzen frogagiriak aurkezteko azken eguna 2020ko abenduaren 18a izango da.

Eskaeran puntuatutako balioespen irizpideak partez edo osorik ez betetzeak berekin ekar lezake lortutako puntuazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa aldatu behar izatea, eta, ondorioz, dirulaguntza minoratu behar izatea.

Dirulaguntzajustifikatzeko aurkeztutako gastuak ordaindu izana frogatzen ez bada, justifikatu beharreko aurrerakin gisa ordainduko da dirulaguntza.

2021eko otsailaren 19rako aurkeztu beharko dira, beranduenez, diru laguntzajustifikatzeko gastuak ordaindu izana egiaztatzeko agiriak.

Diruz lagundutako jarduera programak baterako finantzaketa izan badu, aurkeztu diren fakturek eta gainerako agiriek Kultura EkintzaZerbitzuaren zigilua izango dute. Bertan adieraziko da zer kopuru egotzi zaion zerbitzuak diruz lagundutako jarduera programaren justifikazioari.

Aurkeztu beharreko agiri guztiak jatorrizkoak izango dira edo, bestela, fotokopia konpultsatuak, eta diruz lagundu ahal den aurrekontuaren zenbatekoa edo gehiago egingo dute.

Dirulaguntzak Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuaren hamargarren klausulan (Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak norgehiagoka bidez esleitzekko oinarri arautzaile orokorrak onestekoa) ezarritakoaren arabera justifikatu beharko dira.

2. Gastuak frogatzeko, entitate onuradunek justifikazio kontu erraztua aurkeztuko dute, zeina arautzen baita Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzen urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 28.1 eta 2 artikuluan eta Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak norgehiagoka bidez esleitzeko oinarri arautzaile orokorrak onesten dituen Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan, eta, horretarako, nahitaez bete beharko dute II. eranskina.

Honela egongo da osatuta justifikazio kontu erraztua:

1) Jardueren memoria bat, justifikatzen duena dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak bete direla, eta honako hauek jasotzen dituena: egindako ekintzak, betetako helburuak edo lortutako emaitzak, erabilitako baliabideak, noiz gauzatu diren eta zein hizkuntza erabili den.

Hala badagokio, jardueraren genero eragina ere azalduko da memorian. Datuak, bildu badira, sexuaren arabera bereizita adieraziko dira pertsonei dagokien informazioan, eta eskaeran jaso eta zenbatu ziren genero berdintasunari buruzko alderdiak esplikatuko dira (berdintasunari buruzko edukiak, hizkera inklusiboa, datuak bereizita, genero eragina...).

2) Jardueraren gastu guztien zerrenda sailkatua, hau da, jardueraren aurrekontu osoa; zerrendan jarri beharko dira hartzekoduna, gastuen agiria edo faktura, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketaren data.

3) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarrera eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

4) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; baita horietatik eratorritako interesena ere.

5) Diruz lagundutako jardueraren edo jardueren diru sarrera eta gastuen balantzea.

Bakar-bakarrik aurkeztu beharko dira jatorrizko fakturak edo agiri baliokideak, edo fotokopia konpultsatuak, baldin eta, banaka edo multzoka, gastu kontzeptu bererako, eta hirugarren edo hornitzaile berarekin lotuta, 1.000 euro gainditzen badute (BEZa aparte), eta haiek ordaindu izanaren frogagiriak.

Instrukzio organoak eskatu ahal izango dizkie erakunde onuradunei egokitzatjotzen dituen dokumentu, argibide, frogagiri eta faktura guztiak, dirulaguntza bere xederako erabili dela behar bezala egiaztatu ahal izateko.

Gastuak justifikatzeko ez da onartuko honako datu hauek argi eta garbi azaltzen ez dituen fakturarik ez ordainagiririk:

- Jaulkitzailea, bere izena edo sozietatearen izena eta NANa edo IFZa.

- Hartzailea, bere izena edo sozietatearen izena eta NANa edo IFZa.

- Gastuaren xedea.

- Data.

- Faktura zenbakia.

Era berean, PEFZari (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) buruzko araudia betetzen ez duten faktura eta ordainagiriak ez dira onartuko gastuak justifikatzeko.

Fakturak ordaindu direla egiaztatzeko agiriei dagokienez, ordainketaren froga agiri hauek onartuko dira:

- Bankuko jatorrizko ziurtagiria; bertan agertuko dira, gutxienez, zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna. Ziurtagiri hori izenpetuta aurkeztuko da edo bankuaren zigilua jarrita.

- Fakturaren jaulkitzaileak sinatutako eta/edo zigilatutako ziurtagiria; bertan agertuko dira faktura zenbakia, zenbatekoa eta ordainketa data.

- Posta arruntez jasotako jatorrizko banku laburpenak.

- Kontu korronteen libreten kopia konpultsatua, mugimenduak ageri dituena.

- Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak edo transferentzia agindu telematikoak, ordainketa edo transferentzia egin duen bankuaren zigilua jarrita.

- Jatorrizko erosketa txartelak, zenbatekoa ordaindu dela egiaztatzen dutenak (merkataritza guneetakoak, autobideetakoak, bidaia txartelak eta abar); edo jatorrizko fakturak, enpresa jaulkitzailearen zigilu eta guzti, ordainketa egin dela ziurtatzen dutenak.

Ez da onartuko eskudirutan ordaintzea 2020rako indarreko araudian ezartzen den zenbatekoa edo hortik gorakoa (edo horren kontrabalioa atzerriko dirutan).

Aurreko paragrafoan aipatzen den zenbatekoa kalkulatzeko, baldin eta ondasun ematea edo zerbitzua zatikatu bada, eragiketa edo ordainketa guztien zenbatekoak batuko dira.

Hamargarrena. Dirulaguntzen bateraezintasuna

Deialdi honetan emandako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Arabako Foru Aldundiko beste sailetatik edo honi atxikitako erakundeetatik helburu bererako jaso ditzaketendirulaguntzekin. Hala ere, dirulaguntzaren emakida arautu duten oinarri orokorretan ezarritakoa beteko da.

Hamaikagarrena. Publizitatea

Deialdi hau ALHAOn argitaratuko da, eta ahaleginak egingo dira hedabideetan ahalik eta zabalkunde handiena izan dezan.